2020/01/11

PARTAIDETZA PAREKIDEA ERAIKITZEN



             


              Partaidetza parekidearen inguruan irakurri, entzun eta ikusitakoen zer pentsa handia
eman didate: gure ikasleen partaidetza, gure seme-alaben partaidetza, emakumeon
partaidetza nire ingurune hurbilean.  
Partaidetzaren definizio honetatik abiatuz partaidetzaren gakoak laburbildu nahi izan ditut:
“pertsonen komunitate bat antolatzeko eta mobilizatzeko prozesua da, eta,
berorren bidez, eragile- edo subjektu-funtzioa hartzen dute pertsona horiek
beren gain, kolektibo horren etorkizunari begira”.
o   Partaidetza ikaskuntza prozesu bat da
o   Prozesu osoan zehar prozesua bera definitu, aurrera eraman eta ebaluatuko
duten eragile aktiboak behar ditugu.
o   Helburu kolektiboen alde parte hartzen jakin nahi duten, parte hartzeko

aukera izango duten eta parte hartu nahi duten eragile aktiboak.


             Goretti Eskalzaren Emakumeok asko dugu esateko! posta aukeratu dut eskaintzen dituen
bideo, baliabide eta informazioak oso osatua eta interesgarria iruditu zaizkidalako.

              Partaidetzaren inguruan ikasleen partaidetzaren inguruan aipamen bat egin nahiko nuke.
Helduon beldurrak uxatu, ikasleei entzun eta beraiekin batera partaidetza prozesuak
diseinatuz  jarraitu nahi baitut, norbanakoa bere ikaskuntzaren protagonista den heinean,
bere ikaskuntzaren parte den heinean, motibatu egiten da, emozionatu, gozatu eta
desikasiz, ikasi.
Beraz, parte hartze prozesuetan ahaldundu gaitezen, komunikatzen, elkar aktiboki
entzuten, iritziak ematen, errespetuz argudiatzen eta kontra argudiatzen. Eta jarrai
dezagun etorkizun parekide baten alde erabakiak hartzen.

             Bukatzeko inguru hezitzaileetan partaidetza parekidea sustatzeko erabilgarria izan

            daitekeen baliabide bat:




                
                   

                      Haurren hiria proiektua



   



ERREPRESENTAZIO ETA DENBORAREN ERABILERA PAREKIDEA

GURE ESPAZIOA GURE DENBORAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAA

Denbora hain preziatua duguna eta zenbaitetan nahi baino gehiago jaten gaituena.






Biharren egindako posta gustatu zait beran gomendatutako bideoa pertsonak nola ikusten ditugun, zeintzuk emakume eta zeintzuk gizon. Zenbat emakume dago inguruan?

Berak egindako akrostikoa " Danok eragiten digu nola baloratu ondoan diren pertsonak"

https://hezkeh0506.blogspot.com/2019/12/zenbat-emakume-dago-gure-inguruan.html

Patriarkatuak eremu eta espazio pribatuetan egotera bultzatu gaitu, bada garai espazio publikoak betetzen hasteko. Zelako aldea dagoen gure hirietan, espazioak gizonek eraiki dituztenez beraientzat daude prestatuak: kaleak, etxeen osaketak, jolas guneak, futbol eta hainbat kirol praktikatzeko espazioak...

Hementxe Clara Campoamor: "Con perspectiva de género: Urbanismo y ciudades con perspectiva de género". Elena Alvarezek aurkeztua Hirigintza eta Politika publikoetan aditua.

Beraz espazio publikoak bete batetik eta gure partaidetzarekin bestetik, hiriak gure begirada ere jaso behar du, gurea ideiak, kreatibitatea, berrikuntza, beraiena bezain garrantzitsua edo gehiago delako.

#Errepresentazioa eta denboraren erabilera.
#Josune

Emakumeen partaidetzarik gabe, demokraziarik ez!




Emakumeen parte-hartzerik gabe ezin da benetako demokraziarik egon. Guneak eta uneak antolatu behar dira emakumeok gure gizartean gero eta gehiago parte har dezagun.

Nesketatik hasi behar dugu: horregatik, garrantzitsua da ikastetxeetan parte hartzeko egiturak egotea eta egitura horietan neskatoen parte-hartzea bermatzea. 

Nire lanean, azken 10 urteetan, ikusten dut ikastetxeetan gero eta gehiago  gelako ordezkariak beti bi, mutila eta neska, direla batez ere Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan. Horrela bermatzen da neskak beti beraien klaseko ordezkariak izatea.
Ikastetxe batzuetan ikasleen elkarbizitza batzordea dago. Oso egitura interesgarria iruditzen zait, haurrek gizartearen subjektu aktibo izaten ikas dezaten, haien arazoak azter ditzaten eta konponbideetan lagun dezaten.


Beste urteetako posten artean Bego Mentxakaren posta aukeratu dut: Emakumeen partaidetza, partaidetza parekide?, partaidetza lantzeko materiala interesgarriak proposatzen dituelako. haien artean Irantzu Varelaren artikulu bat, parte hartze politikoaren inguruan. Artikulo honetan oso argi azaltzen dute nola pastriarkatuak emakumeen partaidetza deslegitimizatzen du.



Partaidetza parekidea sustatzeko Inspiring Girls fundazioa azalduko dut.
Honen helburua da eskola-adineko nesken autoestimua eta anbizio profesionala handitzea, bai eta haien lan-itxaropenak ere, dauden lanbideen eta lanen aukera zabala ikusarazten lagunduz, emakume izateak emakumeentzat inolako mugarik ekarri gabe, betiere lanean eta ahaleginean oinarritzen badira. Eta hori egiteko, sektore guztietako emakume profesionalak "eskolara itzuli" behar ditugu, erreferente eta eredu izan daitezen.
Miriam Gonzalez Durántez abokatu espainiarrak sortu zuen Inspiring Girls duela lau urte Erresuma Batuan, eta lau urte hauetan 600.000 neskatok baino gehiagok ikasi dute 26.000 profesional boluntario baino gehiagorengandik.
Hasierako arrakastaren ondoren, ekimen hau globalki ezartzeko lanean ari da gaur egun taldea. Espainian, 2016ko abenduan aurkeztu zen iritzi publikoa, Madrilen egindako ekitaldi batean.
Gizartean oraindik ere oso presente dauden genero-estereotipoek nesken nahiak murrizten dituzte, aukera profesionalak mugatuz.


Ikerketek erakusten dute 6 urteko neska-mutilek karrera profesional berberak lortu nahi dituztela, baina 13 urterekin genero-estereotipoak galdu dituzte. Egoera antzekoa da herrialde guztietan. Eta larriena da egoera hori ezkutuan dagoela, subliminala dela eta ez esplizitua.
Datu estatistikoak;
• Emakumeek ordezkaritza txikia dute Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika diziplinetan. Mundu mailako ikertzaileen% 29 baino ez dira emakumeak (UNESCO, 2014).
• 10 neskatatik 6k benetan gustatzen zaiena uzten dute, beren itxurarekin gustura ez daudelako. (GirlGuiding 2012).
• Oro har, emakumeek gehiegizko ordezkaritza dute euskarriarekin eta idazkaritzarekin (% 63), administrazioarekin eta salmentekin (% 55) eta goi-zuzendaritzako lanpostuekin (% 33) lotutako posizioetan (2015).
• 2000-2010 aldian, tradizioz gizonezkoak izan diren emakumeen kuota 2 puntu murriztu zen (un, 2015).
• Mundu mailako 500 konpainia garrantzitsuenetako CEOen% 4 baino gutxiago emakumeak dira (un, 2015).

Neskak eta sektore espaziala


EMAKUMEEN  PARTAIDETZA SUSTATZEA GURE ESKU ERE BADAGO¡¡¡

Emakumeen partaidetza inguruan hainbat datu bistaratu ditzakegu. Gida hau interesgarria iruditu zait, partaidetza hekuntza komunitatean sustatzeko eta parte hartzera animatzeko, gure jendartean arduraz elkar bizitzen ikastekoeta batez ere inor ez dadin baztertua sentitu guztiak ditugu ekarpenak eta guztiak garelako garrantzitsuak. 


Espazioa eta denboraren garrantzia ere erantsi nahi izan dut bere hitzaldian EHUko irakasleak azaldu digun bezala (Mila Amurriok), emakumeen partaidetza bultzatzeko beharrezkoa da gure denbora, espazio eta interesak kontuan hartzea, eta hori salbuezpenak salbuezpen ez da egiten, sentimendua garrantzitsua da eta maiz gu hainbat partaidetza politiko eta sozialetaik at edo ez egoki ordezkatuta sentitzen gara. Horregatik kultura politikoa aldatzeko harremanak aldatu aldatzea ekarri beharko luke. buelta bat ematen hasteko diskurtsoan parekoa izateko eta egonkorra, gogoeta bat egin behrko litzateke maila honetan konsziente egiteko denbora, espazio eta interes ezberdinak ditugula EMAKUME eta gizonek.

"Emakumeen partaidetza merkatuan: Euskal emakumezkoek lan merkatuan duten partehartzea nahiko urria da oraindik ere, hortaz, emakumezkoen iharduera tasa gizonezkoenaren erdia da eta Europako Elkarteko herrialdeen batezbestekoa baino txikiagoa. Hala ere, belaunaldizko aldaketa nabarmena antzeman daiteke, izan ere, emakume gazteen partehartzea Europako herrialdeetakoenaren parekoa bait da. Alabaina, etxeko lanetan baino ez diharduten emakumezkoen kopurua etxetik kanpo lanen bat dutenena baino handiagoa da", jasotzen du Emakumeen partaidetza Euskadin lan merkatuan"



Azkenik Francesco Tonuccik, asko sustatu du haurren hiriaren partaidetzan lan ugari egin eta egiten ari da, gure hainbat hirietan hasi dira poliki poliki aurrera pasuuak ematen instituzioetatik, Beasaingo herrian adibidez gehiago ere egongo dira, hauxe datorkit orain burura, haurraren nahiak eta beharrak ere hirian islatu behar direlako, horretarako hauen partaidetza bultzatzea beharrezkoa da. Adibide gisa egelapin "Txaxi hausnarketako bi ordezkariak" aipatu duten bezala. haurrak ez daudenez ohituta parte hartzera hasieran beldurra dutela, baina hori gainditu egin behra dugula beraien eskubidea dela parte hartzea azpimarratuz horretarako ezin bestekoa izanik prozesu hurbiletatik eta beraien interesetatik

 abiatzea eta ez helduon nahietatik.


Beasain "Haurraren hiria udal proiektu berriak  haurren parte hartzea nahi du sustatu herrian" . Ea horrela den eta gainontzeko herri eta hiriak ere abian jartzen joaten diren 


Emakume eta gizonen partaidetza orekatua


Aurreko urteko Anaren posta aukeratu dut, asko gusta zaidalako leloa: “Benetako partaidetza parekidea eraldaketa  politiko eta soziala”. Oraindik emakumeen partaidetza soziala eta batez ere politikoa txikia izanik, hori datorrenean espero dot politika egiteko moduak eta gizartearen aldaketa ugariak gertatzea . Hala ere, arriskua ere ikusten dot gizonezkoen bideak eta moduak jarraitzearenak eta hori da saihestu behar duguna, hau da emakumeen bidea egin behar dogu arlo politikoan eta sozialean ere.

Nire inguruari dagokionez, foro handietan gizonen partaidetza ugariagoa ikusten dot eta politikari dagokionez, are eta handiagoa gizonen partaidetza, emakumeen iritziak eta ikuspuntuak eskasagoak dira eta gainera gutxiago kontutan hartzen direla deritzot.

Inguru hezitzaileetan eta zientzia eta teknologiako lanbideei dagokionez, partaidetza parekidea sustatzeko erabilgarria izan daitekeen baliabidea Inspira proiektua da, hau da emakumeen bokazio zientifiko eta teknologiak sustatzeko proiektua. Emakume zientifikoen eredu errealak aurkezten dira geletan  eta beraien ibilbideari buruzko solasa  gelan ematen dabe besteak beste. Hemen ikus dezakezue bideo bat proiektu hau azaltzeko:

Leioako aholkularia den Pilar Etxebarriaren proposamenak Otsailak 11rako (Zientziako Emakume eta Neskaren Nazioarteko Eguna) ere oso interesgarriak dira.




2020/01/08

Hezitzaileon denbora eta arreta berdinkidea

Aste honetan errepresentazioa eta denboraren erabileraren kudeaketa berdinkidearen garrantziaz aritu gara eta post honetan batipat denboraz jardungo dut, arreta deitu baitit azken atalean agertzen den ikerketak. 
Inés Alberdik dio MUJER Y EDUCACION : UN LARGO CAMINO HACIA LA IGUALDAD DE OPORTUNIDADES azterketan, mutikoek neskek baino arreta-denbora gehiago jasotzen dutela eta honenbestez elkarreraginek kalitate maila handiagoa dutela hezitzaileen aldetik. Honek guztiak konfidantzan eta autoestimuan eragina duela, nola ez! Gainera irakasleek nahiago dutela mutilei irakatsi, nahiz gatazkatsuagoa izan… Ondorioetako bat da, besteak beste,  zein eratako espektatiba inkonzienteek nesken ibilbide akademikoa kutsatzen duten ere. Hainbeste STEAM estrategiaz dihardugun garai hauetan badugu zer errebisaturik. 
Honela bada, hezkuntza eremuan hezitzaileok denboraren erabileran desberdinkeriak detektatzea, kontziente egitea eta aldaketetarako bideak irekitzea funtsezko dugu. 

Iazko Gipuzkoako Berrikuntza Jardunaldietan Begoña Burgoak eman zuen hitzaldian interakzio hauek izan zituen hizpide,  zientzia irakaskuntzari lotuak, eta hezitzaileen jardunak zein puntutaraino konpetenteago bihurtzen laguntzen dituen mutilak nesken aldean, erabat ezjakinean. https://youtu.be/ZMi8o7scPjw
Horregatik akrostikoan jaso nahi dut ideia hau, non geure interakzioez konziente izatea eta eraldatzea ezinbesteko dugun.

Aurreko edizioetatik Iratxe Laes-en OINORDETZA PETRALA posta aukeratu dut, besteak beste, Richar Bacete antropologoaren (especialista en género y paternidades) elkarrizketa batera eraman nauelako eta denboraren erabileraren garrantziaz hausnartzeko eta sentsibilizatzeko interesgarria iruditzen baitzait:

…La paternidad positiva es una paternidad transformadora. Es una paternidad que cuestiona el modelo de padre que tuvimos y te permite construir el que quieres ser…
…El cuidado es tecnología y lo vemos por ejemplo en Enfermería. Quien tiene competencias para cuidar es quien aprende a cuidar. Otra cosa son las emociones y los valores vinculados a esas competencias. Se ha demostrado en nuestra investigación que aquellos hombres con una ideología más cercana a la igualdad, más cercana al feminismo tienen emociones más positivos cuando comparten actividades y cuidan de sus hijos…
Eta denboraren gaia aztertzen ari garen honetan, gure gizartearen erradiografian denboraren falta diagnostikatzen du; denboraren neurgailuan txiroak gara:
¿Por qué Euskadi tiene una tasa de natalidad tan baja si somos una sociedad rica?
Porque es una sociedad pobre en tiempo. Al final la masculinidad no comprometida con los cuidados es por no pagar. Comemos el tiempo de las personas que tenemos más cerca y normalmente es de las mujeres; de nuestras parejas, de nuestras madres.

Amaitzeko, edozein eremutan (hezitzaileetan/familian/enpresetan/jendartean) lantzeko erronken artean, hartzen dugun eta eskaintzen dugun denbora berdintasunak  den-denoi ematen digun aukeraz jabetzea da, ahalik eta ahaldunduen izateko norberarekiko eta gizartearekiko.
Horregatik hezkidetzaren ikuspegia erabiliz, hezitzaileon betebeharra da ikasleen garapen berdinkiderako elkarbizitza-espazio eta denborak ikertzea/ebaluatzea, eta aurrerapausoak birdefinitzea.

Parte-hartzea, generoa... guztion konpromisoa.


"Emakumeen begiak badira historiari begiratzen diotenak, honek ez du ofizialaren antzik. (…)
Emakumeak badira protagonistak, mundua, gure mundua, ezagutzen dugula uste duguna,
beste bat da "
Nuria Varela (Kazetaria Feminista)




Gomendatu nahi dudan posta hau da: https://hezkeh0506.blogspot.com/2018/01/emakumeak-entzutea-gizartea-eraldatzea.html. Asko gustatzen zait, irakurtzeko oso erraza delako. Berdintasunezko parte-hartzea zer den benetan adierazten du. Jartzen dituen adibideak oso grafikoak dira. Eskaintzen dituen materialak oso erabilgarriak eta ulergarriak dira. Hausnarketa sakonak eta konprometituak egiten ditu, gainera.

Gizonen eta emakumeen arteko berdintasun eraginkorra oraindik ere helburu bat da, mundu osoko errealitatea baino gehiago. Mundu desberdin eta bidegabe batean bizi gara, non aurre egin behar zaien askotariko desberdintasun-moduak sortzen dituzten botere-harreman asimetrikoei eta pertsona askoren eta, bereziki, emakumeen eskubide ekonomiko, sozial eta politikoen urraketari.
Gizonen eta emakumeen arteko berdintasun eraginkorra ezin da lortu historikoki baztertuta egon diren esparru eta roletan emakumeen parte-hartzearen bidez bakarrik.

Halaber, beharrezkoa da emakumeen eta gizonen arteko gizarte-harremanen eredu berri bat eraikitzea, bizitza- eta garapen-kalitate handiagoa ekarriko duena, gizarte-birbanaketa ekitatiboaren bidez, espazio publiko eta pribatuak, erabakiak, aukerak, familia-erantzukizunak, erantzukizun profesionalak, politikoak, ekonomikoak eta baliabideak partekatuz, denbora barne. 

Demokratizazioa ezinbestekoa da giza garapenerako, emakumeei zein gizonei aukera ematen baitie beren bizitzen baldintzak zehazten dituzten erabakiak hartzerakoan parte hartzeko eta erakundeei erantzukizunak eskatzeko. Elkarrizketa- eta partaidetza-mekanismorik gabeko estatu batek mugatu egiten ditu demokrazia-jardunaren aukerak. Ezin duzu aurrera egin inork zure beharrak, interesak eta abar entzun eta artatzen ez baditu.

Ildo horretan, funtsezkoak dira feminismoak demokraziaren ikuskera berari egindako ekarpen teorikoak, eredu askoz inklusiboagoa eta ekitatiboagoa proposatuz. Gaur egun demokrazia generikoa edo generokoa deitzen dena.
"Genero demokraziak bestelako harreman demokratikoak eraikitzea proposatzen du, eta
Beste eredu demokratiko bat, emakumeak ez ezik, are konplexuagoa, gizonen posizionamendua aldatu eta generoen arteko harreman demokratikoak ezarriko dituena ".
Lagarde, Marcela. Lidergoetarako gako feministak
Maitagarriak. Ed. Horas y horas, Madril 2005.
Horren aurrean, zer egin dezakegu? Estrategia berri asko har daitezke, eta horietako bat genero-mainstreaminga da.
Genero-desberdintasuna ere arazo politikoa da, eta, beraz, erantzun politikoa merezi du. Horietako bat mainstreaming-aren estrategia globala da, ingelesetik literalki itzuliz "korronte nagusia" esan nahi duena.
Gender Mainstreaming kontzeptura ekarrita, genero-ikuspegia politika publikoetan eta gizarte-programetan integratzeko eta/edo zeharkakotzeko ekintza.
Praktikan, agendetako lehentasunen artean kokatu nahi dira genero-gaiak, prozesu, programa eta politika guztietan eta lan-arlo eta -fase guztietan genero-ekitaterik ezaren arreta desberdintasuna gainditzeko lehentasunen artean estrategikoki kokatuta egon dadin.
Agian galdetuko diozu zeure buruari zer zerikusi duzun zuk mainstreamingaren kontu horrekin …
Zerikusi handia duzu, izan ere, giza harremanetan eta indibidualki zein kolektiboki egunero hartzen ditugun erabakietan oinarritzen den gizarte baten parte zara.
Adibidez, Espainian badago aldeko lege-esparru bat (benetako eta benetako berdintasunerako legea, genero-indarkeriaren aurkako legea, kontziliazio-legea), baina ni naiz nire eskubideak erabiltzea erabakitzen duena, eta, beraz, ni naiz aitatasun-baja hartzea erabakitzen duena, eta, horrekin, zainketen eta afektuen erantzunkidetasunari laguntzea. Nik ere erabakitzen dut hizkuntza ez-sexista erabiltzea, nik erabakitzen dut indarkeria ez erabiltzea nire interesak lortzeko bitarteko gisa. Erabaki indibidual "txiki" horiek guztiek aurrerapen kolektibo "handiak" ekartzen dituzte, eta genero-berdintasuna eta, beraz, gizarte demokratikoagoa lortzen laguntzen dute.
Amaitzeko, Emakundeko bideo bat, honekin harreman estua daukan eskuhartzearekin:

2020/01/06



ERREPRESENTAZIOA ETA DENBORA

Istorikoki KOMIK mundua maskulinoa izan den arren, emakumeen islada gero eta nabarmenagoa da. Hainbat aintzindarien ostean 1993. urtean Karen Berger (B) arloko argitaletxe garrantzi baten buru bihurtu zen. 2000. urtean Marijane Satrapi Persépolis idatzi zuen Iraneko erreboluzioa ikuspuntu kritiko eta feminista batetik erakutsiz. Hainbat lorpen eskuratu dira, honen islada estatu zein mundu mailan dauden artisten zerrenda luzea (Ana Galván, Susanna Martín, Claire Bretécher, Trina Robbins, Rumiko Takahashi, Zeina Abirached, Diana Abbadi, Kelly Sue, Sarah Glidden, Zeina Abirached, Catherine Meurisse...), adibide gisa akrostikoan batzuen izenak uzten dizkizuet.
Cristina (D)uran, Laura P(E)erezm (N)uria Tamarit, S(O)l Otero, Ma(R)ía Medem, (A)na Penyas.






M


P


S
A

D
E
N
B
O
R
A
U
R
U
E
L
I
N
R
E
R
R
E
A
A
A
Z
I
G
O
M
P
N
L
A
E
T
E
E
C
A
T
R
E
D
N
R
U
A
K
R
E
Y
I
R
M
A
O
M
A
S
A
A
R


S
T

R
E



I

I
N



N

T




A








Marijane Satrapi-ren elkarrizketa https://www.arte.tv/es/videos/058904-001-A/cannes-el-instante-antes-marjane-satrapi/
eta Persepolis Komikiaren film-trailerra https://www.youtube.com/watch?v=FGjcfGgVm64