SARE SOZIALAK ETA GU
Twitter izan ezik (aldez aurretik kontua erabili izan
dugulako), beste sare guztiak berriak izan dira guretzat. Konplikatua izan da
lehenengo pausoak ematea. Alde batetik, bertigoa sentitu dugu jarduera sinpleak burutzeko topatu dugun aukera zabal eta ezezagunaren
aurrean. Eskerrak Make hor egon dela animoak emateko eta gure SOSak erantzuteko
prest.
Argi geratu zaigu denbora disponilidadea nahiko handia
eduki behar izan dugula, eskatutakoa
egin ahal izateko.
Behin lortuta, eta zama handi bat gainetik kenduta, orain
kontuak ditugu sare guzti horietan, eta bigarren bertigoa datorkigu: zelan
moldatuko gara hainbeste sarerekin? Gu hain lasai bizi izan garenean twitter-rarekin
bakarrik!
Espero dugu erabilera eraginkorra ateratzea hemendik
aurrera, sareek gu harrapa ez gaitzaten, guk sareei etekina atera baino.
Begira, hezkidetzari esker
denbora luzean alde batera utzita izan dugun “ziberrespazioa” ezagutzen
ari gara, eta laster damututa ez gaudela esan ahal izango dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina