2015/11/29

Legediari buruz hausnartzen

















Honako lege, aitorpen, dekretu, akordio eta planek osatzen dute hezkidetzaren marko legala:


Hezkuntzaren helburu orokorra: 

“Irakasten denaren hezkidetzazko izaera bermatzea”





Hezkidetzaren ibilbide historikoari dagokionez:

- EAEn, 70eko hamarkadaren amaieran eta 80ko hamarkadan, emakume feministen eskutik lehen esku hartzeak hasi ziren ikastetxe batzuetan.
- 90eko hamarkadan, lehenengo Hezkidetzazko Gradu-ondoa garatu zen eta hiru lurraldeetako 11 ikastetxek EMAKUNDE-k proposatutako ikerketa batean (Ikastetxearen Hezkuntza- eta Curriculum-Proiektuak hezkidetza ikuspuntutik egiteko) hartu zuten parte.
- 2001ean, Hezkidetza-Aholkularitzak desagertu ziren.
- 2013an “ Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Plana” idatzi zen.

Pertsona eta giza-agente guztiek egin dezakete aldaketaren aldeko ekarpena.

Emakume eta gizonen arteko berdintasuna: Emakume edo gizon izatea inporta gabe, askatasunez bizitzea. Emakume edo gizon izateagatik aukera gutxiago edo gehiago ez edukitzea, gizarteko esparru guztietan bata bestearen ondoan egotea, ez bata bestearen gainean.

Material hezkidetzailea: Hezkidetza oinarri duen materiala; genero-ikuspegia hartzen da kontuan eta genero estereotipoak baztertzen dira; emakume eta gizonen arteko berdintasuna ahalbidetzen duen materiala da,beraz.


70eko hamarkadatik gaur egun arte egin diren legeek, gizartea aldatzeko, aukera berdintasuna izateko eta hezkuntza politika hezkidetzaileak martxan jartzeko nahia eta konpromisoa dagoela erakusten dute.

Ikastetxean hau guztia lantzeko erronkak:


  • Hezkidetzaren inguruko marko legala aztertu.
  • Curriculum-ean hezkidetzaren izaera sartu.
  • Material didaktikoa aztertu eta egokia ez dena eta alda daitekeena eraldatu.
  • Irakasleak ikuspegi hezkidetzailea barneratu eta aplikatzea.
  • Genero-indarkeriaren gaitzespena eta prebentzioa burutu.   

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina