2020/11/05

Patriarkatuen talka

Patraikatuen talka kontzeptua Amelia Barquinen hitzaldi batean entzun nuen, lehen aldiz, lehengo astean. Mundu berri bat ireki berri zait.

Zaila da patriarkatu eta genero bortizkeria guztiak identifikatzea, batez ere sinbolikoak. Eta aste honetan ikusi dudanaren arabera, are zailagoak dira norberaren kulturan daudenean identifikatzea sinbolo horiek. Foroko ariketan rolen konbertsioa egiten zen bideo bat ikusi eta komentatu dugu (hemen honen inguruko pelikula interesgarri baten informazioa). Nago konbertsio bera beste kulturekin egitea ere, interesgarria gerta dakigukeela. Gurea baino errazago eta zorrotzago begiratzen dugu besteena eta askotan ez gara kontziente munstroa berbera dela. Patriarkatuen talkak erabili ditzakegu indarkeria sinbolikoak azaleratzeko. Patriarkatu batek beste baten zerbait erdigunean jartzen duenean badakigu hor bortizkeria dagoela. Edertasun irudiak dira horren isla. Gure patriarkatuak depilazioa, kiloak, arropa txikia eta takoidun zapatak, besteak beste, bonbardeatzen digute sinbolikoki. Fatema Mernissik, argi esan zuen 38 tailaren diktaduraren arriskua zein den. Fatemaren patriarkatuak aldiz hijab-a jartzen du erdigunean, eta guk segituan identifikatzen dugu hori.

Erabili ditzagun gatazka guneak elkarrekin ikasteko, elkarrekin eraldatzeko, batak besteari mugak eta inposaketak jarri gabe. Hona hemen kontzeptu horretan hausnartzeko klasean jarri nuen diapositiba:


Edertasun eredua ere,hori bai bortizkeria sinbolikoa. Hausnarketarako Steilas-ek egin zuen unitate didaktikoa hemen.


Patriarkatua ez da bakarra, asko dira eta hamaika aurpegi ditu. Alicia Puleok ederki definitutako bi patriarkatuak jarraian:koertsitiboa (zuzenean eta nabariki ikusten dena) eta baita kontsentimendukoa ere:



Jaso Z.E-k lehengo urtean egindako mikroiraultzen sarrera ekarri nahiko nuke gaurkoan, iraultza txikiak dira bide bakarra!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina