EMAKUMEEN
PRESENTZIA ETA EKARPENEI BURUZ HAUSNARTZEN
Emakumea
historikoki egon da gizonaren rolaren menpean, etxerako lanetara mugatua umeen
eta familien zainketa. Bere iritzi eta eskubideak ez dira historian zehar
aintzat hartu, eta horrexegatik zapalketa handiak jasan dituzte.
Hau
guztiarekin apurtzeko emakumeek prozezu sozialetan izan duten garrantzia
baloratzea ezin bestekoa da, zeren eta gizateriaren Historia, soilik gizateria erdiarena
izan da. Garapenaren protagonismoa gizonari bakarrik eman zaio, bai zentzu
antropologikoan bai bere adiera sexistenean ere.
Emakumeek,
aintzinean eta gaur egunean protagonistak izan direnak, ikusiak eta entzunak
izateko eta merezi duten balioa izateko borrokatu behar izan dute. Presente
egon diren beste historia batzuk bultzatzeko gai ere izan dira. Belaunaldiz
belaunaldi entzun, ikasi eta transmititu diren enkuadernazio eta
multikopiatzailerik gabeko historiak. Historia bera
erakusgarria da
Emakumeak eta politika:
Politika arloan, argi dago gizonek izan dutela monopolio osoa. Emakumeen
partehartzea beti egon da gizonen nahien menpe. Mende hasieratik, talde
politikoen inguruko emakume taldeak existitu dira. Hauen ekimenak oso aberatsak
izan dira arlo kultural eta sozialan.
Emakumeen papera gizarte
mugimenduetan: Emakumeei egotzitako eginbeharra zen obra
sozialen ardura. Politika aldiz, zerbait serioagoa zen eta beraz, gizonen
ardurapean egon behar zuen alorra izan da
Emakumeak eta kirola:
Kirola ere, mutilen esparrua izan da historian zehar. Emakumeak oso berandu
sartu dira aktiboki kirolaren munduan eta beti ere, kirol batzuetan
partehartzea zailagoa izan dela argi dago. Horrexegatik, mendearen azkeneko
hamarkadetan mundu honetan sartzeko esfortzua egin duten emakumeei leku bat
eskaintzea ezinbestekoa iruditu zaigu
Gure eskoleetan aipatzea eta erreklamatzea historian zehar izandako emakumeen ekarpenak oso
baliogarria izango litzateke....ikastetxe batean egindako paneleak adibideak izan ahal dira...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina