Askotan guztiok jaiez
gozatu beharrean badaude pertsona batzuk, emakumeak gehienak, lanean daudela
bigarren plano batean jai horiek ondo ateratzeko, Gabonetan adibidez, erosketak egiten, opariak erosten, bazkariak
prestatzen, gonbidatuez arduratzen…leher eginda amaitzen dute jaiak bukatzeko
irrikaz.
Zer egin dezakegu irakasleok gai hau lantzeko ikasleekin? Ba nire proposamena hurrengoa da: Kasu honetan, Gabonetako jaien aurretik dena antola dezakegu ikasleekin. Etxean lan egiteko plan bat antolatu, familiako kide guztiekin, denek ardura bat izan dezaten, zereginen berdintasunezko banaketa izan dadin. Amak erosketak egingo ditu eta aitak janaria prestatuko du. Nik eta nire nebak mahaia jarriko dugu...eta abar.
Festen sinbolismoa iazko sarrera hau interesgarria iruditu zait jaietako ospakizunei dagokienez kontuan hartu
beharreko puntu nagusiak laburtzeaz gain, berdintasunezko jaiak ospatzeko gida
baten esteka partekatzen baitu Tolosakogida. Honekin lotuta,
Emakundek egindako ikerketa bat aurkitu dut Interneten, non,
besteak beste, jai guztietan emakumeen parte-hartzea bultzatzeko gomendioak
azaltzen diren, Emakumeek jaietan parte hartzeko gida.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina