Gaian zehar zure
ustetan agertu den kontzeptu nagusia lelo gisa irudikatu.
Lehendabizi erresistentziak eta aurretiko inertziak. Are
gehiago esango nuke, arazoaren ezezagutza baino kontzientzia eza. Hori izango zen hasierako zailtasuna eta
seguruenetik zailena gailentzeko.
Bigarrenik, curriculumaren lehen konkrezio mailan errezena
iruditzen zait gailentzea. Marko teorikoa erredaktatzerakoan hezkidetza arazoaz
jabetuta daudenak kargutzen badira ez dot ikusten horrenbesteko arazorik. Egia
bada ere datu harrigarri bat azaleratu dela aste honetako irakurgaian,
“Heziberri 2020-Hezkuntza eredu pedagogikoaren markoa” dokumentuan behin
bakarrik aipatzen dala hezkidetza hitza.
Baina
Oinarrizko Hezkuntza arautzen duen 236/2015
Dekretu-ra bagoaz zuzenean, lege dokumentu honetan bai sakontzen dela
gehiago hezkidetzaren alorrean. Ikus dezagun zer diñoen hurrengoko artikulu
honetan:
17.
artikulua.– Hezkidetza-helburuak arloetan eta ikasgaietan txertatzea.
1.– Hezkuntza-eskumenak
dituen sailak hezkidetza-proiektuak egitea eta hezkuntza-proiektu eta
curriculumetan hezkidetzako helburu hauek sar daitezen sustatuko du:
a) Emakumeei eta gizonei
esleitutako portaera-eredu soziokulturaletan oinarrituta eraiki diren sexuaren
araberako aurreiritziak, estereotipoak eta rolak ezabatzea, sexu bateko
zein besteko ikasleei beren buruak erabat garatzeko aukerak eskaintze aldera.
b) Emakumeen
jakintza eta gizadiaren garapenari egin dioten ekarpen soziala eta historikoa txertatzea,
irakatsitako edukiak berrikusiz eta zuzenduz, hala dagokionean.
c) Beharrezko jakintzak
gehitzea, etxeko lanak eta pertsonen zaintza dela eta, neskek
nahiz mutilek gaur egun dauzkaten eta etorkizunean izan ditzaketen beharrizanen
eta erantzukizunen ardura har dezaten.
d) Ikasleak
trebatzea, aukera akademikoak egiten dituztenean ez ditzaten
aintzat hartu generoan oinarritutako baldintzapenak.
e) Emakumeenganako
indarkeriaren prebentzioa; horretarako, gatazkak konpontzeko indarkeriarik
gabeko metodoak ikasiko dira, bai eta aniztasunean eta emakumeen eta gizonen
eskubide- eta aukera-berdintasunean oinarritutako bizikidetza-ereduak ere.
[https://www.legegunea.euskadi.eus/eli/es-pv/d/2015/12/22/236/dof/eus/html/webleg00-contfich/eu/]
Bestalde, Curriculumaren bigarren eta hirugarren konkrezio
mailetan agian zailtasun gehiago sor daitezke goian aipatutako erresistentziak
direla eta. Batez ere mintegietan burutu behar diren urteko programazioetan
genero ikuspuntua txertatzerakoan.
Aurreko edizioetako
post bat aukeratu.
https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/02/zuek-erabaki-zer-erakutsi.html
(“Zuek erabaki zer
erakutsi”)
Blog-post hau aukeratu dot bere interes
handiko edukiengatik, proposatzen dituen baliabide, esteka eta bideoengatik eta
bere ere azalpenen koherentziagatik. Baina batez ere hasieran idazten duen
hausnarketa-galdera honengatik:
“Asteak
daramatzagu ikastaroan hezkidetzarekin bueltaka. Nik esango nuke nahiko argi
dugula hori dela bidea. Eta esango nuke
ere hezkuntza munduan dabilen inor ez dela ausartuko kontrakorik esaten”.
Gustuko izango nuke ados egotea aurreko
baieztapenarekin baina esperientziak esaten dozta horrelakoren hiruzpalau oraindik
badaudela hezkuntza alorrean. Erresistentzietaz hitzegiten dogunean, agian ez dira
kasu kopurutsuenak baina bai zailenak saihesteko: arazoa bera ukatzen dutenekin
topo egitea alegia.
Bukatzeko, hurrengoko bideoa esegiten dot
hemen. Mezua ez bada berria ere (emakumeen ez-presentzia artearen historia curriculum-ean),
bai gustatu zait bere aurkezpen estiloa: laburra, zuzena eta batez ere
erakargarria.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina