Sare
sozialak harremantzeko eta informatuta egoteko tresna izateaz gain,
baliabideak trukatzeko, mezuen eta ideien zabalpena egiteko, beste
errealitate batzuk ezagutzeko.... baliagarriak dira. Gaur egun
itzelezko abiaduran bizi gara eta jende askok ez ditu komunikabide
arruntak (egunkaria, irratia...) informatuta mantentzeko erabiltzen,
aldiz sare sozialak bai. Beraz, sare sozialek berebiziko garrantzia
dute funtzio horretan.
Egun
hauetan kuxkuxeatu dudanaren arabera, Twitter
izan da eginkizun hori betetzeko baliagarriena iruditu zaidan sare
soziala, izan ere,honek mezuak zabaltzeko duen arintasuna
izugarrizkoa da. Mezuak motzak izateak jende gehiagok irakurtzea
ahalbidetzen du. Nire kasuan, nahiz eta Twitterrak gizartean duen
eraginaz kontziente izan, aste honetan izan dut lehenengo kontaktua
sare sozial honekin. Oraindik ere horretan gehiago trebatu behar
naizela uste dut, izan ere, oinarrizko gauzatxoak egiteko gai izan
arren, ez dut sare sozial honen funtzionamendua guztiz kontrolatzen
(adibidez; nik idatzitako tweterrek zelako zabalpena dute?).
Baliabideak
trukatzeko sare sozial moduan Pinterest
azpimarratuko nuke. Bertan baliabideak
gordeta eta sailkatuta egoteaz gain, irakasleen eta ikasleen arteko
elkarlana sustatzeko baliagarria izan daiteke, izan ere, baliabide
ezberdinak eskura izateko eta konpartitzeko tresna paregabea da.
Hezkuntza
alorrean sare sozialen erabilpena sustatzea
ezinbestekotzat jotzen dut. Argi dago ikasleentzako erakargarriak
direla eta kasu gehienetan horien erabiltzaileak direla. Beraz,
beraientzako motibagarriak izanda, ikasleen gaitasun digitalak
lantzeaz gain, ikasleak etengabe informatuta egoteko eraginkorra izan
daiteke.
Sare
sozialek feminismoari eta hezkidetzari ere
mesede egin diezaiokete, gure mezua modu azkarrean zabaltzeko aukera
ematen baitute. Sarean dauden heteropatriarkatuaren eraso eta
produktuak identifikatu behar ditugu eta horiei aurre egin eta eskura
ditugun tresna guztiak gure mezua, diskurtsoa, iruditegia... lau
haizetara zabaltzeko baliatu behar ditugu. Feminismoak ahalik eta
espazio gehienetan presentzia izan dezan lortu behar dugu eta are
gehiago hain eraginkorrak diren sare sozialetan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina