Egun
errepresentazioa eta denboraren irakurketa egiten dugunean, urteetako
pozoindutako oinordetzaren ondorioa da. Nola izango dugu emakumeek
errepresentazioa kaleetan, orain arte ikustezin egin bagaituzte? Nork hartuko
gintuen kontuan? Nola aterako zuten denbora iraganeko belaunaldietako
emakumeek, ohiko eredua jarraitu behar bazuten? Nola aterako zuten emakumeek denbora
gehiagorako, lehentasuna familia kide guztien zaintza bazuen?
Ni
kirolzalea naiz. Eta ikasketeei berriro eutsi nienetik,ez dut denborarik
ateratzen… Egiten nuenean ere, etxeko lanak alde batera uzten nituen… hau da, egunak
ez zidan ematen guztia egiteko. Gaur egun Hezkidetzan Esku Hartzen ikastaro
honetan nagoenez, ez dut kirolik egiten… Nire egunak 48 ordu izan beharko
zituen… Horregatik txanpiƱoiak
uneoro ikusten ditut…
Nik Irantzu
Varelaren bideo hau funtsezkoa ikusten dut, gizonak urteetan zergatik lan
arrakasta, dirua eta errepresentazioa nola lortu duten ulertzeko.
Bestalde guztiz
beharrezkoak dira WIKIEMAKUMEAK bezalako proiektuak. Garai bateko emakumeen
ekarpenak gorapaitzeko eta hurrengo belaunaldietakoei informazioa helarazteko.
Horrela gutxienez
interneten errepresentazioa izango dugu. Eta errepresentazioa duten gutxi
horien lana agerian utzi ahal izango dugu, memoria historikoa berreraikiz…
Aurreko
edizioetako posten artean, Maiterena
ikaragarri gustatu zait. Batetik bere patio hezkidetzailearen collage proposamenagatik.
Bestetik, emakume izenekin, kaleen berizendatzearen defentsarekin bat
natorrelako. Eta bukatzeko, planteatzen dituen eremu hezitzaileetan
edo jendartean lantzeko erronkekin ere bat natorrelako:
- Ikasleei kontsumitzen dituzten entretenimendu bisual desberdinetan sexu- genero estereotipoak zalantzan jarri eta deseraikitzeko ikus- entzunezko alfabetizazioa eskaini.
- Desberdinkeriak identifikatu, aldaketetarako bideak irekitzeko.
- Ikastetxeetan, espazio desberdinen okupazioa, antolaketa, diseinua eta erabilera aztertu alternatiba hezkidetzaileak bilatzearekin batera.
- Kaleen izendegiak ikastetxean aztertu, udaletxean ikerketaren ondorioak azaldu eta emakumeak bisibilizatzeko plan baten eskaera luzatu.
- Hedabideetan agertzen diren irudi eta eduki sexistak etengabe landu ikastetxeetan, maila guztietan.
- Eredu berdinkideagoak, anitzagoak erakusten dituzten ikus- entzunezko ekoizpenak bistarat
Hezkuntza
beharrezkoa da, patriarkatua deseraikitzeko eta jendarte parekide bat
eraikitzeko. Maskulinitate eredu berriak behar beharrezkoak direla azpimarratzen
dut. Haien pribilegioei muzin egin ezean, nekez aurreratzerik dago. Denboraren
banaketa egokia funtsezkoa da, ondorengoak eman ahal izateko (emakumeen lan
bizitza, aisialdia…) Aspaldi entzuna zen bezala “emakumeak etxeetatik atera gara, baina gizonak ez dira sartu”.
Gasteizen,
besteak beste, horretan dihardun gizon baten elkarrizketa
bat.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina