Sarri, jaso dugu errealitate bakarra dagoela eta gainera egonkorra dela. Aste
honetako irakurgaian horretaz hitz egiten da, hain zuzen ere. Nik nire pertsona
garatzen dudan heinean, nire parametroak, gustuak, lehentasunak, pentsamenduak
eta aukerak aldatzen doaz. Nire errealitatea eraikitzen da eta eraldatzen doa
nire bizitza osoan zehar. Nik eduki badaukat aukera neure pertsona bera
sortzeko, nahi dudan eta aukeratzen dudan erara. Baina horrek esfortzu eta
borondatea eskatzen du, hainbat gaitasun piztuta eduki beharko dut nire prozesu
horretan; esaterako pentsamendu kritikoa, ardura, automotibazioa, ea.
Sistema bitarra gure ARN-an daramagu, gizarteak –historian zehar- horrela transmititu
digu eta, baina ez da sistema bitarra bakarrik sexu-genero sisteman garatu
izan, politikan edo moralean ere horrela adierazi digute maiz. Koloreekin
bezala bizitzan tonu ezberdinak daude. Nire ustez, gutariko bakoitza autentikoa
da, eta autentikotasun horrek pertsona bakoitzari kolore tonu berezi eta
bakarra ematen dio.
Normalean, izena ematen dugunean aseguru-etxe, gimnasio batean, ikastaro
batean… norberaren sexu-genero galdetzen digute. Nik nire buruari galdetzen
diot, benetan garrantzitsua da hori jakitea? Gimnasioa merkeago irtengo zait
mutila ala neska banaiz? Estatitiskak betetzeko balio dira? Nork ematen dio
balio hori? Nortzuk ematen diogu balioa?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina