2017/10/29

ALDATU BEHARREKO SEXU GENERO SISTEMA.

Genero maskulino eta femeninoa ezaugarri estereotipatu ezberdinak dira. Maskulinoa femeninoaren gainetik egon da beti eta hori apurtzeko garaia heldu dela (aspalditik) argi daukat. Baia, zelan egin ahal da hori? Ba aurretik egin den guztia desegiten. Amaia Alvarezek dioen moduan "biologikoki eta mentalki desberdinak eta elkarrekiko baztertzaileak diren bi sexuen aldeko defentsa XVIII.mendetik zetorren baina mende oso bat pasatu behar izan zen teoria hegemoniko gisa onartua izateko. Teoria horren helburua gizon eta emakumeen arteko parekidetasun eza arrazionalitzatzea zen, desberdintasun hori natural bihurtuz eta ahalik eta gehien gorpuztuz...". Beraz, parekidetasun eza batzuen ideia izan zen eta hori dela eta, emakumeok sexismo eta injustizia galantak jasan izan ditugu mendeetan zehar.

Sexu genero sistema kontutan hartuta, sexua generoarekin derrigor lotuta egon behar da. Hau da, gizon bezala sailkatuak izan direnak maskulinoak izan behar dute eta emakumeek, aldiz, femeninoak.

Horien artean:

- GIZONAK ETA GENERO MASKULINOA: Urdinez jantzita, indartsuak, adoretsuak, mugituak, lehiakorrak, garapen eremu publikoak murgilduko direlarik eta noski, heterosexuala eta rol aktiboarekin.

- EMAKUMEAK ETA GENERO FEMENINOA: Arrosaz eta kolore argiz jantzita, samurrak, ulerkorra, empatikoak, garapen eremua etxea delarik, umeak zaindu, etxea garbitu, erosketak egin, baina eremu publikora ateratzekotan gizonak baino soldata baxuagoekin eta lanaldi bikoitza hartuta. Bizitzaren xede gorena ama izatea da eta ezin da bakarrik bizi, ezkondua egon behar du izan ere bere bizitzaren jabe bakarrik ezin dela izan egotsi zaio.


Nire inguruan milaka adibide ikusi ahal dira sexu genero sistema honetan oinarrituta daudenak:
jostailuak, iragarkiak, lanbideak, marrazki bizidunak, dendetako arropak, etab.









Aurreko edizioetako postak irakurriz asko gustatu zait Alasnek idatzitakoa. Asko gustatu zait zelan azaldu dituen astean zehar ikasitako kontzeptuak eta ipinitako adibideak.

Ikasleekin gai hau lantzeko tresna oso aproposa iruditzen zaizkit IPUINAK. Haur hezkuntzan lan egiten dudanez, egunero ipuinak irakurtzen ditugu eta horren inguruan hausnarketak egiten ditugu. Umeentzako oso erakargarriak dira eta oso garrantzitsuak etapa honetan.

Baina hau guztia aurrera eramateko oztopoak topatzen ditugu egunero. Niretzako, oztoporik handiena komunikabideak dira. Euren iragarkiak, telebista saioa, serieak, marrazki bizidunak...Uhingarriak dira. Komunikabideek ez badute hezkidetzaren alde egiten, oso zaila egingo zaigu gizarte hezkidetzaile bat lortzea.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina