Era digitalari
gainbegirada botata erraz ikusi ahal da gizartean dagoen matxismoa errepikatu
egiten dela teknologia berrietan, hala nola, bideojokoak eta sare sozialetan. Sexismoa islatzen ari da bertan, batez ere nerabeen artean, azpian dauden jarrerak
eta estereotipoak ikusita.
Intimitatea extimitatera pasa da. Gero eta egoera
pertsonalago eta barnekoagoak adierazten dira profiletan. Horrek arriskuak
dakartza, eta berriro ere zibereraso gehien jasotzen duena emakumea da eta eraso horien normaltasunak harritu egin nau.
Era berean, oso diskurtso eraldatzaile eta alternatiboak badaudela ere konturatu
naiz. Gero eta neska gehiago ikusten ditut sarean matxismoaren kontrako mezuekin. Aldaketa egon badago. Youtuberren
artean ere, espazio alternatiboak sortzen ari dira, eta bestelako
erresistentzia batzuk daude, ziberaktibismo hezkidetzailea ematen ari da
zorionez.
Beste aldetik, aipatu nahi dut emakumeon domenu digitala oraindik %25era ez
dela heltzen. Gizonen mundua ote da? Honetan lan handia egiteke dago. Hori ere
gure lekua bada eta lortu behar dugu.
STEAM emakumeak eta proaktiboak gara. Inguruan bagaude hainbat eta hainbat emakume ikertzaile, akademiko edo aditu kalitatezko lana egiten dugunok, ikusgarritasun gutxirekin ordea. Ohikoa da emakumeak azpi-errepresentatuta egotea (konferentziak, kongresuak, mahai-inguruak…).
Hezkuntzak esku hartze garrantzitsua dauka eman behar diren aldaketetan: estereotipoak apurtuz, aukerak
gehituz eta emakumeon proaktibitatea bultzatuz, eta horretan gabiltza.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina