Oso interesgarria egin zait gehiena, datuz eta ikerketez hornitutako irakurgaiak eskura izateak,
intuizioak edota uste apalek duten indar eskasa biderkatzen baitute izugarri,
kontzientzia astindu eta ekitera bultzatu.

Horregatik, Posterrean jaso dut Florencia Goldsman-en artikuluan hasiera batean
hain deigarria egin zaidan hausnarketa, gerora irakurri ahala, hain oinarrizkoa
bihurtu zaidana. Baina beste hainbeste eremuekin gertatzen zaigun bezala,
sakon erreparatzen jartzen ez bagara, inuzenteki (tekno)optimismoak itsutzen gaitu
eta bagoaz haratago begiratu gabe.

Horrela berretsi ahal izan dut eraldaketa sozialaren muinean eta garapen zientifiko
eta teknologikoan hautu eta erabaki etiko-politikoak daudela inplikaturik eta
emakumeok eraikuntza horretatik kanpo geratzeko prozesuak (Ane Larrinaga Renteria)
setati itsatsiak daudela sistemaren alor gehienetan.

Baina bada arrakastarik ere, ekintzak eta kanpainak badute ikusgarritasuna
internet eta baita kaleetan ere, urte askotan zehar eraikitzen doazenak
(belaunaldi gazteei azaldu beharrekoak, bestalde, Ianire Estébanez Castañok
jasotzen duen bezala).

Eta, azkenik, internet feministaren aldeko praktikak sortzen eta sustatzen
jarraitzeko beharra eta aldarria, korporazio handien estereotipoei aurre eginez,
geure arauekin, afektibitatez saretzen.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina