2018/11/26

Nola egin sinesten ez duguna?

Legedia baino, zer da bidezkoa?
Egunerokoa nola bizi eztabaidatu behar da
Gure ekintza txikiak
Etengabe egiten ditgunak
nonDik egiten ditugun begiratu eta
Izkutatuta duguna
Argitara atera

Egia esatea nahi baduzue, piska bat kabreatzen nau legedia irakurtzeak. Izan ere, paperak, ematen diogun tinta guztia xurga dezakeela ikusten dut, baina ondoren tinta hori norbanakoen azalean sartzea oso zaila dela argi dago. Hau honela izanda, esanguratsua den lege/artikulu edo xede bat aukeratzea eta hau aldarrikatzea zaila egiten zait, beraz gaur deabruaren papera bateko dut. 

Post askotan irakurri dut politikoek legeak egiten dituztela baina gero ez dituztela baliabideak ematen martxan jartzeko eta erabat ados nago afirmazio honekin. Adibide gisa, azpiko "notizia" duzue. Inork ez al die debekurik jarri behar El Mundoko eta beste hainbat hedabideetako kazetari "profesionalei"? Horregatik egiten dit grazia piskat bat Euskadiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako legeak 2005eko otsailaren 18an idatziak: "...planteatzen diren helburuak: bizitzako esparru guztietan aukera eta TRATU berdina sustatzeko eta bermatzeko neurriak garatzea...".




Hala ere, politikoez haratago, guk, pertsonok, zer dugu esateko gure erraietaz? Errazena besteei errua botatzea da, baina geure barrunbeei erreparatu eta hauek maila berean kritikatzeko ezintasuna dugula iruditzen zait. Hezkuntza komunitatean askotan topatu naiz oraindik ere erasoa zer den eta zer ez den eztabaidatzen. Hala nola, patioaren erdi erdian futbol zelai bat egiteak, neska eta mutilen aisialdian dakarren ezberdintasun edo ezberdintasun-eza eztabaidatzen, ea indarkeria den edo ez mutilak patioaren erdi erdian egotea, espazioa eta soinua jaten. Nola ba oraindik ere eztabaida hauetan murgildutik bagaude, Hezkuntzari Buruzko Lege Organikoak 2006ko maiatzaren 3an proposatzen duena betetzen hasi? "I) Eskubide berdintasunaren eta aukera-berdintasunaren garapena, eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasn eraginkorraren sustapena"  bultzatu alegia? 

Eztabaita hauetan nagoenean, El Conejo de Aliciak "Los cerros de Úbeda" deituriko bideo honetan bezala sentitzen naiz, estres puntu batekin, izan ere, ez hanka eta ez buru duten argumentuak entzun behar izaten ditugu etengabe. Baina lasaitasuna berriro etortzean, pentsatzen dut, geroz eta pertsona gehiago gaudela barne kontraesanei eta haur zein nerabeak tratazeko dugun modu desegokiaz hausnartzen eta hau dela benetako bidea. Politikoek bezain beste, norbanakoak ere badugu ardura. Beraz bi erronka nagusi nire ustez hauek dira:

1.- Hezitzaileontzat formakuntza gutxi dagoela eta formakuntza hauek askotan hanka motz geratzen direla. Beraz, kalitatezko formakuntza bilatu behar dugu.
2.- Legea betetzeko, norbanakoen borondate falta dagoela eta perspektiba kritikoa falta dela hezitzaileongan. Hau formakuntza egokiarekin eta umiltasun piska batekin lortuko genuke.

Formakuntza eta perspektiba kritikoa garatu behar ditugu, bestela, nola egin sinesten ez duguna?

Honengatik guztiagatik, oso identifikatua sentitzen naiz ArtaldetikAT-ek egindako sarrera honekin.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina