Hizkuntzaren jabe gara eta askotan modu
inkontzientean erabiltzen dugu. Baina zer ari gara esaten erabiltzen ari garen
hitz bakoitzarekin? Kontziente gara? Hitzak duena boterea du, eta botere hori
modu egokian erabiltzen ikastea dagokigu. Inor zapaldu barik.
Gaiarekin hasteko, hemen azpimarratu nahiko nituzkeen kontzeptuak
topatu ahal izateko letra-zopa. Ea asmatzen dituzuen.
Iazko postetatik, honako hau aukeratu dut: https://hezkeh0506.blogspot.com/search/label/Hizkuntza%20ez%20sexista,
bai edukiagatik bai diseinuagatik ere. Oso egokia iruditu zait ideiak
ordenatzeko eta garrantzitsuenak azpimarratzeko modua. Eta, beti bezala, asko
baloratzen dut umoreari tartea egitea eta oso egokiak iruditu zaizkit Irantzu Varelaren
bideoen erreferentziak.
Hizkuntzaren erabilera ez sexista egiteko giden artean honakoa aukeratu dut: June
Fernandezen https://www.ehu.eus/documents/2007376/12795677/Euskararen-erabilera-inklusiboa.pdf/9d3417d4-4479-9b9c-e744-a49c31e65369
(Euskararen erabilera inklusiboa). Izan ere, oso berritzailea iruditu zait
Fernandezek emandako enfokea. Dokumentuan generoaren ardatzaz gain, kapazitismoa,
trans pertsona, arrazarena… lantzen ditu. Ezinbestean lotutako gaiak guztiak.
Dokumentu horretan agertzen direnen artean, eremu
hezitzailean landu beharreko bi alderdi hauek aipatuko nituzke:
- - EMAKUMEEI ETA GIZONEI TRATAERA SIMETRIKOA
EMATEKO GAKOAK
- - HIZKUNTZAZ GAIN, IRUDIAREN
ERABILERAREN LANKETA KONTZIENTEA
Hau guztia ikastetxean edo jendartean lantzeko
erronketako batzuk hauek izan daitezke:
- - Hizkuntzaren erabileraren
kontzientzia hartzea
- - Hizkuntzaren erabileraren inguruko
formazioa jasotzea
- - Hizkuntzaren erabilera ez
sexistarako pausoak diseinatzea
- - Egindakoaren ebaluazioa egitea
Beste gai askotan bezala, asko dugu egiteko.
Eta askotan kontrakoa uste badugu ere, euskara ez dago hizkera sexistatik
salbu.
Amaitzeko, Amelia Barquinek Berria egunkarian
argitaratutako artikulu bat gomendatuko dut: Ni
ere generoaren polizia ote naiz du izenburutzat. Eta bertan aipatzen den
esaldi batekin borobilduko dut gaurkoa: «Badirudi askoz errazagoa dela beste
gizarteetako bortizkeria hautematea gurean dagoena baino».
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina