2019/10/10

Sarean Korapilatzen


Sare sozialen inguruan dena da berria niretzat. Zaila eta arrotza egiten zait komunikatzeko modu horretara egokitzea, nahiz eta nik balioesten dudan eredua zaharkitua dagoela jakin. Sare sozialak komunikatzeko, informatzeko, aditzera emateko, modu azkar eta efektiboa dira dudarik gabe baina gaizki ulertze askotara ere eraman dezakete adierazitakoaren interpretazio desegokiagatik. Pertsonalki, aitortu beharra daukat nire aurrean espero ez nuen ERRONKA batekin egin dudala topo: sare sozialetan trebatzea.
 Baina nola ez, gizarte honetan ezarrita dagoen eredua sareetara ere hedatzen denez, ezinbestekoa da ziberaktibismo hezkidetzaile terminoa sustatzea, eremu (hezkuntza, harremanak, komunikazioa…) eta lan arlo guztietara hedatzeko.
 Eredu patriarkalari aurre  egin eta emakumeen presentziak eta partehartzeak sareetan,  “feminismoa ziberaktibatzea” ekarriko luke belaunaldi berriak erakartzeko ahalegin batean, jada Ianire Estébanez Castañok 2013an egindako tesi batean dioen bezala.
Modu honetara, gure etorkizuna osatzen duten gazteak, gaituak egongo dira eredu zaharkituak identifikatu eta eraldatzeko eta honela  genero estereotipoekin apurtuz,  norberak bere etorkizuna modu askean proiektatzeko (ikasketetan, lanbide hautuetan…),  inolako baldintzarik gabe.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina