2021/02/07

IZAN ZAITEZ ZU ZEU!!

 

    

 

Orientazioz eta aukera akademikoez hitz egiten dugunean, Bigarren Hezkuntzan pentsatzen dugu. Haurra jaio bezain pronto hasten gara, ordea, aukerak mugatzen eta estereotipoz zipriztintzen. Argi ikusi dugu hori foroetan eztabaidagai izan ditugun bi bideoen bitartez. Jaioberriak ez ditugu berdin tratatzen neska edo mutil izan, eta nesken garapenaren momenturen batean auto-konfiantza jaisten hasten da. Zer esan nahi du horrek? Ba, Bigarren Hezkuntzan ikasleek aukera akademikoa egin behar dutenerako, baldintza asko ezarri dizkiegula jada!!  Ondorioa? Desberdintasun nabariak nesken eta mutilen ikasketa-aukeran

Begira zer bideo egin duten EHUko Kultura Zientifikoko Katedrakoek:



Horri buruzko datu ugari dago EUSTATen “Emakume eta gizonen artekoberdintasuna Euskal AEn 2018” txostenean.  Bertan esaten direnen artean, hezkuntzari buruzko hauek nabarmentzen ditut:

  • Ezagutzaren alorrean ezberdintasun handiak daudela sexuaren arabera. Hala, unibertsitate-irakaskuntzan, emakumeek ia ez due ingeniaritza selektibbitate ondoko aukeren artean hautatzen, hezkuntzaren zientziak eta osasunaren zientziak hautatu ohi dituzte, eta ondoren gizarte- eta zuzenbide-zientziak.
  • Gehien esktutako 30 titulazioen sailkapenean, bereziki nabarmentzekoa da gizonek, gehien eskatzen diren zortzi titulaziotatik bosten kasuan, ingeniaritza motaren bat hautatzen dutela. Beste hirurak Administrazioa eta enpresen zuzendaritza, Lehen Hezkuntza eta Jarduera fisiko eta kirolaren zientziak dira.
  • Emakumeen kasuan, sailkapeneko 22 eta 30. postuetara jo behar da, ingeniaritzarekin lotutako titulazioren bat aurkitzeko, zehazke, industria-teknologia eta mekanika. Emakumeek gehien hautatzen dituzten zortzi titulazioak dira: Lehen Hezkuntza, Erizaintza, Administrazioa eta enpresen zuzendaritza, Medikuntza, Haur Hezkuntza, Psikologia, Zuzenbidea eta Gizarte Hezkuntza.
  • Gaur egun, unibertsitate-ikasketak amaitzen dituzten emakumeak gizonezkoak baino gehiago dira, eta lanbide-ikasketak emakumeek baino gizon gehiagok bukatzen dituzte.
  • Eskola-uzte goiztiarra handiagoa da, oraindik ere, mutilen kasuan, emakumeen kasuan baino. DBH eta Batxilergoko graduazioak, baita unibertsitate-ikasketenak ere, handiagoak dira emakumeen kasuan; aldiz, lanbide-heziketa, diplomatura eta ingeniaritza teknikoen kasuan, handiagoak dira gizonen kasuan.
  • Graduatutako hamar emakume unibertsitariotik, bostek gizarte- eta zuzenbide-zientzietan egin zuten, eta hamar gizonetatik lauk ingeniaritzan eta lauk gizarte- eta zuzenbide-zientzietan.


II Hezkidetza Planean ere nabarmentzen da aukera akademikoan topatzen dugun desberdintasun hori: Zenbait prestakuntza-ibilbide hautatzean, berdintasuna inolaz ere ekarriko ez duen errealitatea antzematen da, non aurrerapenak txikiak izaten ari baitira. Oraindik ez da hainbeste emakume sartzen zientzia- eta tek­nologia-espezialitateetan, eta gizonek jarraitzen dute gehiengoa izaten tradizioan gizonezko adartzat jo izan direnetan; horrela, bada, beste eremu batzuetan duten presentzia minimoa da.

Gaiari buruzko informazioa bilatuz, Melina Masnattaren TEDx hitzaldi hau aurkitu dut. Recuperar el rol de las mujeres en la tecnología

 



Eta IRAKASLEAK? Hauek  TALIS ikerketak Bigarren Hezkuntzaz ematen dituen datuak:




Unibertsitaterako, EHUko datuak ematen zaizkigu blokearen irakurgaian:

Zer irakurketa egiten dut datu horietaz?

  • Irakaskuntzaren hasierako mailetan gehiago gara emakumeak, baina zuzendaritza lanetan gizonezkoen portzentaia igotzen da.
  • Ikasketa maila handiagotzen den heinean emakume-irakasle kopurua beherantz doa, unibertsitatean duten presentzia gizonena baino txikiagoa delarik

 

Argi dago generoak aukeraketa baldintzatzen duela. Betaurreko morez begiratzen dugunok horrela ikusten dugu, behintzat. Baina bitxia da EMAKUNDEk 2016ko ekainean aurkezturiko ikerketan, batxilergoko ikasleekin egina, ondorioztatzen dena: neskek eta mutilek ez dute antzematen genero-estereotipoen eragina goi mailako ikasketen aukeraketan, haien ustez gustukoa izatea da pisu handia duen arrazoia. Zer ondorio ateratzen dut nik? Txikitatik jasotako mezuak erabat barneratuta dauzkagula, eta ez gara kontziente zein punturaino bizi garen androzentrismoak eta kultura heteropatriarkalak mugatuta.

 

Hori guztia ikusita, erronka ugari dugu neska eta mutilek haien aukera akademikoa askatasunez egin dezaten. Bi nabarmentzekotan, hauek:

  1. Generoarekin erlazionaturiko aurreiritzien kritika Haur Hezkuntzatik Batxilergora arte lantzea. Estereotipoen aurka lan egin behar dugu haurrak eskolan sartzen diren unetik, izan egiten dugun oro hezkidetzaz zipriztinduz edo izan berariazko proiektuak landuz: STEAM proiektuak, Inspira STEAM , etab. DBHn eta Batxilergoan tutoretzan eta orientazio-jardueretan bereziki kontuan hartu beharko da, bizitza mota eta lanbide anitzen eredu ez-estereotipatuak aurkeztuz.
  2. Lanbidea izatearen garrantzia indartzea. Erronka hau zeharo lotuta ikusten dut II Hezkidetza Planaren 5. zutabearekin: Autonomia pertsonala eta independentzia ekonomikoa. Pertsona batek bere bizitza proiektu propioa garatu ahal izateko ekonomikoki independente eta autonomoa izatea ezinbestekoa da. Gainera, independentzia ekonomikoa funtsezkoa da tratu txarreko harremanetatik ihes egin eta bizitza genero-indarkeriatik urrun berregiteko.

 

Aurreko edizioetan egindako posten artean, Leire Garrok egindakoa aukeratu dut. Gai honen inguruan esanguratsuak iruditzen zaizkion alderdiak zerrendatzen ditu, ikerketa desberdinak aipatzen ditu grafikoz lagunduta eta dauzkagun erronka zehatzak proposatzen ditu.

Bukatzeko, gaiaren inguruko bideo batzuk uzten dizkizuet. Ongi izan!!




·        



·       






 

 

 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina