Gainetik aztertu ditugun
lege, plan edo artikulu guztiek (Euskal Eskola Publikoaren Legea, Milurteko Aitorpena, Genero Indarkeriaren Aurkako Babes Osorako Neurrien Legea, Euskadiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea, Hezkuntzari Buruzko Lege Organikoa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun eraginkorra lortzeko Lege Organikoa, e.a.) proposamen
edota helburu hezkidetzaile ugari eta interesgarri batzen dituzte, esaterako:
- Gatazkak modu baketsuan konpontzeko metodoen ikasketa.
- Estereotipo sexista edo bereizkeriazkoak ezabatu eta gizonek nahiz emakumeek balio bera dutela sustatzen direla zaindu.
- Irakasleriaren hasierako eta etengabeko prestakuntza-planetan berdintasun-arloko prestakuntza berezia ezarri.
- Sexuaren araberako estereotipoak eta rolak baztertuko dituen garapen integrala eskaini.
- Bereizkeria-mota oro baztertu.
- Generoak behartu gabeko orientazio akademiko eta profesionala bermatu.
- Emakumeen jakintza eta emakumeek gizadiaren garapenari egin dioten ekarpen sozial eta historikoa integratzea.
- Irudietan emakume eta gizonen arteko errepresentazio orekatua eta ez-estereotipatua.
- Hezkidetzan trebakuntza zehatza duen pertsonala izatearen beharra.
- Aniztasun-funtzionala duten pertsonen benetako berdintasuna eta diskriminaziorik eza bultzatzea.
- Kultura desberdin eta pertsona desberdinekiko errespetua bermatzea.
Eta bai, paperean dena oso
polita geratzen da baina, gero, benetan, zein da errealitatea? Ekintza zuzenak
aplikatzen al dira?
Hezkidetza ezin da
borondate-kontu bat izan. Ezin dugu pisu guztia pertsonen inplikazioarengan utzi.
Instituzio guztien inplikazioa behar da; aurrekontuak eta baliabideak eskainiz.
LEGEDIA aitzaki hartuta AKROSTIKO hau osatu dut:
Bai horixe, ekintza zuzenak nahi eta behar ditugu!
Aurreko edizioetako ikastarokideen
ekarpenen bat gomendatzekotan, Patricia Oregik idatzitakoa aukeratuko nuke; infografia “txiki” batean ideia mordoa
biltzeko gai izan zelako, nahiz eta gaiaren inguruan hausnarketa apurtxo bat
gehiago faltan bota dudan.
Nahiz eta Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Planaren “eskola
mistotik eskola hezkidetzailera joateko bidean aurrera egiteko” asmoa
gustatu zaidan, ezagutzen ez nuen eta nire ustez garai hauetan
esanguratsua den lege bat aukeratzekotan, Heziberri 2020 Plana izango litzateke; curriculumari, materialei, irakas-taldeari edo
irakasleen prestakuntzari buruz egiten dituen proposamenengatik. Bereziki, “norbera
izaten” ikasteko konpetentziaren inguruan aipatzen dituen atalek (gorputz-irudia
eta sexu-nortasuna) atentzioa eman didate.
Nire ustez, berdintasun
errealaren bidean dagoen erronka nagusia ikastetxe guztiak
hezkidetzaileak izatea da. Horretarako, ezinbestekoa da ikas-komunitate osoaren formakuntza, parte hartzea eta
sentsibilizazioa (familiak, profesionalak, e.a.).
Hezkidetzaren alorrean,
sexu-genero sistematik sortutako estereotipo, rol, e.a.-etatik at heztea eta harreman
pertsonal osasuntsuak sustatzea (adimen emozionala garatzea) dira nik jorratuko
nituzkeen gai nagusiak.
Bukatzeko, Mari Jose Urruzolaren bideo hau konpartitzea gustatuko litzaidake. Oso denbora gutxian
hausnarketarako hainbat gai aipatzen dituelako.
Ondo izan!
Oso ona Argiñe, Mari Jose Urruzolaren bideoa. Pista onak ematen ditu, nondik etorri behar dun aldaketa azalduz.
ErantzunEzabatu