SARE SOZIALAK ETA INTERKOMUNIKAZIOA


       Egia esan, niretzat sare sozialak ez dira berriak izan.  Nire ikuspuntutik “Sei graduen teoría”rekin guztiz lotuta dago sare sozialen erabilpena. Horrela, persona batek mesu bat bere sarean bidaltzen badu 10.000 pertsonetara heltzeko aukera dago. 

       Nire kasuan, egunero etxeko gazteak ikusten ditut sare sozial desberdinak erabiltzen: munduko beste puntako pertsonekin harremanatzen  eta berriak,  argazkiak, ideiak, ikasgai,… elkartrukatzen.  Eta duela urte batzuetatik hona, esparru pertsonalean bakarrik,  Facebook, Flickr eta Youtube erabiltzen dut. Linkedin eta Twitter erabiltzen hasi nintzen baina arazoak direla medio utzi nuen. Erronka pertsonala argia dut, horietan gehiago murgildu. 

       Interkomunikazioa era eragin trukea dira ikusten dizkiodan sare sozialei erabilera. Sarritan nahi dugun gai guztien inguruan informazio, esperientziak, adituak, …topatu dezakegu.  Baina norberak bere esparruan elkartrukatu beharko zuen berak daukana. Hori da nire ustez, hemen gure sarean lortuko dugun etekina: ideiak, berriak, ekintzak, proeiktuak,… elkartukatu. Eta, baliteke ere lagun berriak egin eta kontaktuan jarraitu.

       Arestian aipatu dudan “Sei graduen teoría”ri jarraituz froga egingo dut jaso berri dudan bideoarekin gure sarean zenbat hedatzen den (Twitteren sartu dut). Ugatz minbizia duten emakumeen inguruko bideoa da eta, zenbat eta hedatuago hainbat eta diru gehiago lortu minbiziaren contra burrukatzeko. Nire lagun sareen artean hedatzen ari gara eta, jadanik, Alemania, Norbegia eta Estatu Batuetara heldu da. 


       Ziberaktibismo hezkidetzailea espero dut lortzea. Eta , horrela, beharbada gazteeen inplikazioa eta parte hartze handiagoa lortuko genuke .  

   

Sare sozialen erabileraren erronka

Duela hiru urte  hasi nuen sare sozialak ezagutzeko bidea hezkuntzan zuten erabileraren jakinmina sortu batzitzaidan. Handik hona, ikusi ditugunen artean, Bloga, Facebook eta Twitter ezagunak nituen baina Twitter da, gutxitan bada era, erabili dudan bakarra. Instagram argazki biltegia zela ba nuen entzunda eta Pinterest da berria izan dena. 
Nire erronka da aukeratutako Sare sozialak erabiltzea baina etekina ateratzeko eta denbora ondo kudeatzeko plangintza egokia egin behar da; bestela, gerta daiteke baztertzea denbora gehiegi kenduko digutelako ustean.
Ea oraingoan lortzen dudan sare sozialak erabiltzen jarraitzea baina denbora aprobetxatuz!!! 
Beren erabilerari dagokionez, Twitter dela interesgarriena pentsatzen jarraitzen dut, hitz gutxitan aukeratutako gaiaren inguruan azken berriak eta baliabideak ezagutzeko eta interes bereko pertsonak elkartzeko aukerak ematen baititu; Facebookek beste interes desberdinak dituzten pertsonengana heltzeko aukera ematen duela uste dut; Google+ hezkidetza taldekoek lan egiteko aproposa dela interes bereko taldea sortzeko aukera ematen duenez, geure zalantzak, erronkak, etabar azaltzeko eta irtenbideak bilatzeko aprobetxa baitaiteke; Pinteres baliabideak ondo sailkatuta izateko biltegia eta Instagram irudi biltegi bezala egokiak iruditzen zaizkit.
Bukatzeko, sare sozial bakoitzak bere zer egina  betetzen duenez, guztiak kudeatzeko talde bat egonez gero, beren erabilera hezkidetzaren inguruan aritzeko pena merezi duela uste dut. Modu honetan, pertsona gehiagorengana hel daiteke denbora gutxiagotan eta beraz, aurrean ditugun erronkak lortzeko aukera gehiago egongo da. Hala nola, hezkidetza gaiarekiko gero eta jende gehiago sentsibilizatzea, hezkidetzaren inguruan egiten  ari dena eta erronkak zabaltzea, kolaboratzaile eta hezkidetzaile gehiago izatea...ez da  gutxi ezta ???



SARE SOZIALAK


Sare sozialak harremantzeko eta informatuta egoteko tresna izateaz gain, baliabideak trukatzeko, mezuen eta ideien zabalpena egiteko, beste errealitate batzuk ezagutzeko.... baliagarriak dira. Gaur egun itzelezko abiaduran bizi gara eta jende askok ez ditu komunikabide arruntak (egunkaria, irratia...) informatuta mantentzeko erabiltzen, aldiz sare sozialak bai. Beraz, sare sozialek berebiziko garrantzia dute funtzio horretan.

Egun hauetan kuxkuxeatu dudanaren arabera, Twitter izan da eginkizun hori betetzeko baliagarriena iruditu zaidan sare soziala, izan ere,honek mezuak zabaltzeko duen arintasuna izugarrizkoa da. Mezuak motzak izateak jende gehiagok irakurtzea ahalbidetzen du. Nire kasuan, nahiz eta Twitterrak gizartean duen eraginaz kontziente izan, aste honetan izan dut lehenengo kontaktua sare sozial honekin. Oraindik ere horretan gehiago trebatu behar naizela uste dut, izan ere, oinarrizko gauzatxoak egiteko gai izan arren, ez dut sare sozial honen funtzionamendua guztiz kontrolatzen (adibidez; nik idatzitako tweterrek zelako zabalpena dute?).

Baliabideak trukatzeko sare sozial moduan Pinterest azpimarratuko nuke. Bertan baliabideak gordeta eta sailkatuta egoteaz gain, irakasleen eta ikasleen arteko elkarlana sustatzeko baliagarria izan daiteke, izan ere, baliabide ezberdinak eskura izateko eta konpartitzeko tresna paregabea da.

Hezkuntza alorrean sare sozialen erabilpena sustatzea ezinbestekotzat jotzen dut. Argi dago ikasleentzako erakargarriak direla eta kasu gehienetan horien erabiltzaileak direla. Beraz, beraientzako motibagarriak izanda, ikasleen gaitasun digitalak lantzeaz gain, ikasleak etengabe informatuta egoteko eraginkorra izan daiteke.

Sare sozialek feminismoari eta hezkidetzari ere mesede egin diezaiokete, gure mezua modu azkarrean zabaltzeko aukera ematen baitute. Sarean dauden heteropatriarkatuaren eraso eta produktuak identifikatu behar ditugu eta horiei aurre egin eta eskura ditugun tresna guztiak gure mezua, diskurtsoa, iruditegia... lau haizetara zabaltzeko baliatu behar ditugu. Feminismoak ahalik eta espazio gehienetan presentzia izan dezan lortu behar dugu eta are gehiago hain eraginkorrak diren sare sozialetan.

GURE AURKEZPENEN SOINU-BANDA ANITZA

Lan ederra aste honetan egindakoa! Zorionak guztioi! 


Batzuentzat erabat berriak, beste batzuentzat erdi edo guztiz ezagunak, sare sozialen mundua gure errealitatean saihestu ezin dugun kontu bat da. 

Astean zehar eginiko ibilbidearekin batera garbi geratu da ikastaroak proposatzen duen sare sozialetan murgiltzearen xedea hauxe dela: hezitzaile gisa #HezkidetzarenAlde aritzeko eta norberaren beharren, gogoen eta aukeren arabera sare sozialen aukera onez baliatzeko prest egotea! 

Bidaia hasi berri dugu!

Bidaian orain arte denon artean aukeratutako soinu-banda anitza:

 

SARE SOZIALAK, AUKERA EZIN HOBEA

SARE SOZIALAK, AUKERA EZIN HOBEA
Ikastaroak proposatzen dituen sare sozialen artean facebook, twiter, google plus erabiltzen nituen, jadanik. Blog bat sortu nuen emakumeei buruz eta literatura orokorrean idazteko, baina gastelaniaz dago. Facebook ere horretarako erabiltzen dut. Bloggean zein facebookeko album batean berdintasunari buruz hainbat artikulu argitaratu nuen, baina batez ere Historian zehar edozein arlotan emakumeen presentzia, nahiz eta patriarkatu gizarteak oztopoak jarri. Ezagutzen bai, baina erabili ez ditudanak instagram eta pinterest izan dira, orain bai sortu ditut eta gustatu zaizkit oso, horiek berriak izan direnak.
Benetan zaila egiten zait interegarriena zein den esatea, bakoitzak bere ezaugarriarekin asko eskertu dezake. Izenburuan esan dudan moduan, oso aukera ona da gure gaia garatzeko gure artean ezezik beste pertsonengan ere helarazteko, bapatekotasunak, arintasunak errazten dute hezkidetzaren mezua zabaltasuna, jende gehiagori heltzeko. Hortik apate, aukera ezin hobea emakumeen lanak, garrantzitsua, presentzia begi bistan geratzeko da eta Historian zehar egindako injustizia, nolabait, txikiagotzeko. Gizartea sentsibilizatzeko eta edozein arlotan era normaltasunez emakumearen presentzia hartzeko, espazio publikoak ere emakumeenak direnak, orain arte nahiko debekatuta egon dira eta. Edo espazio publikoetan emakumeok agertzen garenean begirada aldatzeko: ez diegu espaziorik kenduko gizonei, guztiena da eta.
Hori dela eta, sare sozialek aukera ematen dute, alde batetik presentzia izateko baina hausnarketak egiteko eta are gehiago jende ezberdinak gurekin hausnartzeko eta  gure alde erantzunkisuna hartzeko.
Dena den erronkak ere baditugu, ikerketen arabera emakumeok gizonek baino gehiago erabiltzen ditugu, hala ere sare sozialen bitartez gizonek matxismo eta genero indarkeria emakumeen kontra baliabideak aurkitu dituzte.
Askotan bikote oihek emakumeen argazkiak edo komentarioak eskegitzen dituzte, baimenik gabe, jakina; eta okerrena lekukoek ez dituzte blokeatzen, beraz txarto erabiltzen direnean min handia egiten dute. Sare sozialeen erabilera lana daukagu ikasleekin, gizartearekin.
Sare sozialak hezkidetzaren alde erabiltzeko oso baliagarriak dira eta jarrera txarrak ekiditzeko ere, hausnarketa hau oso garrantzitsua da.
Sare sozialen bapatekotasuna, arintasuna eta erreztasuna jendeari heltzeko musikaren ezaugarriak gogorarazten dizkidate, edozein lekutan entzuten dugu eta; beraz hor uzten dut metafora moduan: gure sare sozialen erabilerarekin hezkidetzari buruzko sensibilizazioa eta gogoeta barneratzea jendeak musikarekin gertatzen den moduan leku askotan entzuten dugu, batzuetan hahi gabe....

Sarean harrapatuta

Ez dira urte asko pasa Internet-a gure etxeetara etorri zenetik, baina orain betidanik egon dela dirudi, edozein bilaketa egiteko erabiltzen baita: errezeta bat, autobusen ordutegia, idazle baten azken liburuaren izena… Sare sozialei dagokienez berriz, denbora gutxian aukera asko izan ditugu eskura; nire kasuan, lehenengo sare sozialak Fotolog eta Tuenti izan ziren. Egia esan behar badut, Fotolog-a kuadrilan egin genuen, denok erabiltzeko eta Tuenti-a agertu zenean, ez nuela egingo esan nuen... Baina azkenean sarean erori nintzen. Hortik aurrera, pixkanaka Facebook eta Instagram bezalako sare sozialak erabiltzen hasi nintzen.

Sarean harrapatuta nagoenez, denak egiten zaizkit ezagunak, nahiz eta batzuk ez erabili. Twitter izan da berriena eta interesgarriena berriz Pinterest, kontua eginda banuen ere, ez nuelako erabiltzen; orain lehen ikusten ez nion erabilgarritasuna ikusten diot.

Erronka nagusia sare sozial hauekin denbora gehiegi ez pasatzea dela iruditzen zait; izan ere, lanerako edo niretzako interesgarriak diren gauzak begiratzen aritzen banaiz, probetxuzko zerbait egin dudanaren sentsazioa edukitzen dut, baina beste askotan ezertan ibili naizela konturatzerako… Ordubete pasa da! 



  
Sare sozial hauen bitartez, bakoitzak daukan informazioa edo aurkitzen duena partekatu dezake, berria sortu, elkarbanatu… Gure kasuan bezala, ezagutzen ez dituzun baina interes edota profesio berekoak diren pertsonekin harremanak sor daitezke.

Sareetan taldeak iruditzen zaizkit erabilgarriak eta bertan mugitzen dena: dokumentuak, berriak, eztabaidak… (Facebooken Hezkidetzarako baliabideak taldea adibidez:  https://www.facebook.com/groups/678352378968052/).


Sarean egingo dugun lanaren etekinari dagokionez, hauek era egoki batean erabiltzea ikasteaz gain, hezkidetzaren inguruko materiala euskaraz sor dezakegu eta hortaz baliatuz, ziberaktibista hezkidetzaile bihurtu, sareetan hezkidetzaren garrantzia zabalduaz. 

SARE SOZIALAK ETA GU


  Twitter izan ezik (aldez aurretik kontua erabili izan dugulako), beste sare guztiak berriak izan dira guretzat. Konplikatua egin zaigu lehenengo pausoak ematea eta sare sozialen berri ez jakiteak eraginda estualdiak eta larrialdiak bizi izan ditugula aitortu behar da.

Alde batetik, bertigoa sentitu dugu  jarduera sinpleak burutzeko  topatu dugun aukera zabal eta ezezagunaren aurrean. Eskerrak Make hor egon dela animoak emateko eta gure SOS-deiak erantzuteko prest. (Esker anitz Make!)
Argi geratu zaigu denbora disponibilidadea nahiko handia eduki  behar izan dugula, eskatutakoa egin ahal izateko.
Behin lortuta, eta poztasun handiz  zama handi bat gainetik kendu dugulako, orain kontuak ditugu sare guzti horietan, eta bigarren bertigoa datorkigu: zelan moldatuko gara hainbeste sarerekin? Gu hain lasai bizi izan garenean twitter-rarekin bakarrik!
Espero dugu erabilera eraginkorra ateratzea hemendik aurrera, sareek gu harrapa ez gaitzaten, guk sareei  etekina atera baino.


Begira, hezkidetzari esker  denbora luzean alde batera utzita izan dugun “ziberrespazioa” ezagutzen ari gara, eta laster damututa ez gaudela esan ahal izango dugu. 

Aida eta Itsaso


ZIBERBIDAIA

2015eko urriaren 2an izan genuen lehenengo elkartaratzea Donostin. Aurkezpena arrakastatsua izan bazen ere, bertatik erabat kexkatuta atera nintzela ezin uka dezaket, sare sozialen mundua ez bainuen ondo ezagutzen.
Urriaren 5ean, berriz, hezkidetzan eskuhartzen ikastaroaren 1. autobusa (0-1) hartu genuen bidai birtual bati hasiera emanez, autobusak geldiune ezberdinak egin zituen, Bloga, foroa eta eGlapi bezalako txokoak bisitatuz; Ordurarte, foroetan eta blogetan parte zuzena hartu egin izan ez arren, sarritan blog eta foro desberdinak bisitatuz ezagutzen nituen. Bestalde, eGlapi, toki berria izan zen, baina pixkana-pixknaka hobeto ezagutzen ari naiz. Bidaia atsegina eta interesgarria izan zen.
Aste honetan 2. Autobusera igo gara (0-2) eta google+ , twitter, facebook, pinterest eta instagram bezalako tokiak ezagutzeko aukera izan dugu.
Facebook, gutxitan erabili izan badut ere, ezaguna nuen. Beste gehienak, entzundaz baino ez nituen ezagutzen. Pinterest berriz, existitzen zenik be ez nekien.
Oso leku erabilgarriak dira, batetik informazioa jasotzeko, eta bestetik, informazioa konpartitzeko eta zabaltzeko ikaskideekin, lankideekin, lagunekin, taldeekin, munduarekin… Geldiunetan eskaparate izugarriak, esteka, informazio, irudi… intersgarri josiak ikusi ditut. Batzuk bisitatuz ezagutu ditut, beste batzuk aldiz, denborarik ez ondo ezagutzeko. Bigarren bidai hori interesgarria, izugarria, itzela izan dela aitortu behar dut, baina aurreko asteakoaren baino bihurgune gehiagorekin. Ibibide korapiltsua instagram eta pinterest instalatzerakoan,  pinteresteko bide zail bera pinak sortzeko… eta oraindik ez dakit  benetan egin beharrekoak egitea lortu dudan.
Uste dut ziberaktibismo hezkidetzailea, sare sozialetan hezkidetza zabaltzea eta murgiltzea izan daitekela, hezkidetza-sarea edo sareak sortuz.

Jada, autobusean igonda gaude eta bidai etengabea martxan jarri da .

ZIBERLAGUNAK, BIDAI ONA IZAN !!!

    
Zihortza Ordorika Emaldia


Sarean?

Aste honetako lanak buruhauste ederra eman dit.Aitortu behar dut sare sozialetan ez naizela sekulan aritu eta ez naiz inoiz erakartua sentitu ere.
Lagunekin harremanetan jartzeko tresna bezala ikusten nuen lanerako baliabide gixa baino.
Beraz lehenengo galdera hau izan da: Ikastaroan aurrera egiteko ezin bestekoak dira sare sozialak?
Eta galdera honekin buruan, tutorialak irakurri eta ikusi egin ditut. Informazio gehiegi batera nire buruarentzat baina argi geratu zait lagunekin aritzeko baino zerbait gehiago badirela eta lanerako tresna intesgarriak direla.
Ni sarean? Zeintzuk dira arriskuak?Denbora eta pribazidadea ez ote ditut galduko?
Nire burua sareatzen ikusten al dut? ….Aurrera egitea erabaki dut. guztietan izena eman dut((ustez) baina saltseatu bakarrik facebook eta twiterren, hauek izenez gutxienez ezagutzen nituen eta.
Nire erronka beraz sareak ezagutu ,erabili eta bertan dagoen informazioa kudeatzen jakitea izango da.Ekarpenak nire aldetik urriak izango dira momentuz ...nahiko lana badut bakarrik ezagutzearekin!


Sare sozialei buruzko hausnarketa

Aste honetan ikusi-ezagutu ditugun sare sozialak direla eta, niri ia guztiak egin zaizkit berriak, orain arte ez bainaiz sare sozialen jarraitzaile izan, eta ez dakit hemendik aurrera izango ote naizen ere; dena den, google +, twitter edo facebook besteak baino ezagunago egin zaizkit.
Interesgarriena? Erronkak? zer esango dut ba, oraindik ez dut behar adinako jakintzarik interesgarriena zein den edo esateko, baina erronka zein den garbi dut: gure hizkuntzan ere sare sozial hauek eta beste batzuk ere egon daitezen lortzea!!!
Erabileraren kontuari dagokionez eta gure lanaren etekinari dagokionez ere, momentuz ez dut batere garbi hau guztia, gainera ez dut uste horrelako hausnarketa egiteko moduan nagoenik oraindik, gaia batere menperatzen ez dudalako. Ea denborarekin....

      

SARE SOZIALAK, ELKARTASUNA EDO TRIKIMAILU?

SARE hitzaren esanahietako bi honako hauek dira:
         1.Elkargurutzatzen diren edo elkarrekin harremanetan dauden elementuen multzoa                                                   
2. Pertsona bat erakartzeko erabiltzen den trikimailu edo tranpa.
   Argi daukat bi hauen artean, hemen dugun helburua lehenengoa dela eta zentzu horren barruan arituko naiz, argi izanda, bigarren esanahiari dagozkion sareetan ez erortzeko  adi egon beharra dagoela.
iritziak emateko.
   Niretzat horixe da lehenengo erronka, erabiltzeko adina trebatzea.
  Uste dut interesgarriak direla, interes komun bat dugun pertsonen artean komunikatzeko eta elkarri informazioa zabaltzeko balio dezakelako.arw
    Sareetan ikasleekin lantzeko material interesgarriak topatu ditut eta baita, askotan ere, partaide batzk egiten dituzten
    Sare sozial hauen artean, niretzat berrienak PINTEREST eta INSTAGRAM dira. FACEBOOK aspalditxo ezagutzen dut, baina gutxi erabiltzen dut. TWITERren ere jarraitzen ditut bakar batzuk eta GOOGLE+ ere erabili izan dut, baina azken hau batere ziurtasunik gabe.


     Dudan ezagutza eskaxatik, interesgarriena GOOGLE + iruditzen zait, errazagoa eta aukera asko ematen dizkigula iruditzen zaidalako, baina uste dut praktika gehiago behar dudala fundamentuzko gogoetak, horien artean, elkartasun eta animo esaldiak, uste dut oso baliogarriak direla, batez ere, aurrerapauso txikiak ikusten ditugunerako edo, egiten ari garen horretan, bakar samar sentitzen garenerako.
    Sarean egindako lanaren etekina, alde batetik pertsonala izan daiteke, jasotzen ditugun ekarpen desberdinek pertsona aberatsagoak egingo gaituztelako (beti ere, jasotako guztiaren artean, aukeraketa lana egin behar dela jakinda).
 
 Bestetik, uste dut bakoitzaren lanerako ere aberasgarria izan daitekela, ideia berriak jaso eta guk frogatutakoen emaitzak trukatu ditzakegulako.
    Azkenik, uste dut sensibilizazio funtzioa ere eduki dezakela, guk ikasten eta sortzen duguna beste persona eta taldeei zabal diezakegulako (ziberaktimismo hezkidetzailea?).
   

        

SARE SOZIALAK. Arriskuak edo posibilitateak?


SARE SOZIALAK. Zelako mundu interesgarria. Egia esan bideojokoak eta teknologiak txikitatik gustoko izan ditut. Etxean zerbait konektatu edo konpondu behar genuenean beti niregana jotzen zuten.

Hala ere Teknologia mundua oso arin aldatu da eta egia esan nik ez dut astirik izan garaiarekin batera joateko.

Izan ere, sare sozialen munduan sartzea nahiko kostatu egin zait. Pertsonalki nahiko "Arriskutsua" ikusten nuen nire bizipenak, sentimenduak, argazkiak eta horrelakorik konpartitzea eta alde honetatik ez dut inoiz aurrera pausurik egin.

Profesionalki, aldiz, berehala posibilitateak ikusi nituen. Nire lehenengo esperientziak FOROetan izan ziren. Hasieran ez nuen parte hartzen baina handik komentatzen zena behintzat irakurtzen hasi nintzen eta murgiltzeko gogoak piztu egin ziren.

Hortik Blogger eta Google mundura salto egin nuen eta nire lanerako posibilitateak zabaldu egin ziren. Tresna hauek, batez be, materialak konpartitzeko erabili izan ditut.

Hainbat urte eman ditut bi tresna hauekin, baina berri berria izan dena niretzat TWITTER, PINTEREST, INSTAGRAM eta FACEBOOK izan dira.

Facebook eta Instagram, aurtengo ERRONKA berriak dira. Oraindik ez ditut inoiz erabili, nahiz eta nire inguruko jendearen sare nagusienak izan. Egia da nire ingurukoek haien bizitza pertsonalerako erabili ohi dutela, eta oraindik nire burua ez dut ikusten horren beharrarekin.

Twitter eta Pinterest pasaden urtean hasi nintzen erabiltzen eta oso tresna interesgarriak direla uste dut. Informazioa zabaltzeko eta modu arinean topatzeko aukera ezin hobeak dira.

Poliki poliki mundu hauetan sartzen ari naiz, baina esan behar dut oraindik nire mundu erreala nahiko pisua duela nire bizitzan. Aldiz, gazteen mundua esan dezakegu bi zatitan banatzen dela, erreala eta birtuala eta batzuetan bigarrena pisu handiena izaten du.

Hori ikusita helduok saiatu gara beti gure gazteei SARE SOZIALEN ARRISKUEN inguruan hezitzen, zer EZ dute esan behar, zer EZ dute egin behar, argazkiak EZ konpartitzea, lagunekin BAKARRIK harremanetan egotea,...

Baina hezteko modu honek ez du eragin handirik izan. Janire Estebanezek esaten zuen bezala, gazteen artean SARE SOZIALETAN murgiltzea ezinbestekoa da eta hezitzaileon diskurtsoa ezin da ARRISKUETAN soilik oinarritu. Janireren ustez SARE SOZIALEN POSIBILITATEAK askoz gehiago dira eta horretan jarri beharko genuke abiapuntua.

Gure burua defendatzeko, ideia berriak zabaltzeko, eredu desberdinak bultzatzeko,... horretarako hezitu behar dugu, benetan gizartean gaudenok Askatasunean oinarrituriko mundu eredua bultzatuz eta zabalduz, gure kasuan, HEZKIDETZA AKTIBOTASUNEAN HEZITUZ.

Janire Estebanezek aurkeztutako MEZU BERRIAK

(Janire Estebanezen hitzaldiaren ideiak IKUSI)


2015/10/16

Sare sozialen itsasoan galduta

Azaldutako sare sozialak ezagutzen ditut eta horietako batzuk erabili ere, Youtuben bi kanal ditut, bat pertsonala eta bestea "profesionala", blog pare bat, hainbat site eta Facebook ere erabiltzen dut. Pinteresteko kontua aspalditik badut ere ez dut gehiegi erabiltzen.

Sare sozialen alderdirik interesgarriena nire ustez edozein motatako lanak, ideiak, gustoko iruzkinak, artikuluak, bideoak... ezagutu eta partekatzeko ematen duten aukera da. Mundu osoa esku-eskura dugu eta gainera elkar eragin dezakegu edukiak elkartrukatuz eta iritziak emanez.

Sare sozialen inguruan dugun erronkarik potoloena hauen zentzuzko erabilera egitea da, bai guk bai gure ikasleek.

Aipatu dudan bezala sare sozialen aukerak mugagabeak dira, dena den, arrisku eta muga handi bat dute baita ere. Adibide batez errazago azalduko dut. Orain dela hiru  urte inguru Facebook erabiltzen hasi nintzen, hasieran lagun gutxi batzuk egiten dituzu; gustoko dituzun zenbait egunkari, tvko kanalak, aldizkariak etabarrei gogoko dituzula ematen diezu. Apurka lagun gehiago egiten zoaz eta aplikazioa irekitzen duzun bakoitzean berri mordoa dituzu, batzuk oso interesgarriak besteak berriz… Konturatu gabe denbora dexente alferrik galtzen ari zarela konturatzen zara… Zure burua oso ondo ezagutu eta menperatu behar duzu itsaso zabal horretan galtzerik nahi ez baduzu. Zeresanik ez nerabea bazara.

Teknologia berrien eta adikzioen inguruko artikulua.


Ziberaktibismo hezkidetzailea aipatu duzue eta ni behintzat saiatzen naiz hori egiten, hezkidetzaren inguruko eduki interesgarriak nire inguruko adiskide birtualekin patekatuz.


SARE SOZIALEKIN EROTZEN


Ostirala eta beste erronka bat lortzeko nahian sare sozial ezberdinetan aritzen saiatu naiz. Ez dakit lortu dudan, baina guztietan ekarpenaren bat egiten saiatu naiz.


 Duela urte batzuk Facebook-en aritua, Youtuberen erabiltzailea ere izaten naiz. Lehenengoa, lagunen berriak irakurtzeko eta interesatzen zaizkidan gaiak jarraitzeko eta aldarrikatzeko.
Youtube batez ere musika entzuteko, baita nire lanean  erabiltzeko bideoak eskuratzeko.
Twitter-en ere, orain dela gutxi erregistratu naiz eta Normalkuntzarekin erlazionatu dauden berriak argitaratzen eta jarraitzen ditut.

Baina ikastaro  honetan hasi arte, ez naiz inoiz Pinterest-en edo Instagram-en sartu eta harrituta geratu naiz mundu horiek ezagutu ditudanean. Menperatzeko oraindik "entrenamendua" falta zaidala aitortzen dut.

Sare sozialek hezkuntzarako eskaintzen dituzten aukerak ugariak dira: norberaren intereseko gaiak beste batzuekin komentatzeko, baliabideak partekatzeko, baina Hezkidetzaren kasuan, emakumeon ardurak, problemak, arrakastak, interesak, borrokak... begi-bistan agertzeko, munduan zabaltzeko eta aldarrikatzeko apartekoa iruditzen zaizkit.

Hemendik aurrera, eman didazuen bultzadatxoari esker, erabiltzaile amorratua bihurtzeko asmoa dut. Eutsi Isabel!!!





SARE SOZIALAK GORA ETA BEHERA!!  ANA AZKONA

Aste honetako lanak lan mardulak egiten ari zaizkit. Izan ere, beste belaunaldi bateko gizakiak gaitun eta!
Tira, egunero erronka berriei aurrera egin behar eta hau ere horrela hartu beharko!!!
Oso arrotza egiten zaidan mundua da. Nire etxeko gaztetxoengatik ezagutzen ditut sare sozialak. Izatez denak ezagunak izan arren , erabileraz bat ere ez. Begirada bat botetzen dut noizean behin nire lagun ta ezagunen gora beherak ikusteko baina ez naiz horien zale. Intromisio eta voyerisme handia ikusten dut horien inguruan. Ez ditut gogoko. Denbora asko galtzen da eta norberaren intimitatearen urraketa nabaria eman daitekeela iruditzen zait. Kontuz den dena ez da zilegi!

Nahigo ditut aurrez aurreko harremanak. Horiek bai ematen dietela gizakiei giza profila. Berezkoa dugun izaera horri eutsi behar. Desnaturalizatzen ari gaitun honelako tresneriekin!


http://hezkeh0506.blogspot.com/2015/10/nire-aurkezpena-ana-azkona.html
Kaixo Pilar naiz guztiz galduta nabil sare sozilaren inguruan eta honi gehituko nuke ordenagailuaren mugak beno eta kanta honek esaten duen bezala ez dakit  ...izarra behar dut hobeto ikusteko.Agian izarrak behar ditugu bidea aurkitzeko.


SARE SOZIALETAN ZER??


Sare sozialak harremanak mantentzeko balio duten zerbitzuak dira. Hainbat sare sozial daude: Facebook, twitter, eta abar. Ni duela zenbait urte hasi nintzen mulgiltzen horietan: hasiera batean Messenger erabiltzen nuen lagunekin hitz egiteko eta argazkiak konpartitzeko eta fotologa argazkiak konpartitzeko eta komentatzeko. Horiek jada zahar geratu dira…

Aspalditik Facebook erabiltzen dut, informazioa eta edukiak elkartrukatzeko tresna baliagarria iruditzen zait, baita besteengan iritzia sortzeko gaitasuna duela uste dut! Eta gizartea mugiarazteko eta gai ezberdinen inguruan jende ezezagunerakin sareak sortzeko primerako tresna ere badela! Informazio iturri itzela da! Feminismoaren eta berdintasunaren inguruko pila bat artikulu eskuratu eta publikatzen ditut, bereziki interesgarriak izaten dira Pikara Magazine, Argia aldizkariak, eta Ianire Estebanez blogeko artikuluak, norbanakoen ekarpenez gain, noski!

Ildo beretik doa twitter, ze naiz eta karaktere mugatuak idatzi ahal diren, mezu zuzenak bizkortasun handiz zabaltzeko gaitasuna du! Twitter azkenengo hilabete honetan hari naiz erabiltzen apur bat gehiago…

Instagram eta Pinterest guztiz berriak dira niretzat! Ez ditut sekula erabili eta ez ditut besteak bezain erabilgarri ikusten, baina agian hainbeste ezagutzen ez ditudalako izango da… ikastaroa aurreroa doan heinean agian  etekina ateratzen joango naiz.

Ikastaro honetako etekinik handientakoa sare sozialek hezkidetzaren inguruan informazioa elkartrukatzeko emango diguten aukera eta sortuko dugun sarea da, duda barik! Espero dut ere sare sozialek ikastaroa egiten ez dutenen gain eragina izatea, hau da, ziberaktibismo hezkidetzailearen aldeko pausuak ematen laguntzea!

“Garrantzizkoa da feminismoa ziberkatibatzea belaunaldi berriak erakartzeko”

2015/10/15

ARRANTZAN…

Liburuak gustukoak ditut. Behin e-book batean irakurtzen ari zen lagun bateri galdetu nion ia zer ari zen irakurtzen. Zur eta lur utzi ninduen nobelaren izenburua ez zekiela erantzun zidanean; hortaz inoiz ez dut e-boorik izan eta trenean  irakurtzeko nire liburu potoloak eta pisutsuak eramaten ditut. Orain arte ez dut sare sozial batean izena eman; hori dela eta aste honetan ipuin baten irudia bat eduki dut nere gogoan, lehoiarena sare batean trabatuta, laguntza eske.

Baina egun hauetan ate miresgarria ireki dut eta, Alizia bezala, berria eta lilulagarria den mundu batean murgildu naiz. Irudi oroi-arazleak, hitz ederrak, hausnarketa sakonak, informazioa, informazioa, informazioa…Dena eskura. Baina, zer egin? Bistan denez sare sozialak erabiltzea aukera hobezina da elkarlanean aritzeko eta agian inoiz ezagutuko ez dituzun pertsonen ekarpenak aurkitzeko; hala ere, zaila iruditzen zait hori dena kudeatzea eta mare magnun horretan ez galtzea. Niretzat bidea korapilatsua da baina etekinak bikainak izan daitezkeela aurreikusten dut.

Hori dena kontuan izanda, gaur egun ziberespazioa gure beste dimentsio berria balin bada, ezinbestekoa da hezkidetzailea izatea; hortaz diagnostikoa, presentzia, edukien azterketa eta salaketa gure erronka izan behar du, eta horrek aktibismoa eskatzen du.

Egunak pasa ahala sare sozialak ez zaizkit hain arrotzak egiten, jada ez zait lehoiaren irudia etortzen, nire amonarena baizik, nire amona Pasaiako kaian sareak josten. Ea arrantzaldi ona dugun!

Sare sozialetan erreparo handiarekin

Sare sozialen berri orain urte batzuk izan nuen nere anai arreba gazteen eskutik.Eurek sareak naturaltasunez erabiltzen zuten, eta   euren harremanen atal garrantzitsu bat ziren. Ez zen izan horrela niretzat . Nere inguruan ia inork ez zituen sare sozialak erabiltzen, eta ostiraleko “pote foroa” zen  gu denok elkartzen gintuen sare soziala. Bertan, pasa hitzik ez zen behar ,eta konexioa telefono dei baten bidez egiten zen.
Gaur egun, aldiz, facebook-en kontua daukat eta twitter egunero erabiltzen dut. Lehenengoa ez dut  inoiz gaurkotzen agerikoegia iruditzen zaidalako eta ez naiz eroso sentitzen. Twitter, ordea, tresna ezin hobea bihurtu da nere lanerako. Adituen lana jarraitzeko aukera ematen dit eta bertan aurkitutako bideo eta testuak mintegian erabiltzen ditugu.Hezkidetza gaiekin  lotutako zenbait pertsonen lana  (Marian Moreno, Raquel Platero…) hain gertutik jarraitzea sare sozialek ematen duten pribilegioa iruditzen zait.
Edonola ere, sareen  abantailak  ikusi arren, batzuetan,  ados nago sare sozialak kritikatzen dituztenekin. Adibidez, aurreko igandean Jonathan Franzen idazle amerikarrak, El Pais aldizkarian, interneteko plataformak sareetan  dohain egindako lanarekin aberasten direla salatzen zuen.Oso gogoko dut idazle hori, eta bat egiten dut berak dioenarekin baina beste aldetik sareetan ahots kritikorik ez egotea kaltegarriago iruditzen zait denbora pasa ahala.

Azken bi urte hauetan extremo   hauen artean mugitu izan  banaiz ere, emakume izan da eta gure presentzia eremu publikoan indartzeko asmoz Janire Estebanezen mezua jarraitzea erabaki dut : “SAREETAN EZ BAGAUDE EZ DAUKAGU ERAGINIK” . Eta horrela   EHU-ko ikastaroan izena eman, eta gura zein  gura ez,  instagram, google+, eta abarretan    ziberaktibista  hezkidetzailea  bihurtu naiz.



Sare Sozialak

Sare sozialak harremanak mantentzeko topaguneak dira, gure lagun eta ezagunekin (batzuetan ezezagunekin baita ere) hitz egin eta informazioaren, edozein dela ere, hartu emanak izateko aukera eskaintzen digute. Gure kasuan Hezkidetzan esku hartzen ikastaro hau online izateak eta sare sozialak baliabide gisa erabiltzeak, hain zuzen ere; beste pertsona, ezezagun, lankide, lagunekin, … harremanetan jartzeko aukera eta informazioa elkarbanatzeko ateak zabaltzen dizkigu.

Ikastaroan planteatutako sareen artean, nik, horretako ia gehienak aurretik erabiltzen nituen, baina beste batzuk guztiz berriak dira, hala nola, Pinterest, Google +. Hala ere, han-hemenka galdezka eta bideoak begiratzen, gutxieneko funtzionamendu arauak ezagutzea lortu dudala uste dut. Erronka moduan bi sare berri hauek, zein aurretik ezagutzen nituenak, modu sakonago eta erabilgarri batetan ezagutzea espero dut. Modu berean, nire partaidetza handiagotzea eta ikaskideekin hartu eman handia izatea da nire beste helburuetako bat.

Sare hauei buruzko kontrako iritzi asko badaude ere, argi dago aukera egokia eta ezin hobea direla informazio iturri lez. Bertan dokumentu, bideo, irudi eta abarreko informazioa aurki dezakegu; zailena, hala ere, informazio guzti horren artean erabilgarria dena aukeratzea izan daiteke. Gure kasuan, ikastaroan, dokumentu eta hezkuntza praktika erabilgarriak ezagutzeko eta banatzeko aukera oso ona izan daitezke sare sozialak. Baita ere hezkidetza inguruan gertatzen diren notizia eta ekintzen berri izateko balioko dute. Aukera paregabea, nire ustez.



Gainera hezkuntza eta bizimodu hezkidetzailearen inguruan berri emateko eta jarrera hauek gizartean zabaltzeko aukera anitzak ematen dizkigute, azken finean interenet-en bidez jende ugarirengana hel gaitezke. Bai gu ikasteko zein besteei ikasteko aukera ematea baino gauza politagorik al dago? Jarri gaitezen ba elkarrekin lanean: “Todos nosotros sabemos algo. Todos nosotros ignoramos algo. Por eso, aprendemos siempre” (Freire).

Sare sozialak


 Wasapa, facebook-a eta musika entzuteko spofitya dira nik erabiltzen ditudan sare sozialak. Niretzako berria  Pinterest izan da, besteak Twiter eta Instagram nahiz eta nik ez erabili nire inguruan erabiltzen dituzte eta ezagunak egiten zitzaizkidan.



Sare sozialak, edozein motatako gaiari buruzko informazio iturriak dira, bertan, guztiok gara sortzaile mezulari eta hartzaile. Aisialdirako eta informaziorako tresnak dira, elkarrekin gauzak partekatzeko, iritziak emateko, komunikazioa ahalbideratzeko... Azkar baten, informazioa zabaldu dezakegu eta horretarako twiter eta facebooka oso ondo daude.
 Sare sozialen erabilpena nolakoa izan behar den jakitea  eta beraien ondorioak zeintzuk izan daitezkeen jakitea oso garrantzitsua da, horregaitik, guk ere sare sozialak ezagutzea ezinbestekoa dugu eta erabilpena nolakoa izan behar den ere jakin behar dugu.

sare sozialen erabilpen ardurtasua





SARE SOZIALAK ETA HEZKIDETZA

                                                          
                                               SARE SOZIALAK

Hasteko,sare sozialak niretzat gauza berri bat dela esateko beharra daukat. Nik nituen ideiak sareei buruz ez ziren batere onak, baina ikastaro honekin alde positiboak ikusi ditut.
Lan egingo ditugun sare sozialekin , Facebook eta twitter dira ezagutzen nituenak, baina ezagutu bakarrik, horiekin ez dut lanik egin.Ikastaro honekin eta sare sozialak ezagutzen( zer diren zertarako erabili, nola funtzionatzen duten etabar ) begiak ireki ditut.
Gero, dituzten alde onak ikusten ari naiz eta Hezkidetzarekin lotuta oso baliogarriak direla ikusi ditut.Nik ez nuen ezagutzen lan egiteko taldeak egin zitekeela( gure kasuan Hezkidetzarekin lotuta) eta alde oso positiboa da.
Nire ustez, twitter eta instagram interesgarrienak iruditu zaizkit  nahiz eta guztiekin lan polita egin, batez ere, emakumeon Jabekuntzarako ahalik eta gehien izatea komenigarriak direla sexismoa hor agertzen baita eta lan politak egin ditzakegu gure ekarpenekin eta zabaltzeko aukera dugu emakumeon alde.
Niretzat, erronka handia da baina aurkitu dut Foro bat erronka hori aurrera eramateko. Guztion partehartzailekin ideia erabilgarriak topa ditzakegu.
Nik uste dut, sarean egingo dugun lanaren etekinak asko izango direla eta lehenengo pausuak izango direla: emakumeok askatasuna eta berdintasuna lortzea.

Bukatzeko, ziberaktibismo hezkidatzailea nire ustez ,hauxe da, emakumeok lortzeko gure gizartean berdintasuna sare sozialei esker oso erabilgarriak direlako: ideiak, filmak, bideoak, abestiak…..emakumeon alde guztiok gaudela eta zabaltzeko denon ardura dela. Ahalik eta jende gehienari heltzeko guk, emakumeok, dugun helburua da.Helburua izateaz gain ,gure erronka da. Hasi, besterik ez dugu egin, baina itxaropena da hasiera bakarrik ez izatea baizik eta jarraipena gure borrokarekin, gizarte benetan demokratikoa lortzeko.


SARE  SOZIALAK  ETA  GU

Twitter izan ezik (aldez aurretik kontua erabili izan dugulako), beste sare guztiak berriak izan dira guretzat. Konplikatua izan da lehenengo pausoak ematea. Alde batetik, bertigoa sentitu dugu  jarduera sinpleak burutzeko  topatu dugun aukera zabal eta ezezagunaren aurrean. Eskerrak Make hor egon dela animoak emateko eta gure SOSak erantzuteko prest.
Argi geratu zaigu denbora disponilidadea nahiko handia eduki  behar izan dugula, eskatutakoa egin ahal izateko.
Behin lortuta, eta zama handi bat gainetik kenduta, orain kontuak ditugu sare guzti horietan, eta bigarren bertigoa datorkigu: zelan moldatuko gara hainbeste sarerekin? Gu hain lasai bizi izan garenean twitter-rarekin bakarrik!
Espero dugu erabilera eraginkorra ateratzea hemendik aurrera, sareek gu harrapa ez gaitzaten, guk sareei  etekina atera baino.

Begira, hezkidetzari esker  denbora luzean alde batera utzita izan dugun “ziberrespazioa” ezagutzen ari gara, eta laster damututa ez gaudela esan ahal izango dugu.

Sare sozialak eskaintzen dituzten aukerak

Sare sozialek eskaintzen dituzten aukerak


Nahiz eta sare sozialen oso zalea ez izan, badakit gero eta hedapen gehiago daukatela, batez ere gazteen artean. Twenti, Facebook, Pinterest, Instagram, Youtube...gero eta izen gehiago entzuten ditugu baina, zer dago horien atzean? noren esku daude sare horiek? argi daude beraien helburu eta erabilpena? eta pribatasunari buruz, zer?...Mila galdera eta mila zalantza daude. Baina, oro har, azpimarratu nahi dut sare sozial guztiak ez direla berdin garrantzitsuak eta berdin baliagarriak.


Sare sozialen aldekoek argudiatzen dute oso aipagarriak direla gazteeen sozializaziorako eta hezkuntzarako, bereziki, elkarlan egiteko eta imajinatzen duzun guztia konpartitu ahal izateko. Baina errezeloak ere sortzen dituzte pertsona batzuengan.


Nire ustez irakaskuntzarako eskaintzen dituzten aukerak garrantzitsuak izan daitezke eta, argi dago, garai berrietara moldatu behar dugula. Zentzu honetan interesgarriena da elkarlanean aritzeko aukera errazten dutela. Lan honen etekina da edukinak, proposamenak, iritziak eta abar, leku bakarrean biltzeko aukera ematen dutela.


Hezkidetza eta Genero Berdintasunaren arloan sare sozialen erabilpena interesgarria ere izan daiteke, dauden mitoak eztabaidatu eta aldatzeko, emakumeen errola berrikusteko eta oso kezkagarria diren egoerak salatu ahal izateko. Baina, nik aukeratuko nuke lan egiteko sare gutxi eta benetan esanguratsuak direnak. Bestela, ez badaukazu sare sozialekin lan egiteko eta kudeatzeko ohitura, denbora gehiegi galtzeko arriskua dago.
Hona hemen irakurtzeko artikulo bat:
ordenagailuaAzkue Fundazioa: Eta sare sozialetan?
#Marijose#sare sozialak

2015/10/14

NIRE AURKEZPENA


Kaixo guztioi:
Ni Lourdes naiz, Basauri-Galdakaoko Berritzeguneko Haur eta Lehen hezkuntzako aholkularia. 32 urte daramat hezkuntzan lan egiten; hauetatik 18 PAT eta Berritzegunean eta besteak Haur Hezkuntzan eta Hezkuntza Premia Berezian. Nahiz eta lan desberdinak izan beti pozik ibili naiz guztietan.
Txikitatik, nire amarengandik jasota, izan dut hezkidetzarekin harremana. Gero, institutoan, nire filosofia irakaslea Mª Jose Urruzola izan zen eta pozik entzuten nuen gelan eta gelatik kanpo egiten ziren ekintzetan. Ez ziren garai oso aproposak, oraindik bageneukan “Hogar”(edo antzeko izena zuen) arloa eta curriculumean eta notetarako balioa zeukan!!!!. Berari eta beste irakasle batzuei esker nire bizitzaren ikuspuntua gehiago zabaldu zen. Gero, lanean, orain dela urte asko hasi nintzen parte hartzen eta ikastetxeetan bultzatzen Naro eta Nahiko programak.
Zaila iruditzen zait talde-lan birtualean aritzea zeren eta niretzat lehen aldiz da eta beti lan egin dut talde-lan “presentzialetan”, baina gogo eta ilusio handiz saiatzen ari naiz. Espero dut elkarlaguntza suertatzea taldekideen artean; nik ahal dudan neurrian hemen naukazue.
Zer kolore bat aukeratuko nuke?. Asko ditut gogokoak, baina aukeratzekotan berdea aukeratuko nuke, naturaren kolorea delako.
Eta, animalia?, txoria izatea gustatuko litzaidake hemendik hara joateko eta leku eta jende desberdina ezagutzeko.
Abesti asko bete dute nire bizitzaren soinu-banda eta haien artean maitatuenetako bat Somewhere Over the Rainbow: https://www.youtube.com/watch?v=w_DKWlrA24k ametsen inguruan hitz egiten duelako.
Amaitzeko bakarrik esan, gauza berriak ikastea eta ideiak bereganatzea, nire zentruei langutzeko, direla ikastaroarekiko nire itxaropenak.  






Nire aurkezpena

Kaixo danori. Ni Iratxe Azpitarte naiz, lagunek Ira esaten didate eta oso gustoko dut. Eskola txiki batean lanean nago, Mallabiako eskolan hain zuzen ere. Berton, aholkulari lanetan 5 urte daramatzat eta hezkidetzako arduradun nire hirugarren ikasturtea. 
Ikastaro honen berri jaso nuenean eta apuntatzeko aukera neukala ikusi nuenean pilo bat poztu nintzen, gogotsu, pozik jaso nuen berria, erronka berri bat bezala, beste batzuekin partekatzeko aukera izatea, ikasketa bat bezala, norbera aberasteko aukera, begiak zabalik, betaurreko moreak.
Ni nolakoa naizen esaten duten hitz batzuk.
orain%20bai.png
Muxu bat denontzat eta egun eder bat izan

Sare sozialen inguruan ...


Sare sozialak gero eta ohiartzun gehiago dute eta gero eta erabilera handiagoa da jende guztiaren artean, eta gazteen artean oraindik gehiago, beraz beraientzat oso gauza interesgarria da.


 Hau guztia dela eta erabat konbenzituta nago irakasleok erabili behar ditugula eta ondo ezagutu behar ditugula ematen dituzten aukera guztiak, baita tresna pedagogiko moduan ere.


Resultado de imagen de redes sociales logos
 
Nire aldetik, jada sare sozial batzuk erabiltzen ditut, adibidez Skype, Facebook, Google +, You Tube... Beste batzuk berriz ez, Instagram, Pinterest, oso zalea ez naizelako. Eta momentuz ez ditut kontuak ireki.



Resultado de imagen de redes sociales logos


Dudarik gabe sare sozialen  erabileraren inguruan asko eta asko idatz daiteke, baina gure ikasleak direla eta, garbi dago erabiliko dituztela, beraz lagundu beharko genieke erabilera zentzudun bat egiten.




Beraz, Hezkidetza eta Genero Berdintasunaren kontuetan oso tresna interesgarria izan daiteke, alderdi desberdinak publizitatzeko, hau da, emakumeen agerikotasuna, amodio erromantikoaren mitoa apurtzeko, harreman sanoak bultzatzeko eta batez ere neska eta mutil, gizon eta emakume, eta pertsona guztien artean errespetoa sustatzeko.

Izan daitezke, ere oso bide ona da gure artean esperientziak eta materialak kopartitzeko.
Zuek guztiak Marian Moreno ezagutzen duzue eta oso interesgarria Facebook-en duen "CLAUSTRO VIRTUAL DE COEDUCACIÓN. Bistadizo bat ematea gomendatzen dizuet:

https://www.facebook.com/groups/526805410766086/?fref=nf