“Nola
landu eta aukeratu hezkidetzarako ikasmaterialak” dokumentuan azaltzen duen
bezala:“sexu bien agertze-indizea
%50aren inguruko a bada, liburua hezkidetzari lotzen zaiola esan daiteke. Bi
sexuetako edozein portzentaia honetara heltzen ez bada edo gainditzen badu ,
diskriminazioren bat dagoela esan nahi du.”
Iazko post-etatik Loinaz Lekuona -rena
aukeratzen dut, oso laburpen ona egiten duela iruditzen baitzait, eta era
berean sakona egiten duelako eta Garazi
Esnaolarena, adibide anitzak ematen dituelako.
Emakume bat aukeratu beharko banu, -ez da lan erreza-
Toti Martinez de Lezea aukeratuko nuke. Mitologia eta Euskal Kulturarekin lan
handiak egin baititu eta asko gustatzen zaizkidan gaiak jorratu baititu.
Garrantzitsua da oso nire
ustez ingurua kontzientziatzea, lanean, ez haurrak soilik, baizik eta lankideak
ere. Kritika tresna bezala erabiltzea,artikuluan Lasartek esaten duen bezala
eta pixkanaka aldaketak egiten joan. Ikastetxeetan erabiltzen den materiala berrikustea
oso ariketa hezkidetzaile eta erreza iruditzen zait, ikasturtean zehar
planifikatutako lana egiten zoazen bitartean, baliagarriak zaizkigun materialak
sailkatu eta ikuspegi sexista eta androzentista diren horiek heziketa
materialetik kanpo uzteko, edo beste era batean haiekin lan egiteko (ikasleekin
analisiak egin, genero- kritikak bultzatu, etab…)
Interneten saltseatzen baliabide
interesgarri bat aurkitu dut, musika, antzerkia eta dantzaren inguruan: Emakumeok
plazara!. Diziplina hauetan lan
egiten duten emakumeen biltegi antzekoa, noizbait beharrezkoa izan dakigukeen
tresna.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina