2021/12/05

Ikusezina dena, ikusgai egin dezagun

Aste honetako dokumentuan argi geratu da emakumeak historian zehar izan duen papera, baita patriarkatuak desagerrarazteko erabili dituen mekanismoak ere. Beste post batzuetan aipatu dudan bezala, memoria historikoa ezinbestekoa da nor garen ulertzeko. Emakumeen historia berridazteko eta ikusarazteko betebeharra dugu. Beti egon gara eta beti egongo gara.

Gai honi buruz sentitzen dudana bi hitzetan laburbiltzen dut.


Beste urte batzuetako postetatik, Bittorena aukeratu dut. Bere postean, Gloria Steinem aktibista feministaren esaldi ospetsua aipatzen du: "A woman needs a man like a fish needs a bicycle" Esaldi honek, oso modu bisualean, patriarkatuak legitimatu nahi duen guztia desmuntatzen du.





Aukeratu dudan emakume sortzailea Ida Freund da, ahaztu gabe berarekin lan egin zuten kideak.

Ida Freund kimikako lehen emakume irakaslea izan zen, Erresuma Batuko Unibertsitate batean. Feminista aktiboa zen, beti emakumeen sufragioaren alde zegoen. Ida Smedley eta Martha Whiteley-rekin batera paper garrantzitsua jokatu zuen Kimika Elkartean sartzeko emakumearen borrokan. 1920an onartu zuten emakumeen onarpena elkarte horretan, baina Idak ezin izan zuen lorpen hori ikusi. Kimikari buruzko bi liburu idatzi zituen eta gasa neurtzeko hodia asmatu zuen, bere izena hartuko zuena. 

Hautatu dut, uste dudalako horrelako emakumeak direla gainerako emakumeei gure lanbideetan aritzeko aukera eman digutenak. Historia betiko aldatzea lortu dute.


Amaitzeko, nirentzat hauek dira  eremu hezitzaileetan eta jendartean lantzeko ditugun erronkak :

- Kontatu diguten historiaren irakurketa kritikoa egitea.

- Curriculumaren errebisioa egin, ofiziala eta ezkutua

- Eskolan erabiltzen diren materialetan genero-ikuspegia zaindu.  

-  Historikoki emakumeoi egokitu zaizkigun zaintza lanei balioa eman.

- Gure ikasleei emakume erreferente esanguratsuak eskaintzea.

 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina