Gure mundua, gure sinismen eta ideologien inguruan antolatuta dago.
Azkeneko mendeetan gure gizarteak errealitatea ikusteko modu bat hautatu du eta
ikusteko modu horretan dikotomiak gaina hartu du: zer dagoen ongi, zer ez; hau
normala da, hau ez; hau polita, bestea ez. Eta errealitatea ikusteko modu honek
menpekotasuna eta zapalkuntza ekarri du. Antolakuntza soziala hierarkizatu egin
da: goikoaldean mutilak, behealdean neskak; mutilak boterea eta neskak
botererik gabe.
Simone de Beauvoir-ek 1949-ean esandako esaldian: “On ne naît pas femme: on le devient”, zuzenean
arazoaren iturrira jotzen du. Gauza bat da emea edo arra jaiotzea eta beste
gauza desberdina da emakume eta gizonei nolakoak izan behar duten eta zein da
beraien funtzioa ezartzea; eta bide horretatik desbideratzen denari
“etiketatxoa” jartzea.
Gure desberdintasun biologikoek ez dute
zertan baldintzatu behar gure bizitzarako aukera pertsonalak; Gizon eta emakume
izateko modu aunitz dago eta denak zilegiak dira. Baina sexu bakoitzari
egokitzen zaizkion ezaugarriak haintzat hartzen badira, orduan estereotipoak
agertzen dira.
Gaur egun, mendez mende hedatu den
sozializazio prozesu baten ondorioz, neskak eta mutilak barneratu dute zein den
bere papera gizartean; zein den gizartearen araudia eta zer den emakume edo
gizona izatea. Are gehiago, prozesu hau, umea (pertsona) jaio baino lehen
hasten da.
Gizarteak bereganatu ditu funtzio, rol
eta estereotipo hauek. Eta ez hori bakarrik, gizarteak eutsi, sustatu eta garatu
egiten du sistema hau. Beraz, autoelikatu egiten da, gizarte desorekatu bat
eraikiz eta mendez mende desberdintasunak mantenduz.
Hau dela eta, sexu-genero sistema honen
ondorioen artean hauek aipa ditzakegu:
-
Berdintasun eza: Eskubideak/
betebeharrak
-
Askatasun eza: Pertsonen garapen globala
eragotzi
-
Harreman desorekatuta: Dominazioa/
menpekotasuna
-
Mugatzailea: Emakume eta gizon izateko
eredu bakarra, aniztasuna ukatzen da
-
Pentsalmolde bakarra: Eredutik ateratzen
dena “arraro, arrotz, anormaltzat” hartzen da.
Horrela ba sexu-genero sistema, gaur egun
ere, hainbat adibidetan ikus dezakegu. Hiru aipatuko ditut:
-
Oraindik jaio ez den ume horren
inguruan, gurasoek, familiakoek eta lagunek, hainbat espektatiba, itxaropen,
desio, aurreiritzi eta aurreikuspen dituzte; Mutila izanen dela jakiterakoan,
indartsua, ekintzailea, ausarta.. izatea espero dugu. Neskeen kasuan aldiz,
guapa, formala, zaintzaile ona...
-
Eskola sistemaren barne hainbat urte
eman eta gero, mutilen eta nesken jokatze modua desberdina izaten da: neskak
diskretoagoak parte hartzerakoan, konfiantza falta, deseroso protagonista
papera suertatzen zaienean. Mutilak ezer ez badakite ere, beti edozein gauza
esatera prest, publikoak, protagonismoari beldurrik gabe. Neskak akademikoki
emaitza hobeak, mutilak, goi mailako ikasketa bukatu eta gero, lan aukera
hobeak.
-
Profesional maila, emakume gutxi heltzen
dira goi mailako postuetara baina hauek, lidergo eredu desberdina aukeratu
beharrean, askotan gizonen estereotipoak kopiatzen saiatzen dira.
-
Gizartea guk eraikitzen dugu
-
Nolakoa izanen den gizarte hori gure
esku dago.
Sexu- genero sistema honi buelta emateko
beharrezkoa ikastetxean estereotipoak lantzea. Horretarako, hona hemen
proposamen bi:
1- Neska eta mutilak: Honako adjektiboak norekin lotuko
zenituzke:
SENTIKORRA, TINKOA, ULERKORRA, OLDAKORRA, BOTERETSUA, ZORROTZA, GOXOA,
ZINTZOA, MENPEKOA, MENPERATZAILEA, ERABAKITSU, POLITA, ESKUZABAL, AHULA,
BELDURTIA, AUSARTA, BORROKALARIA, GIDARIA/ BURU, ZALANTZATIA, JARRAITZAILEA,
AKTIBOA/ MUGITUA, EZIUR, PASIBOA, IRMOA, INDARTSU, SENDOA, AMUTSU, BEREKOIA
2- Estereotipoen honako taula aztertu eta eguneroko adibideak bilatu:
Marian Morenok hau dio: "gure estereotipoen
motxila desorekatuta dago eta berez hezkidetzaren helburua gure motxila
orekatzea da.
Mutilak
|
||
Ahultasun
sentimentual adierazi
|
Sobera
|
Gabezia
|
Indarra
erakutsi
|
Gabezia
|
Sobera
|
Haserrea
erakutsi
|
Gabezia
|
Sobera
|
Lidergoa
|
Gabezia
|
Sobera
|
Pertsonen
zainketa
|
Sobera
|
Gabezia
|
Arrisku
bereganatzea
|
Gabezia
|
Sobera
|
Eremu
publikoa
|
Gabezia
|
Sobera
|
Amatasuna/
Aitatasuna
|
Sobera
|
Gabezia
|
Beste ikaskideen lanak irakurri eta gero
zaila egiten zait bat aukeratzea, guztietan baitago klik egiten
dizun zerbait. Bi hauek bereziki gustatu zaizkit.
Gustatu zaizkit agertzen diren bideo eta
proposamenak. Aurrean aipatzen nuen bezala emakumeak eta gizonak izateko modua,
txiki txikitatik ikasten dugun zerbait da. Sozializazio prozesua konturatu gabe
gertatzen da (eta gehinetan gu nahi gabe) eta bi post hauetan ikasle nerabeekin
lantzeko hainbat proposamen interesgarri agertzen dira.
Hurrengorarte lagunak
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina