2017/10/29

SEXU-GENEROA HIZPIDE

Aste honetan sexu-genero sistemak izan ditugu hizpide. Marcela Lagardek honakoa dio sexu-generoaz:
La sexualidad rebasa al cuerpo y al individuo: es un complejo de fenómenos bio-socio-culturales que incluye a los individuos, a los grupos y a las relaciones sociales, a las instituciones, y a las concepciones del mundo -sistemas de representaciones, simbolismo, subjetividad, éticas diversas, lenguajes-, y desde luego al poder. La sexualidad es a tal grado definitoria que organiza de manera diferente la vida de los sujetos sociales, pero también de las sociedades. En ese sentido, la sexualidad es un atributo histórico de los sujetos, de la sociedad y de las culturas: de sus relaciones, sus estructuras, sus instituciones, y de sus esferas de vida. (1990)

Beraz, esan genezake sexua, maskulinoa eta femeninoa desberdintzen dituen ezaugarri biologikoen multzoa dela, eta generoa berriz, sexuaren gainean sortutako eraikuntza kulturala. Honek gizon eta emakumeen arteko botere harremana dakar; hau da, sistema batek egituratzen gaitu eta ez ezaugarri biologiko naturalek. Hala, soilik bi sexu eta bi genero onartzen dituen sisteman bizi gara, hauen arteko hierarkizazioan eta bata bestearen menpekotasunean oinarritutakoa. Eta esan beharrik ez dago, gizarteko instituzio desberdinek eredu dikotomiko hau uneoro elikatzen dutela.

Esate baterako: 
  1. Nire ikasleak txoko-librean espazioa modu desberdinetan kudeatzen dute. Orokorrean mutilek espazio gehiago bereganatzen dute eta joko sinboliko inpulsiboagoak (gauzak bota, agresibitatea, indarra....) erreproduzitzen dituzte. Neskak askotan andereñoaren aulkian eseritzen dira eta ipuina irakurtzen egongo balira bezela aritzen dira. (10 neska eta 7 mutilez osatutako gela da)
  2. Irakasle emakumezko gehiengoek mantala daramaten bitartean, gizonezkoez ez dute mantalarik erabiltzen. 
  3. Ikasleek eredu desberdinak dituzte marrazki-bizidunetan. Esaterako batzuek Cars jarraitzen duten bitartean beste batzuk Frozen-eko Elsa eta Ana jarraitzen dituzte. Nork jarraitzen du nor? Erantzuna begi-bistakoa da.
Alegia, hezkuntzan sarri askotan sexualitaterik badenik ukatzen da. Gizarteak baita eskolak ere, lortu du txikiek neska ala mutila diren kontzientzia izatea (sexu identitatea) eta generoaren araberako rolak ikastea (neska izan, mutila izan, gizarteak bataren eta bestearengandik itxaroten duenaz jabetzea). Haatik, luzea da eskolak oraindik egiteko duen bidea, izan ere, hezkuntza ohartu behar da haurtzaroan sexualitatea ez dela sexu-dimentsio hutsala, baizik eta sexua eta gizartea eta sentimenduak elkar lotzen dituen dimentsio osoago bat. Horretarako Chrysallis Elkartea bezelako elkarteek proposamen desberdinak proposatzen dituzte ipuinei dagokionez. Halako materiala lagungarria gerta liteke gure ikaskideekin zein lankideekin lantzeko garaian. 

Era berean, oso interesgarria iruditu zait Mariak sexu-genero sistemaren inguruan proposatutako taula.

Bestetik, ikasleekin honako gaia lantzeko askok ezagutuko duzuen Zuria izan nahi zuen hartza ipuina proposatuko nuke. Nahiz eta zuzenki generoarekin lotua ez egon, interesgarria iruitzen zait  bere gorputzarekin konforme ez dagoen hartz honen istorioa lantzea.

Hau guztia lantzeko, ezinbestekoa da sexu-generoen arteko desberdintasuna aitortzea. Ahalik eta gizarte berdinzaleena lortzeko, hezkunza-arloko politikek aitortu beharra daukate emakumeek eta gizonek, dituzten desberdintasun biologikoak eta gizartean eraikitako desberdintasunak direla-eta, premia, oztopo eta aukera desberdinak dituztela. Jule Goikoetxeak esan zuen bezelaxe “Emakumezkoak erditzen, ekoizten eta hezten dute humanitatea, doan. Hori da honen guztiaren oinarri ezkutua. Horregatik funtzionatzen du kapitalismoak eta demokrazia deitzen dugun sistema honek” estatugintza feminista bat dugu helburu baina horretarako agintaritzako erroak deseraikitzea ezinbestekoa da.

Hona hemen Jule Goikoetxearen hitzaldia. Haren ustez, botere guneak hartu behar ditu feminismoak: "Feminismoa hegemoniko bilakatu behar da, ezin da gizarte protestetara mugatu".

Alegia, oztopoak ugariak eta anitzak dira eta bestela ikus ezazue Ur Handitan telesailak Transexualitatean duela urte bete burututako saioa.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina