2023/01/20

Legeetatik ikasgeletara!

 


Curriculum eta baliabide didaktiko hezkidetzailea txertatzeko zailtasunik handiena nire ustez FORMAZIOA da. Irakasleak dira ikasleak heziko dituztenak eta hauek ez badute barneratuta ikuspegi hezkidetzailea, ezinezkoa izango da ikastetxeko Hezkidetza plana (ikastetxeak eginda badauka behintzat) edo proiektuak aurrera eramatea. Gainera, ikastetxe askotako irakasleriak orokorrean ez du gaian formakuntza minimorik jaso, hezkidetza batzordeko kideak salbu eta honek zuzeneko eragina dauka "curriculum ezkutuan".

Eremu hezitzaileko baliabideetan hezkidetzan oinarrituriko begirada sustatzeko estrategia “erabilgarri” bat aipatzekotan, erabiltzen ditugun testuliburuetan egiten diren emakumezko eta gizonezkoen erreferentziak zenbatzea izango litzateke. Batzuetan, ematen diren ezberdintasunen jabe izateko zenbaki edota portzentaiak ikustea ezinbestekoa baitugu. Behin konturatuta, aldaketa bultzatzeko aukera ezberdinak topa ditzakegu: materiala birmoldatu, berria sortu, hausnarketarako erabili…

LOMLOE genero-berdintasunaren ikuspegia barneratzen duen legea denez, emakumezko erreferenteak curriculumean txertatzea ezinbestekoa da. Honi buruz hitz egiten duen artikulua gomendatu nahiko nuke.


Aurreko edizioetako ITUR-BURUak oso post interesgarria da, curriculumean eta baliabide didaktiko hezkidetzailea txertatzeko beste zailtasun handi bi aipatzen baititu: irakasleen erresistentzia eta aurretiko inertzia. Berarekin erabat ados nago eta ikastetxe askotan topa ditzakegun zailtasunak dira biak.

Azkenik, Marina Subiratsen elkarrizketa/hitzaldi aparta partekatu nahiko nuke non argi eta garbi esaten duen berdintasunaren aldeko hezkuntza irakasgaia beharrezkoa dela ikastetxeetan.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina