Genero-indarkeria,
zoritxarrez, gaur egungo gizartean pisu handia hartu duen gaia da. Telebistan
behin eta berriz honen inguruko berriak ikustera ohitu gara, gizonezko batek
emakume bati (emakume izate hutsagatik) nolabaiteko tratu txarrak eman dizkiola
ikustera. Eta honelako berriak ikustean, zer pentsatzen du bat baino gehiagok?
“Hara, beste bat”. Lotsarazia izan den beste emakume bat, jipoitua izan den
beste emakume bat, eraila izan den beste emakume bat. Zerbait normala izango
balitz bezala.
Egia
da genero-indarkeria kontzeptua pixka bat nahasgarria suerta daitekeela. Hitz
bera aztertuz, gizonak emakumeari eginiko kalteaz gain, emakumeak gizonari egin
diezaiokena ere barne hartzen du; izan ere, bi “generoen” artean gertatzen den
indarkeriari buruz ari gara hitz egiten. Baina, ez gaitezen engainatu. Antena
3 katean agertu diren berriei so egitea besterik ez dago kasu gehientsuenetan
erasotzailea gizona dela ikusteko.
Horretaz
gain, kontzeptu honek ez du bikote homosexualetan eman daitekeen indarkeria mota
barne hartzen. Izan ere, “genero-indarkeria”, hitz berak adierazten duenez, bi
generoen artean ematen dena da; baina aipaturiko bikote hauetan bi pertsonak
genero berdinekoak izanik, ezin litezke definizion horren barnean sartu.
Honen
inguruan gehiago jakiteko, sarean zehar informazio bila hasi naiz eta orrialde honetan
irakurri ahal izan dudanez, Zapateroren garaian firma bilketa bat abian jarri zen
“Por la inclusión de las parejas
homosexuales en la Ley de Violencia de Género” izenpean. Bilketa honen
helburua, bikote homosexualen artean ematen den indarkeriak, genero ezberdineko
bikoteetan ematen denaren babes judizial eta asistentzial berdina izan dezan
lortzea da.
Aurrez
aipaturiko hau guztia gertatzearen arrazoia, nire aburuz, gizartean garaturik
dauden rol ezberdinen errua da. Txikitatik haurrei indartsuak eta menperatzaileak
izan behar direla irakasten zaie; ahulak edota otzanak izanez gero, sozialki
barregarri geratuko direlarik. Miguel Bosék eginiko kantuan entzun daitekeen
bezala, “los chicos no lloran, tienen que pelear”.
Egia
da bizitzako lehenengo urteak familia eta eskola testuinguruan pasatzen
ditugula. Lehenengo estimuluak inguru hauetatik jasotzen ditugu eta lehenengo
urte hauetan hasten da etorkizuneko ikaskuntzaren oinarria. Oinarri hori behar
bezalakoa izan dadin, haurrei txikitatik balore egokiak transmititzea ezinbestekoa
dela iruditzen zait. Pertsona guztiek eskubide berdinak izan behar ditugula, eta
inoren bizitzak ez duela besteenak baino gehiago balio. Guztiok izan ditzakegula egun
goibelak, neketsuak, ahazteko modukoak… eta egoera horiek sorten dizkiguten
sentimenduak mahaigaineratzea ondo dagoela. Arazoren bat izanez gero, indarkeria
alde batera utzi eta hitzen bitartez konpondu daitekeela…
Hala
ere, sarri pentsatu izan dut gai honi merezi duen garrantzia ez zaiola ematen. Haur
baten heziketa ez da erreza, ez horixe, baina ahaleginak egitea ezinbestekoa da
berdintasunezko gizarte justu bat sortzeko. Irakasle naizen aldetik, eskola testuinguruan
genero-indarkeriaren inguruan gauza askorik lantzen ez dela iruditzen zait. Kide
batek beste post batean idatzi duen bezala, oso ondo dago azaroaren 25ean
emakumeenganako indarkeriaren nazioarteko eguna ospatzea; gaiak duen garrantzia
azpimarratzearren. Baina, gainerako egunetan, zer?
Lehenengo
pausua, aurreko astean aipatu genuenez, berdintasunean oinarritutako hezkuntza
sistema bat ezartzea izango litzatekeela deritzot. Honi esker, etorkizuneko bidegabekeriarik
gabeko gizartea sortzeko lehen zantzuak emango ditugu, pertsona guztien aukera
berdintasuna bermatuz eta gaur egungo emakumeen gutxiespena deuseztatuz.
Horretaz
gain, genero-indarkeria presente dagoela kontutan izanik, garrantzitsutzat joko
nuke indarkeria mota hori identifikatzeko gaitasuna sustatzea ikasleen artean.
Baita, behin indarkeria hori bistaratuta izanik, horri erantzuna emateko beharraz.
Halere, nire aburuz, garrantzi gehiena ikasleei hezkidetzaren munduan murgiltzea
izango lizateke; genero-indarkeria sortzen duten pentsamendu horiek sortzea ekidinez.
Amaitzeko,
aurreko edizioko post honekin uzten zaituztet. Idatziriko guztia modu koherente eta kohesionatuan aurkezteaz gain, aipatutako kanpo-baliabideak (argazki, bideo eta linkak) oso egokiak baitira gai honen inguruko ideia sakonago bat egiteko. Interesgarria irudituko zaizuelakoan...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina