Sare
sozialak harremanak mantentzeko topaguneak dira, gure lagun eta ezagunekin
(batzuetan ezezagunekin baita ere) hitz egin eta informazioaren, edozein dela
ere, hartu emanak izateko aukera eskaintzen digute. Gure kasuan Hezkidetzan
esku hartzen ikastaro hau online izateak eta sare sozialak baliabide gisa
erabiltzeak, hain zuzen ere; beste pertsona, ezezagun, lankide, lagunekin, …
harremanetan jartzeko aukera eta informazioa elkarbanatzeko ateak zabaltzen
dizkigu.
Ikastaroan
planteatutako sareen artean, nik, horretako ia gehienak aurretik erabiltzen
nituen, baina beste batzuk guztiz berriak dira, hala nola, Pinterest, Google +.
Hala ere, han-hemenka galdezka eta bideoak begiratzen, gutxieneko
funtzionamendu arauak ezagutzea lortu dudala uste dut. Erronka moduan bi sare
berri hauek, zein aurretik ezagutzen nituenak, modu sakonago eta erabilgarri
batetan ezagutzea espero dut. Modu berean, nire partaidetza handiagotzea eta
ikaskideekin hartu eman handia izatea da nire beste helburuetako bat.
Sare hauei
buruzko kontrako iritzi asko badaude ere, argi dago aukera egokia eta ezin hobea
direla informazio iturri lez. Bertan dokumentu, bideo, irudi eta abarreko
informazioa aurki dezakegu; zailena, hala ere, informazio guzti horren artean
erabilgarria dena aukeratzea izan daiteke. Gure kasuan, ikastaroan, dokumentu
eta hezkuntza praktika erabilgarriak ezagutzeko eta banatzeko aukera oso ona
izan daitezke sare sozialak. Baita ere hezkidetza inguruan gertatzen diren
notizia eta ekintzen berri izateko balioko dute. Aukera paregabea, nire ustez.
Gainera
hezkuntza eta bizimodu hezkidetzailearen inguruan berri emateko eta jarrera
hauek gizartean zabaltzeko aukera anitzak ematen dizkigute, azken finean
interenet-en bidez jende ugarirengana hel gaitezke. Bai gu ikasteko zein besteei
ikasteko aukera ematea baino gauza politagorik al dago? Jarri gaitezen ba
elkarrekin lanean: “Todos nosotros
sabemos algo. Todos nosotros ignoramos algo. Por eso, aprendemos siempre”
(Freire).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina