SARE SOZIALAK
Hasteko,sare sozialak niretzat gauza berri bat dela esateko
beharra daukat. Nik nituen ideiak sareei buruz ez ziren batere onak, baina
ikastaro honekin alde positiboak ikusi ditut.
Lan egingo ditugun sare sozialekin , Facebook eta twitter
dira ezagutzen nituenak, baina ezagutu bakarrik, horiekin ez dut lanik
egin.Ikastaro honekin eta sare sozialak ezagutzen( zer diren zertarako erabili,
nola funtzionatzen duten etabar ) begiak ireki ditut.
Gero, dituzten alde onak ikusten ari naiz eta
Hezkidetzarekin lotuta oso baliogarriak direla ikusi ditut.Nik ez nuen
ezagutzen lan egiteko taldeak egin zitekeela( gure kasuan Hezkidetzarekin
lotuta) eta alde oso positiboa da.
Nire ustez, twitter eta instagram interesgarrienak iruditu
zaizkit nahiz eta guztiekin lan polita
egin, batez ere, emakumeon Jabekuntzarako ahalik eta gehien izatea
komenigarriak direla sexismoa hor agertzen baita eta lan politak egin ditzakegu
gure ekarpenekin eta zabaltzeko aukera dugu emakumeon alde.
Niretzat, erronka handia da baina aurkitu dut Foro bat
erronka hori aurrera eramateko. Guztion partehartzailekin ideia erabilgarriak
topa ditzakegu.
Nik uste dut, sarean egingo dugun lanaren etekinak asko
izango direla eta lehenengo pausuak izango direla: emakumeok askatasuna eta
berdintasuna lortzea.
Bukatzeko, ziberaktibismo hezkidatzailea nire ustez ,hauxe
da, emakumeok lortzeko gure gizartean berdintasuna sare sozialei esker oso
erabilgarriak direlako: ideiak, filmak, bideoak, abestiak…..emakumeon alde
guztiok gaudela eta zabaltzeko denon ardura dela. Ahalik eta jende gehienari
heltzeko guk, emakumeok, dugun helburua da.Helburua izateaz gain ,gure erronka
da. Hasi, besterik ez dugu egin, baina itxaropena da hasiera bakarrik ez izatea
baizik eta jarraipena gure borrokarekin, gizarte benetan demokratikoa lortzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina