Aukeratu dudan iazko post-a Garasi Esnaolak idatzitakoa izan da, 2018ko urtarrilaren 15ean argitaratu zuen “Deseraikiz berreraikitzen: Egin lekua, eman denbora” izenekoa, alegia.
Bat egiten dut, bete-betean, berak planteatzen dituen erronkekin. Guztiz ados nago kontzientzia sortzeko ikasleen parte hartzea bultzatzea ezinbestekoa dela iradokitzen duenean. Erronketan ikasleak egin beharreko lanean era aktiboan parte hartzea oso egokia iruditzen zait.
Umeen sentsibilizazioa lantzeko, dagoeneko aipatu egin dudan moduan, euren parte hartzea ziurtatzea ezinbesteko baldintza dela uste dut.
Hau dela eta, Bilboko Kirikiño ikastolako neska-mutilek, martxoak 8 zela eta burutu
zuten estereotipoen inguruko bideoa ideia bikaina iruditzen zait. Bideoaren lanketan egon diren bitartean, gaiaren sokontze-lanetan jardun dute ume hauek, nire ustetan egin beharreko lana alegia.
Seguruenik hala egingo zuten, baina nik proposatuko nuke ikastolako web-orrian eskegi eta gainerako klasetan zabaltzea, bideoa egiteko arrazoiak bestelako geletan azalduz.
Emakumeen errepresentazioa zein eskaintzen zaien denboraren eskasia dela eta nik ikusten ditudan erronkarik handienak hauek ditugu:
- Hasteko eta behin jendartearen sentsibilizazioa. Ezinbestekoa da, arazoaz ohartzen ez garen bitartean, ez dugu aldatzeko ezer egingo.
- Bestalde, eskolan kontu honekin lotura zuzena duten jarduerak areagotu behar ditugu. Ikasleak egoera hauek salatzeko moduko ariketetan murgildu behar ditugu, egoeraren bidegabekeriaz kontura daitezen.
- Behin baino gehiagotan entzun dugun bezala, irudikatuta ez dagoena, ez dago. Hori dela eta, behar-beharrezkoa daukagu herrietako kaleetako izenetan emakume gehiago agertzea.
- Nire ustetan historian zehar emakumeek egin dituzten ekarpenak bistaratu egin behar ditugu, bai eta eurei lapurtu zaizkienak itzuli ere.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina