2018/12/08

ETA EMAKUME GUZTI HAUEK, NON DAUDE?




Iazko post bat aukeratu dut, Irati Gaztelurrutiak, 2017ko abenduaren 11n, idatzitakoa aukeratu dut. “Eta emakumea ezin ahal da izan gizonezkoen eredu?” izenburuarekin. Bertan Maialen Lujanbio eta goi-mailako beste bertsolari emakumezkoen inguruan hitz egiten du. Aipatzen du, nola Maialenek gizonezkoen artean ere, eredua izatea lortu duen. Ez da gutxi.
Azkotan aipatzen da emakumezkoek ereduak behar dituztela, ikusgai  izateko; nola neska txikiek ereduak behar dituzten, baina oso inportantea da, adibidez, eredua izatea mutilen artean ere. Egia da, arlo batzuetan errazago dela, bertsolaritzaren kasuan, adibidez, elkarrekin aritzen direlako. Eta, egia da ere, eredu hauek oso baliagarriak direla, guretzako (mutilentzako).

Por zierto: tradizioaren izenean galdera bat daukat: zer aldatu da bertsolaritzan emakumek parte-hartzen hasi direnetik? Ba, funtsean ezer, edo, hobe izanda, asko aldatu da, baina dena onerako; beraz, zertara ari gara itxaroten beste esparru batzuk aldatu ahal izateko?

Pasaden ikasturtean IRALEko ikastaro bat egin nuen, eta, bertan, jarduera bat ikusi genuen, ikaskide baten proposamena izan zen gainera. Iratxe Fresnedaren “Irrintziaren oihartzunak “ filma ikusi genuen. Gero Iratxerekin solasaldia egin genuen. Film horretan Mirentxu Loyarte zinemagile nafartarraren berri izan genuen. Mirentxuk bi laburmetraia egin zituen: Irrintzi (1978) eta Euskal Emakumeak (1981).
Mirentxu Loyarte (Iruñea, 1938) sorkuntza-lanetan emandako erbestealdia Irrintziaren oihartzunak filmak kontatzen du. Loyarte Europako zinemagintzaren aitzindari ausart horietako bat da, haren izena ezagun egin ez bada ere. Fresnedaren pelikulan, bere buruan filmak egiten jarraitzen duen emakume baten ibilbidea bistaratzen da, porrot egindako proiektuak proiektu, zapuztutako ilusioak, bizitzak eragindakoak gorabehera, zinemagile zein beste ororen gainetik.




Zineman, beste esparru askotan bezala, emakume zinegileen presentzia nahiko eskasa da. Hona hemen gure herriko aitzindaritako bat.





Internetetik trasteatzen, artikulu hau topatu dut. Nobel Sarietan emandako sarietan neska eta mutilen arteko ezberdintasunaren inguruan 


Eremu hezitzailean lantzeko erronkak oso argi daude, gelditu gabe lan egin, ezberdintasun hauek pairatzeko. Emakumeak bizibilizatu eta zaindu edukiak eta jarduerak. Bakoitzak, bere esparruan lan egin eta formazioa jaso.

2018/12/07

EMAKUMEOK MUGI GAITEZEN!


Iazko posten artean Bego Mentxakarena aukeratu dut, azterketa sakona egiten duelako.


Euskal emakume aintzindari bat hautatu dut: Bizenta Mogel (1782 - 1854). Bere izenarekin euskaraz idatzi zuen lehen emakumea izan zen.

1782an jaio zen Azkoitian, bere aita hango medikua zelarik, baina aita oso gazte hil zen, haurrak, Bizenta eta bere anaia Juan Jose oso txikiak zirenean eta familia osoa  Markina-Xemeinera joan zen bizitzera, han bizi baitzen Juan Antonio osaba, apaiza eta idazlea. Hain zuen, euskaraz idatzitako lehen eleberriaren egilea izan zen: Peru Abarca (1802).

Osabaren esku egon zen Bizentaren heziketa, eta latina irakasteaz gain, berak literaturari zion maitasuna ere txertatu zion.  Bizenta Mogel irakaslea izan zen Euskalerriaren Adiskideen Elkartean, eta bizitzaren bukaera aldera Bizkaiko Aldundirako itzultzaile moduan lan egin zuen. Eugenio Eleuterio Basozabalekin ezkondu zen eta Bilbora joan zen bizitzera, senarra bertakoa baitzen. Abandon zuten etxea eta bertan osabarekin harremana izan zuten euskalzaleekin kontaktatu zuen, modu honetan haren lanarekin jarraitzeko aukera izanik.  Abanto-Zierbenan hil zen 1854an.


Bizenta Mogel euskaraz idatzi zuen lehen emakumea izan zen, baina, dena den, emakume idazlea izatearen gaineko azalpenak eman behar izan zituen. Literatura produkzioari dagokionez, bere lan ezagunena Ipui onac obra da (1804) eta bere osaba Juan Antonio hil zenean argitaratu zen. Lan horrek Esopo-ren latinezko berrogeita hamar fabularen itzulpena hartzen du, eta baita bere osabaren jatorrizko zortzi fabula ere. Hauek dira beste lan ezagun batzuk: Gabonetaco cantia bizkaitar guztientzat (1819); “Carta Pastoral del Primado de las Españas” izenburuko gutun pastorala itzuli zuen euskarara; eta José Pablo Ulibarri Galíndez-en testuak zuzentzen lagundu zuen.

Bizenta Mogel idazleari buruz Koldo Mitxelena Kulturunean duten dokumentu bildumara sartu nahi izanez gero, egin klic lotura honetan: Bizenta Mogel KMKn.


Idazlearen garrantzia nabarmendu nahian Markinako udalak beka bat sortu zuen, hain zuzen ere Yolanda Arrietak honi esker Argiaren alaba liburua sortu zuen, zeinekin Haur eta gazte literatura saileko Euskadi Saria lortu zuen 2014an. Iaz argitaratu zen, obra honen gaztelerazko itzulpena,La hija de las luces.

Ildo honetan, hezkuntza formalean lantzeko erronkak hauexek izan daitezke:
  • Sentsibilizazioa eta formakuntza ezinbestekoak dira. Ez bagara konturatzen diskriminizazioaz ez dugu ezer aldatuko eta aldatzeko guk ikasitako historia desikasi egin behar dugu.
  • Egunerokoan, emakume erreferenteak goraipatu. Emakumeen ekarpenak ikusarazi, ezagutarazi eta balorarazi hezkuntza komunitate osoari.
  • Emakumeek eginiko hainbat ekarpenen ezkutaketa lortzeko erabiltzen diren estrategiak identifikatzea eta azaleratzea (androzentrismoa, sexismoa eta ezagutzen jabetza kentzea).
  • Gure ikasgela eta ikas materialen hausnarketa sakona egitea, estrategia horiek kontuan izanik.
  • Komunitate osoaren inplikazioa eta elkarlana.



Munduko biztanleriaren erdiaren ikusezintasuna hausten

Hasteko eta behin, hauxe duzue sortu dudan memea:

Bestalde, hauxe duzue aurreko edizioko post-en artean hautatu dudana. Badira
hainbat Artaldetik AT-ek argitaratu zuen post hau aukeratzeko arrazoiak.

Lehena, hasteko hautatu zuen Gerda Lernerren zita, zeinarekin erabat ados
nagoen. Izan ere, oso estrategia ona izan da emekumeek beraiek beraien borroka eta lorpenez kontziente ez izatea.

Jarraitzeko, ipini zuen izenburua: oso egokia izateaz gain, bertan oso gustuko
dudan talde bati ere erreferentzia egiten diolako Berri Txarrak alegia.

Gainera, berari esker Marta Macho eta bere blog-a, zinez interesgarria dena, ezagutzeko parada izan dugu.

Askotan esan dut musika oso gustuko dudala. Hau dela eta musikari bat aukeratu
izan dut euskal emakume aitzindari gisa. Gainera rock-aren plaza oso toki zaila izan da historikoki emakumeentzako, beste arrazoi bat Anari Alberdi hautatzeko.



Baina, aurrera jarraitu baino lehen goza dezagun bere musikaz:



Azkoitian munduratu zen musikari handi honek dagoeneko 9 disko argitaratu ditu. Bere lanaren ezaugarrietako bat idatzi dituen letren poesia eta iradokitzeko indarra da. Bestalde, agertoki baten gainean noizero agertzeak ematen dion aukera ederto baliatu egin du bere mezua plazaratzeko. Ez hori bakarrik, bera da bere bandako liderra, gizonez osatutako banda batena gainera.

Nire ustetan, kalitate handiko lana burutu egin du beti, nire miresmena behintzat irabazia du aspaldidanik.

Bukatzeko, zera esan nahi nuke: Emakumeen lana eta ekarpena horren da esanguratsua, ezen guztion begibistan ez egotea lotsagarria baita. Horra hor dugun erronka bat: ekarpen horiek guztiak bistaratzea. Lan handia dugu oraindik egiteko.

2018/12/06

Emakumeen aztarnen bila




"Emakume protagonista" diren post-en artean, Garazi Esnaolaren “Hasi gara gure historiak idazten” lana aukeratu dut.  Bisualki oso atsegina da dituen  irudi eta bideoengatik, akrostikoa ere  mezu indartsuarekin osatu du eta emakume protagonista bat aukeratzerakoan gaur egungo bat hautatu du, La Basu,  Etxabarriko rap abeslaria. Amaitzeko, hiru erronka aipatzen ditu Hezkuntzarako:
1. erronka: Material eta baliabideen azterketa burutu.
2. erronka: Aztertutakoa berreraikitzea, falta diren ereduak bilatuz, eredu desberdinak agertuz…
3. erronka: egunerokoan eredu izatea.
Erronka horiei gauza bat gehitu nahiko nieke, egunerokoan eredu izateko, ezinbestekoa ikusten dut formazio trinkoa edukitzea. Batetik ondo jakiteko, zer eta nola sustatu, edo erakutsi eta bestetik, erresistentzi handiak topatuko ditugulako eta horiei aurre egiteko ahaldunduak egon beharko dugulako.
Emakume protagonista bakarra hautatzeko lana, zaila egiten zait. Maialen Lujanbio, Hernaniko bertsolaria dabilkit buruan, euskal kulturan erreferentzia den bertsolaritzari egiten ari zaion ekarpenagatik; ez hainbeste taula gainean emakumeen presentzia  ahalbidetzeagatik, baizik eta bertsolaritzan,  gaiak eta ikuspuntuak aldatzen eredu  eta aitzindari izaten ari delako; bai emakumeen ikuspuntuak azaleraziz eta baita ere, hetero normaltasunetik at, geratzen diren kolektiboak bistaratuaz. Izugarrizko lana egiten ari da eta egiten ari dira gaur egungo emakume bertsolariak. Erreferentzi potenteak sortzen ari dira hurrengo belaunaldientzako. 

Era guztitara, aipatu dudan moduan zaila egiten zait protagonista bakarra aukeratzea eta Naiara “Maglak” aipatzen duen Ondarruko esperientzia aldiz, oso interesgarria iruditu zait. Bertan, “Emakumeen aztarnen proiektua” (Zaida Fernandezen gidaritzapean) aurrera eraman dute. Helburua, herriko memoria historiko kolektiboa landu eta ezagutaraztea izan da. Herriko historia, bizitza eta ekonomiari lotuta emakumeen ekarpenak berreskuratu dira eta ondoren aztarna horiek ezagutzeko ikastetxeei ibilaldiak eskaini zaizkie, ikasleek historiaren zati hori ezagutzeko ere.
Erronken inguruan, Garaziren antzera, nik hiru azpimarratuko nituzke:
1. erronka. Material eta baliabideak errepasatu behar ditugu eta horretarako gure formazioaz gain, ikasleak beraiek baliatuko nituzke, fitxa errez batzuen bitartez beraiek ere baliabideak aztertu eta baloratu ditzaten. Modu honetara, ikasleak ere kontziente egingo lukete, nola ezkutatzen den emakumeen presentzia eta aukera berdintasuna, irudi eta idatzietan. 

http://www.ehu.eus/astronomasbilbao/AAstronomasEU.pdf2. erronka: Eredu berriak bilatu eta sortu behar badira sortu, erakutsi ahal izateko. Ikasleak ere jarri ditzakegu lanean, emakume esanguratsu batzuen izenak emanez eta beraiei emakume horien inguruko informazioa bilatzera animatuz. Emakumeen ekarpena aitortzen duten gero eta baliabide gehiago daude. Adibide moduan, Hemen Historiako emakume kementsuen bideo hau edo eta emakumeak zientzian, Zientziaren historian zehar emakumeak izan duen garrantziaren inguruko gida didaktikoa.


         Beste bideo bat eskolan ikasten ez diren emakume asmatzaileen inguruan:

 
3.erronka:  Eskola komunitate osoak, formazio trinkoarekin eta beharrezkoak diren baliabide pertsonal eta materialekin parekidetasunaren erronkari heltzea, gai transbertsala  izaki, aukera berdintasuna bermatu nahi badugu, historia berrikusi eta berridazteko beharra dugula onartuz.

Ondo izan eta animo, badugu zeregina eta!!

Emakumeak protagonista!!!



 “Nola landu eta aukeratu hezkidetzarako ikasmaterialak” dokumentuan azaltzen duen bezala:sexu bien agertze-indizea %50aren inguruko a bada, liburua hezkidetzari lotzen zaiola esan daiteke. Bi sexuetako edozein portzentaia honetara heltzen ez bada edo gainditzen badu , diskriminazioren bat dagoela esan nahi du.”
Iazko post-etatik Loinaz Lekuona -rena aukeratzen dut, oso laburpen ona egiten duela iruditzen baitzait, eta era berean sakona egiten duelako eta Garazi Esnaolarena, adibide anitzak ematen dituelako.
Emakume bat aukeratu beharko banu, -ez da lan erreza- Toti Martinez de Lezea aukeratuko nuke. Mitologia eta Euskal Kulturarekin lan handiak egin baititu eta asko gustatzen zaizkidan gaiak jorratu baititu.



Garrantzitsua da oso nire ustez ingurua kontzientziatzea, lanean, ez haurrak soilik, baizik eta lankideak ere. Kritika tresna bezala erabiltzea,artikuluan Lasartek esaten duen bezala eta pixkanaka aldaketak egiten joan.  Ikastetxeetan erabiltzen den materiala berrikustea oso ariketa hezkidetzaile eta erreza iruditzen zait, ikasturtean zehar planifikatutako lana egiten zoazen bitartean, baliagarriak zaizkigun materialak sailkatu eta ikuspegi sexista eta androzentista diren horiek heziketa materialetik kanpo uzteko, edo beste era batean haiekin lan egiteko (ikasleekin analisiak egin, genero- kritikak bultzatu, etab…)
Interneten saltseatzen baliabide interesgarri bat aurkitu dut, musika, antzerkia eta dantzaren inguruan: Emakumeok plazara!.  Diziplina hauetan lan egiten duten emakumeen biltegi antzekoa, noizbait beharrezkoa izan dakigukeen tresna.

2018/12/05

Pixkanaka, bagoaz...


Aste honetako irakurgaietan ikusi dugun moduan, badira hainbat eta hainbat emakume historian zehar sekulako ekarpenak egin dizkiotenak munduari. Matematika, filosofia, medikuntza, zientzia, teknologia, biologia...arlo eta gai ezberdinetan.
Patriarkatuak ordea, lan bikaina egin izan du eta egiten jarraitzen du, geure ekarpenak  ezkutatuz eta ezinkusiarena eginez.
Emakumeok, Gema Lasaren ikertetan ikusi dugun moduan, eleberrietan ere modu ezberdinean islatuak gara gaur egun. Askeagoak, aktiboagoak,baina geure kideak modu berean al dauzkagu alboan?
Geroz eta gehiago entzuten dugu gizontasun eredua koloka jartzen ari dela, maskulinitate berriak sortzen, gizon taldeak egituratzen....Beharrezko ikusten dut, borroka elkarrekin egin behar badugu, denok saiatu beharko garelako gauden lekutik mugitzen, leku ezberdinetatik leku berdinetara, beraz, ba al zatozte "askeagoak" izateko biderantz??

Lehengo urteko argitalpenak irakurriz, Artaldetik ATek idatzitako honekin gelditzen naiz.Euskal Herriko Unibertsitateko Matematika eta Topologia saileko irakaslea den Marta Mancho aurkeztu zigulako. Ez nuen ezagutzen eta bere blogga, benetan interesgarria iruditu zaidalako.

Aurrera jarraituz, Euskal Herriko emakume sortzaile bat aukeratzekotan, zalantzarik gabe Maialen Lujanbio aukeratuko nuke.

Berak, emakumea eta bertsolaritzak izandako bilakaera guztiz islatzen duela iruditzen zaidalako. Emakume bertsolariak plazetara irtetearen lorpena, lehenengo txapela lortzearen lorpena, eta taula gainera gizarte feminista berriari interesatzen zaizkigun eta beharrezkotzat dauzkagun gaiak eramatearen lana. Aniztasuna, heteroarauaren haustura, arrazakeriari aurre egitea, sexu asakapena, emakumeon historia, gaur egun garena eta izan garena...eskulako profesionaltasunez lantzen eta kantatzen dizkigulako.

Amaitzeko, orain arte egindako lanetan aipatu bezala, erronkak asko direla esan nahiko nuke. Bagoaz informazioa biltzen, genealogia feminista biltzen, eta noski honek erramientak ematen dizkigu emakumeon lana ikustarazteko. Baina oraindik asko dago bilatzeko eta ikasteko. Errefereteak transmititzeko, geu ere erreferente izan beharko gara, eta hortarako segurtasunaren bila jarraitu behar dugu.