ARRANTZAN…
Liburuak gustukoak ditut. Behin e-book batean irakurtzen ari zen lagun bateri galdetu nion ia zer ari zen irakurtzen. Zur eta lur utzi ninduen nobelaren izenburua ez zekiela erantzun zidanean; hortaz inoiz ez dut e-boorik izan eta trenean irakurtzeko nire liburu potoloak eta pisutsuak eramaten ditut. Orain arte ez dut sare sozial batean izena eman; hori dela eta aste honetan ipuin baten irudia bat eduki dut nere gogoan, lehoiarena sare batean trabatuta, laguntza eske.
Baina egun hauetan ate miresgarria ireki dut eta, Alizia bezala, berria eta lilulagarria den mundu batean murgildu naiz. Irudi oroi-arazleak, hitz ederrak, hausnarketa sakonak, informazioa, informazioa, informazioa…Dena eskura. Baina, zer egin? Bistan denez sare sozialak erabiltzea aukera hobezina da elkarlanean aritzeko eta agian inoiz ezagutuko ez dituzun pertsonen ekarpenak aurkitzeko; hala ere, zaila iruditzen zait hori dena kudeatzea eta mare magnun horretan ez galtzea. Niretzat bidea korapilatsua da baina etekinak bikainak izan daitezkeela aurreikusten dut.
Hori dena kontuan izanda, gaur egun ziberespazioa gure beste dimentsio berria balin bada, ezinbestekoa da hezkidetzailea izatea; hortaz diagnostikoa, presentzia, edukien azterketa eta salaketa gure erronka izan behar du, eta horrek aktibismoa eskatzen du.
Egunak pasa ahala sare sozialak ez zaizkit hain arrotzak egiten, jada ez zait lehoiaren irudia etortzen, nire amonarena baizik, nire amona Pasaiako kaian sareak josten. Ea arrantzaldi ona dugun!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina