2021/02/08

NOLA EGIN, NOLA ESAN TA ZER IZAN...EZ DIGUTE ESANGO

 
 
"Tradizioak traizionatzean
Ileak puntan jartzean
Erratzak utzi ta mikrofonoak hartzean Hegan egitean... ez digute esango!
Zer egin, nola esan, nola egin (e)ta zer izan
Zer egin, nola esan, nola egin, zer izan
Nacimos preparadas
Más fuertes en manada
Se acabó tu juego
¡Ya no tenemos miedo!
Entre hechizos y runas
Organizadas verás a las hijas del agua
Entre sombras y lunas, su poder
Zer egin, nola esan, nola egin (e)ta zer izan
Zer egin, nola esan, nola egin (e)ta zer izan
Ah-ah
Tremenda Jauría, Huntza, Mafalda
País Valencià, Madrid, Euskal Herria
Como una enredadera que te atrapa aunque no quierasCumbia, reggaeton, auto-tune y carretera
Como una enredadera que te atrapa aunque no quieras
Seguimos salvajes, rompiendo barreras
Siguiendo los pasos que otras andaron
 
 

Gai honetan  HUNTZAren abesti honekin hasi nahi izan dut. 
Abestiak  oso argi uzten digu, emakumeei , tradizioz  zer izan behar ziren esan zaiela. Zein izan behar den bere orientazioa, zeintzuk  diren haiekiko espektatibak... jendarte honetan ze paper bete behar duen. 
Beraz, egun hauetan irakurritako datuek eta ikerketen datuek logika horretara erantzuten dute. 
  Orientazioan sakontzen, Pisa txostenak emandako datu ezberdinak arreta deitu didate.

 Pisa txostena:
    • Neskek matematika eta ingeniaritza ez aukeratzeko antzematen den arrazoi nagusia autokonfidantzaren falta da. Matematika problema baten aurrean antsietatea kudeatzeko arazoak izaten dute eta zientzialari bezala pentsatzeko eskatzen zaienean okerrago aritzen dira.
    • Neskek baieztatzen dute porrotari beldurra diotela.
    • Irakasleen aurreiritziek kalifikazioetan eragina dute.
    • Familien espektatibek islatzen dute genero eragina.
    • Mutilen errendimendu baxuagoa da. Mutilek neskek baino denbora gehiago pasatzen dute ordenagailu-jokuetan; denbora gutxiago ematen dute ikasten; mutilen kopuru handiagoak kontsideratzen dute eskola denbora galtzea dela (jarrera) eta neskek dibertsioagatik gehiago irakurtzen dute. 
 
 Baieztapen hauen artean gehien arreta deitu didana ondorengoa da:
 
  • Neska eta mutilen errendimendu desberdina matematiketan Indize Sozio Ekonomiko Kulturalak (gaztelaniaz, ISEC) baldintzaturik agertzen da: gero eta baxuagoa, orduan eta genero-arrakala txikiagoa (PISA 2018, 126. or.).  
Nik uste nuen aldrebes izango zela, gero eta ISEC a baxuagoa , genero-arrakala handiagoa izango zela.
 
Eta beste alde batetik:
  • Gaitasun handiko umeen detekzioaren aldea nesken eta mutilen artean.
 
 Honetan pixka bat  sakontzen ondorengo artikuluak topatu ditut:

Mujer y Alta Capacidad: Doble excepcionalidad

 Azken datuei dagokienez, sexuaren arabera bereizitako ehunekoak alderatzen baditugu, nesken % 0,05 identifikatzen dugu, eta mutilen artean, berriz, % 0,1.

La 'invisibilidad' de las niñas superdotadas

 

 


 
Normala da, emakumezkoen aukeraketa zaintzako lanetara bideratzea eta arkitektura, ingeneiaritza, teknologia... lanak ez aukeratzea. Txikitatik horretara bideratzen ditugu eta. 
Egia da, egun gauzak aldatzen doazela baina aldaketa oso astiro dator.

 
 
Aurreko urteetako posten artean ondorengoa aukeratu dut:  
 
Orientazioaren inguruan egiten duen definizioa gustatu zaidalako.
Beste alde batetik GPS proiektua aurkeztu du eta interesgarria iruditu zait. 
 
Nire ustez, orientazioa akademikoan lantzeko  erronka garrantzitsu bat txikitatik neska zein mutilei dauden aukera ezberdinen adibideak ematea da. Erreferenteak ematea, alde batetik mutilek gutxien aukeratzen duten lanbideetan gizonezkoen erreferenteak ematea. Eta neskekin gauza bera.
Eta beste alde batetik, hezitzaileok ditugun aurreiritziak alde batera utzi behar ditugu eta espektatiba handiak izan gure ikasleengan. Eta ideia hau, ikasleen familiarekin konpartitzea garrantzitsua da nire ustez.

Erronka errazak dira, baina hauek kontutan hartu ezkero, neska-mutilen orientazioan eragin handia izango zuela uste dut.
#ALAITZ# ORIENTAZIOA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina