Aurreko urteko
Anaren posta aukeratu dut, asko gusta zaidalako leloa: “Benetako partaidetza
parekidea eraldaketa politiko eta
soziala”. Oraindik emakumeen partaidetza soziala eta batez ere politikoa txikia
izanik, hori datorrenean espero dot politika egiteko moduak eta gizartearen
aldaketa ugariak gertatzea . Hala ere, arriskua ere ikusten dot gizonezkoen
bideak eta moduak jarraitzearenak eta hori da saihestu behar duguna, hau da
emakumeen bidea egin behar dogu arlo politikoan eta sozialean ere.
Nire inguruari dagokionez, foro handietan gizonen
partaidetza ugariagoa ikusten dot eta politikari dagokionez, are eta handiagoa
gizonen partaidetza, emakumeen iritziak eta ikuspuntuak eskasagoak dira eta
gainera gutxiago kontutan hartzen direla deritzot.
Inguru hezitzaileetan eta zientzia eta teknologiako
lanbideei dagokionez, partaidetza parekidea sustatzeko erabilgarria izan daitekeen
baliabidea Inspira
proiektua da, hau da emakumeen bokazio zientifiko eta teknologiak sustatzeko proiektua. Emakume zientifikoen eredu errealak aurkezten dira geletan eta beraien ibilbideari buruzko solasa gelan ematen dabe besteak beste. Hemen ikus dezakezue bideo bat proiektu hau azaltzeko:
Leioako aholkularia den Pilar Etxebarriaren proposamenak Otsailak 11rako (Zientziako Emakume eta Neskaren Nazioarteko Eguna) ere oso interesgarriak dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina