Asko gustatu zait Maialenek argitaratu duen berria. Ametsak elikatu behar direla eta hark hasitakoaren bidetik jarraitu dut nik.
Ez dago begirada feminista sustatzerik baldin eta guztia egina dagoela pentsatzen badugu,
Horren inguruan hitz egiten du Amalia Barquinek Baina hori jada ez da gertatzen artikuluan. Egiten dugunaren analisia izan behar du abiapuntua curriculuma eta baliabideak hezkidetzara begira jarriko baditugu. Horretan lagungarri dira 'Desaprendiendo. Una mirada feminista a la etapa de secundaria' tankerako lanak. Katalunian egindako gida bigarren hezkuntzako ikastetxeetan lan egiten dutenentzat gonbidapena da, begirada kritikoaren alde egiteko eta ikasgeletan genero-ikuspegia txertatzeko.
Esango nuke Bigarren Hezkuntzan ari garenon gehienok ahalegin txikiak egin ditugula han eta hemen eta irla horien eraginari erreparatu diogula, ez oso ziur. Hasierako pausu hori emanda, nola lortu bakoitzak bere diziplinan hezkidetza gainontzeko guztiaren aterpe izatea? Begirada oso horretan aurkitzen dut nik zailtasun handiena.
Has gaitezen estrategia gutxi batzuekin:
Hizkuntza zaindu eta erne ibili guk eta ingurukook erabiltzen ditugun hitzekin eta esateko moduekin Hezkidetza planeko 2. zutabea aintzat hartuta.
Pilar Aristizabalen proposamenari jarraituta izan daitela aniztasuna gure azalpen, adibide eta proposatutako lanetako ardatza.
Azter ditzagun erabiltzen ditugun materialak hasierako testuan proposatutako Nola landu eta aukeratu Hezkidetzako materialak laguntzarekin.
Bigarren hezkuntzako liburu asko, matematika ikasgaian bederen, lehengo moldeetan idazten dira oraindik. Betaurreko more barik ere azkura eragingo digu liburu oso erabiliaren azken edizioan 2. batxilerrerako proposatutako buruketa askoren formulazioak. Eskubikora ekarriko nik
Indartu dezagun Hezkidetza Planeko 3. zutabea. Emakumeen ekarpenekin batera, inguruan bertan ditugun zaharrenetik hasita, aitortu diezaiogun eremu domestikoari eta zaintzari duen garrantzia.
Aurreko ikasturteko Eskolan, genero ikuspegia, nonahi post-a aukeratu dut aberatsa delako zailtasunen analisian nahiz eskaintzen dituen baliabideetan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina