2016/02/21

Heziketa afektibo-sexual hezkidetzailea


Eraikuntza soziokultural prozesuan sexualitate-eredu pertsonala adierazteko: “Ez obeditu! Heteroaraua plazerrez lehertu!!!”.


Desira ugalketarekin eta plazerra koitoarekin erlazio kutsatu honetatik irten beharra dugu. Ugalkortasun sexualitate-eredu hegemonikoak jendarte heterosexuala beharko du, hau da, desira ugalketari lotuta egongo dela eta plazerra koitoarekin lotuko da. Eredu hetereosexista ugalkor hegemonikoa kolokan jarri behar aniztasun afektibo-sexualarentzako tokia, aniztasun funtzionala, zentzumenezkoa edo psikikoa dutenen sexualitate ikusgarri, herarkia saihestuz. Aniztasun sexualarekiko jarrera hobera doala nabaria da: gaia ezagunagoa da, bazterkeria ekintzak behera doaz, pertsona anitzak onartuagoak dira,…

Gorputz sexuatuak gara eta gure sexualitatea beti dago presente: curriculum esplizituan eta ezkutukoan. “Nola izendatu, hala ulertu” leloak hitzen garrantzia azpimarratzen du. Sexualitatearen espresioa positiboa den zenbait bezala transmititzeko nahian:
  • ü Hitz gozoak, samurrak, maitekorrak eta atseginak erabili
  • ü  Espresioak aztertu, alternativa ez-sexista identifikatu eta horren erabilera sustatu
  • ü  Aniztasun afektibo-sexuala irudikatu, izendatu eta errepresentatzeko ahalegin konszientea egin




“Sexu, txalo, muxu, tiro pum !

Maitasun erromantikoaren ideiak estereotipo sexistak transmititzen ditu. Errealitatea aberasgarriagoa dela ohartu beharra dute nerabekoek askatsun sexuala kontzeptuari erreparatuz.




Argitu beharreko aspektuak: 

Afektibitatea
Sexualitatea

Nork bere buruarekin, gainontzeko pertsonekin, naturarekin, animalia eta objetuekin harreman positiboak izateko pertsonen gaitasuna da.

Afektibitatea pertsonen garapen integralerako oinarrizko gaitasuna, osagai estrukturala da.

Sexualitatea plazerren kudeaketa da, desioaren espresio eta komunikazio bezala, nork bere buruarekin zein gainerako pertsonekin.



Eta eskolan esku-hartze hezkidetzailea antolatzerakoan kontuan hartzekoa dugu hau:





Ikastetxean heziketa afektibo-sexuala hezkidetzaileak pertsonen harreman eta bizitza desberdinen aniztasuna bistarazi eta normalizatu, nor den moduan onartua sentitu eta bere afektibitatea eta sexualitatea aske espresatzen bizi ahal izateko aukera ematea nahi du. Hori bermatzeko ezinbestekoa da:
  • ü Sensibilzazioa
  • ü  Prestakuntza – Jabekuntza
  • ü  Konpromisoa
    • o   Eraikuntza prozesua
    • o   Hizkuntza hezkidetzailea
    • o   Baliabideak
  • ü  Aniztasunean hezi
  • ü  Aisialdi eta Sare Sozialak

Heteroarautik, genero jazarpenetik eta sexu binarismotik harago joan beharra dago. Antolatu behar!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina