Indarkeria
matxista gizaki-arrak bere figuratik eta bere begiradatik erabiltzen
duen indarkeria da.
Indarkeria
matxistaren desikasterako, funtsezkoak dira:
-Maitasun
erromantikoaren mitoen deseraikuntza.
-Mikromatxismoen
identifikazioa eta salatu-gainditzeko esku hartzea.
-LGTBIQ+fobiak
bistaratzea eta aniztasunaren ereduak normalizatzea.
Indarkeria
matxistarik gabeko jendartea sustatzeko bestalde, bi estrategia
nagusi hauek izango lirateke:
a)
Gizonen inplikazioa maskulinitate heterosexual hegemonikoa
interpelatuz eta berriak eraikiz.
b)
Emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiboa autodefentsa
feministaren bidez.
Maskulinitate
berrien eraikitze-ptozesuan
hainabat garapen eremu jarri behar ditugu mutilen esku:
-Mutilak
sentimendu eta emozioekin kontaktuan jarri.
-Zaintzaren
esparruan, mutilek duten erantzukizuna onartzeko tresnak ipini; baita
espazio pribatu
-Domestikorako autonomia garatzeko behar dituztenak
ere.
-Indarkeria
matxistaren aurrean jarrera aktiboa sustatu.
Autodefentsa
feminista
emakumeen
ahalduntze indibidual eta kolektiboa lortzeko estrategia da.
“Zure
buruaz, mugez eta ahalmenez kontzienteago zara, egoera biolentoak
gestionatzen ikasten duzu… Ez da soilik arte martzialak lantzea,
ahalduntze pertsonalerako teknika ere bada, zure gorputza eta zu zeu
errespetatua izateko eskubidea duzula barneratzeko, ahotik kendu
diguten “ez” hitza lantzeko”.
Iazko
ikastarokideak egindako posten artean, Begoñarena
aukeratu dut. Lan bikaina egin duela iruditzen zait, bai baliabide
aldetik, baita gaiaren trataera aldetik ere. Irudi grafikoak oso-oso
adierazgarriak dira.
Bestalde,
indarkeria matxistaren inguruan ikasleekin lanketa egiteko, baliabide
digital ugari
dago sarean:
Eremu
hezitzailean
lantzeko erronka nagusiak hauexek dira:
-Hezitzaileak
arazoaren dimentsioaz kontzientzia hartu, esku hartzearen
eraginkortasunaz jabetu eta modu transbertsalean landu. Horretarako,
formazioa ezinbestekoa da.
-Hiztegi
ez sexista erabiltzeko ahalegina beti presente izan.
-Autodefentsa
tailerraren eskaintza orokortu.
-Neskei
begira, autoestimua eta segurtasuna eraiki; “Ez” irmotasunea
esateko ahalmena; hitza hartzekoa; espazioa betetzekoa; gustuko duen
eran janztekoa; nahi duen eran ibiltzekoa…
-Nesken
arteko ahalduntze kolektiboa sustatu, elkarri entzunez eta komuneko
esparruak plazaratuz.
-Emakumeen
eta gizonen berdintasunaren alde dauden gizon taldeetako
esperientzien berri eman eskoletan.
“Andreek
autodefentsaren beharra sentitzen ez duten mundu bat amestu behar
dugu”
(Angela Davis)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina