Zertan aldatuko litzateke gure jarduera
hezitzailea sistematikoki curriculuma eta baliabide didaktiko hezkidetzaileak
erabiliz gero?
Erabiltzen diren curriculum eta baliabide didaktiko guztiak
hezkidetzaileak izateak, nire iritziz ikaragarrizko aurrerapena izango litzake. Gazteei, gutxienez
eskolan iristen zaizkien irudi eta mezuetan, estereotipo eta aurreiritziak deuseztatzeak eta bakoitzaren diferentziak
eta ezaugarri pertsonalak baloratzeak beraien identitate pertsonala
garatzeko askatasun gehiago emango lieke. Eta pentsatzen jarrita ez dut
ulertzen zergatik administrazioek ez duten gehiago behatzen eta mugatzen eduki
sexista edo ikuspuntu androzentristak dituzten eskoletako liburu eta materialak,
zergatik ez duten editorialekin elkarlan handiagoa egiten liburu eta eduki
hezkidetzaileak sortzen.
Nik dakidala, 2013an Hezkuntza Sailak “Hezkuntza-sisteman
hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Plana” argitaratu
zuen. Baliabide beharrezkoa bertako
helburuak jorratzeko baina horrelako tresna, eskolek nahieran baliatu dute eta
ez da jarraipenik egin edo amaierako ebaluaketarik egin bost urte pasa ondoren.
Hori horrela izan da ere, ez nuke ahaztu nahi irakasle eta eskolan dabiltzan
gainerako eragileek duten garrantzia, gure bitartez jasotzen duten curriculum
ezkutu horregatik. Batzuetan nahiz eta material egokia eduki irakasleon
komentario edo iritziekin bertan behera bota ditzakegu liburuetatik edo
curriculumetik jaso dezaketen mezu hezkidetzailea. Beraz, funtsezkoa da inplikatuen sentsibilizazio lortzea eta
formazio trinkoa izatea, dugun parekidetasun
gabeziez eta sexismoaz erreparatu eta aldaketaren premiaz jabetzeko, Marian
Morenok dioen moduan, material didaktikorik onena gure zerebroak dira.
Zure ustez eremu hezitzaileetan
baliabideetan hezkidetzan oinarrituriko begirada sustatzeko estrategia “erabilgarri”
bat?
Pertsona formatuekin gure eskoletan diagnosi on bat egiteak, sinesten ez
dutenei edo premia ikusten ez dutenei konbentzitzen lagun dezake. Bide batez,
behar beharrezkoak dira baliabide ekonomikoak: Curriculumak eta baliabideak
aldatu, proiektu berriak sortu eta ikastaro zein tailerrak garatzeko dirua
behar da. Argi izan behar dugu, eskolan hezkidetzarako erabiltzen den dirua gizarterako inbertsio ikaragarria dela.
Eider Olareagaren “Curriculunak
eraldatzen” posta arraz interesgarria egin zait eta bertan bi atal nabarmenduko
nituzke: 2015 urtean Eibarko Udako Ikastaroetako bideo laburra, non “Hezkidetzak hezkuntzan,
ikasgelak aldaketa sozialerako tresnak” duen garrantziaz gain, denok daramagun
motxila androzentrikoa, betaurreko moreen premia, formazio trinkoa irakasle-eskolan
eta abar aipatzen ditu.
Bigarrena, eskolako
irakasle talde batek sorturiko proiektuaren berri emate du, bloga erabiltzen
dute baliabide pedagogiko bezala, oso polit eta egokia iruditzen zait nahiz eta
elikatzeko lana dezente izan eta gazteen inplikazioa ezinbestekoa ikusten dut.
Ondo izan
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina