2019/10/11
Gure ahotsak
Sare sozialekin dudan harremana gatazkatsua da. Ditudan ohitura, kultura, adin edota beste hainbat faktorek eraginda, nolabaiteko erresistentzia adierazi izan dut hauen aurrean, baina, aldi berean, erakargarri egin izan zaizkidala ere onartu beharko nuke.
Hainbat ahots entzun edo irakurri ondoren (bereziki interesgarria iruditu zait Florencia Goldsman-en "Okupar las redes sociales del amo" artikulua"), eta orain arte izandako esperientzietatik abiatuta, jakin badakit ezinbesteko komunikazio tresna bilakatu direla, eta emakumeon ahotsak indarrez plazaratzeko tresna badirela.
Baina, aldi berean, etengabeko informazio, publikazio, erreferentzia, iritzi, irudi, ideia... zaparradak antsietatea sortzen du nigan. Sare sozialen etengabeko presentziak lasai bizitzeko eta harreman fisikoa oinarritzat duen bizimodua izateko eragozpen gisa bizi ditut, eta, ezinbestean, hauen erabileran gure buruari mugak jartzearen beharra ikusten dut.
Dena dela, ongi etorriak izan daitezela partekatu ditzakegun baliabideak, ideiak, aldarrikapenak, eta izan dadin espazio hau "ezagutza libre eta identitate anitzak trukatzeko espazioa".
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina