Hizkuntza ez- sexistetatik Emakundek aurten
egindakoa aukeratu dut. Giz- erroaren ordez jendea, jendartea… kontzeptu hauei buelta
bat ematen hasiko nintzateke, izan ere, egia da androzentrismoak egiten duen
minaz eta hauxe dugu euskara adibide argi bat.
Nire garaian “Gizarte ingurumena”
ikasgaia bazegoen batxilergoan adibidez, gizarte deitzen geniona…. Izen aldaketa
behar al du?
Bestalde, noski, generoa daukaten
izenen plural eta generikoei arreta jarri eta bi sexuak aipatu!! Seme-alabak, maisu-maistrak,
aiton-amonak, gurasoak…
Interesgarria litzateke ere gelakideen izenak aztertzea eta Ponte izenak
lantzea, izenen jatorria bilatzea hain zuzen.
Erabiltzen ditugun irainak…
Hemen uzten dizuet adibide
anitzeko pdf-a.. oso interesgarria eta begiak irekitzen dituena.
Iazko blogen artean Haizea
Egigurenena aukeratzen dut, hasieran gaia oso ondo laburbiltzen duela
iruditzen zaidalako, eta aurrerago Puta hitzak duen oihartzuna, hitzaren inguruko hausnarketa eta La Marcha de las Putas ezagutzen ez nuelako.
Kike Amunarrizek eta Jone
Miren Hernandezi egindako elkarrizketa
ikustea asko gomendatzen dut, izan ere, emakumearen lana ez dela nabaritu,
ikusiezina zen, eta ez da baloratu gizonezkoek lan hori hartu edo bereganatu
dutenean : haurren-zainketa, sukaldaritza,…etab. Guzti honek ere kultura transmisioan
eta hizkuntzan duen pixua norainokoa den azaltzen du.
Eskoletan, eta orain gabonak
datozela kontuan hartuta, gabon-kantak aztertu eta zeintzuk erabili, zeintzuk
moldatu daitezkeen has gaitezke. Irakas-materialen hizkuntza erabilera eta
irudien azterketa (ez sexistak eta inklusiboak diren). GIZ- atzizkiaren
erabilera neurtu, gutxitu arte. Eskolako langileek hizkuntza ez-sexista
erabiltzen saiatzea. Erabilera ez-sexistako gidak irakasle gelan eskuragarri
eta presente izatea…
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina