Eta
orain, emakume errreferente bat aukeratzea tokatzen denean, zalantzak datoz,
daudenen artean nor goraipatu, zein aukeratu, ospetsuak izan direnak edota isilpean aritu
direnak, eremu publikora atera direnak edo etxeko beroa mantendu dutenak…? Behar
beharrezkoak dira guztiak, batzuk zein besteak.
Egia da plazara atera diren horiekin gabe ezin izango ginela iritsi gauden punturaino beraz, beraien bizitza ematea emakume guzion eskubideen alde goraipatu egin behar dugu inongo dudarik gabe. Baina beste aldetik, familiak mantentzen beraien bizitza eman duten emakume indartsuak, ahulak, alaiak, tristeak, etsituak, borrokalariak…ere ezin ditugu ahaztu. Horiek ere goraipatu behar ditutu eta horrexegatik hain zuzen ere beste edizioetako post hau aukeratu dut:
Amonak non emakume indartsuak han!
Dena
dela post honetan hurrengo emakumea
aipatu dut. Fatima Mernissi.
Wikipediak
egiten dion aurkezpena hau da: “Fatema
edo Fatima Mernissi marokoar idazle eta soziologoa izan zen. Pariseko
Unibertsitatean ikasi ondoren, herrialdeko feministarik ospetsuenetariko bat
izan da. Emakumeen eskubideak defendatzeagatik eta Koranean mundu mailako
aditua izateagatik nabarmendu zen”
Mendebaldeko
harema izenburua duen bere liburu famatu batetik aterako esaldi
bat dakart hona:
Indarkeria sinbolikoa, patriarkatuak
dituen sexismo eta androzentrismoaren mekanismoen ondorio argia ikusten da.
Hurrengo paragrafoan ildo
beretik jarraitzen du: “Ondoren,
esperientzia desatsegina izan nuen ikusteko mendebaldeko munduan indarrean
dagoen edertasun-estereotipoak psikologikoki mindu eta umiliatu egin dezakeela
emakume bat. Bai eta Estatuak beloaren erabilera inposatzeko ordaindutako
poliziaren jarrera ere, Iran, Afganistan edo Saudi Arabia bezalako muturreko
erregimenak dituzten herrialdeetan”
Bidea egiten ari gara eta tinko bide horretatik jarratitu behar dugu!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina