2017/10/30

SEXU-GENERO SISTEMARI BURUZKO HAUSNARKETA

Sexu-genero eta estereotipoekin suntsitu

“Bi sexu eta bi genero onartzen eta bereizten dituen sisteman bizi gara”.
(Hezkidetza Lau Haizetara Proiektua)

Hauen artean menpeko harremanak ematen dira, batetik arra emearekiko eta bestetik genero maskulinoa femeninoari gailenduz. Zoritxarrez bereizketa horrek, gure bizitzako eremu guztietan eragina izan du eta honen arabera antolatzen dira gure egitura ekonomikoa, politikoa edota ideologikoak (hezkuntza sistema bera esaterako). 


Itziar Zigak dioen moduan “Bi sexu, bi genero: guztioi hainbeste min egin digun determinismo dikotomikoa da. Ez zaio Ziga idazleari arrazoirik falta. Sexu genero bereizketaren ondorioz, bereizketa hauek naturalak/biologikoak direla sinetsiarazi nahi izan baitizkigute, baita hierarkikoak/osagarriak direla irakatsi ere. Coral Herrerak dioen moduan: “eguneroko errealitatea hauskorra eta ezegonkorra da...; kulturen eta ideologiaren arabera aldakorra.”


Gaur egungo sistema zorrotz honentzat, sexua generoarekin lotuta dago: gizonak = maskulinoak = rol aktiboa eta emakumeak = femeninoa= rol pasiboa. Zergaitik dute lotura hori egiteko beharra? Pertsona orok bera den bezalakoa izateko aukera eduki behar du, ezarrita daukagun sistema honetatik ateraz. Pertsona beste genero-identitatea egon daitezkeela argi izan behar dugu, genero ikuspegiak lau haizetara zabalduz.


Argi daukagu sexu-genero banaketarekin suntsitu beharra dagoela, min handia egiten ari baita. Ingurunera begiratu eta horien adibide garbiak ikus daitezke oso urrutira joan gabe:
- Haur jaio berrien jantzien koloreetan, askotan urdina edota arrosa izaten dira. Ez al dago bi kolore horiez gain beste kolorerik erabiltzeri?
- Edota, haurrek eskolan jantzita eramaten dituzten aurremantaletan. Pixkanaka aldatzen dohala esan daiteke aukeraketa hori, baina oraindik ere oso ohikoak dira.
- Ikasleak errekreo garaian patiora ateratzen direnean zertan ibiltzen dira jolasean? Uste dut guztiok badakigula zertaz ari naizen.

Bestalde, aurreko urteetako post-etan begira aritu ondoren, Ane eta Isabelen postak aipatu nahiko nituzke. Aneren kasuan, sexua eta generoa oso ondo azaltzen dituela iruditu zait eta ikasleekin lantzeko irizpide interesgarriak aipatzen ditu. Isabelen kasuan aldiz, bertan atxikitu duen “genero ikuspegiaren proiektua”, generoa kantzeko ikuspegi ezberdinak aztertzeko lagungarria izan zait. 



Inteneten, ikasleekin generoa gaia nola landu eta zer material erabiliko nukeen begiratzen ari nintzenean, honako bideo hau aurkitu dut: DIVERDIFERENCIAS. Latino Amerikan, Colombian esaterako ikastetxeetan, ikasgeletann ematen diren desberdintasunak eta diskriminazioak lantzeko erabili dute. Bideoaren hasieran irakurri daitekeen bezala: “Este trabajo es dedicado a todas y todos aquellos que luchan por las libertades y la igualdad de las persona, y por el desarrollo de una educación no sexista ni discriminadora, democrática libre de fundamentos”


DIVERDIFERENCIAS 
"El Proyecto Homofobia en la Escuela de los Andes"


Zuk nahi duzun bidea jorratzeko aliatuak ez aurkitzeaz gain, gai hauen inguruan ikasleekin lantzeko material pedagogiko egokiak aurkitzea da. Zorionez urtetik urtera geroz eta material zein bilduma gehiago aurki ditzakegu, baina halare ere txiki geratzen da. 







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina