2020/01/27

ORIENTAZIO HEZKIDETZAILEA, KONTRAESANAK GAINDITZEKO ERRONKA

ORIENTAZIO HEZKIDETZAILEA,  KONTRAESANAK GAINDITZEKO ERRONKA

   Aurreko edizioetako postak begiratu ondoren, 2016ko Marivi Fernandezek idatzitako  posta gomendatu nahi dut baliabide asko eta asko ematen dituelako orientazio hezkidetzailearen inguruan. Denetariko informazio, plan eta  dokumentu zerrenda luze bat eskaintzen digu, gaia sakonki jorratu ahal izateko:

http://hezkeh0506.blogspot.com/search/label/ORIENTAZIOA


Bestalde, hil honetan Lanbidek, Erkidegoan ateratako  langabezi tasari erreparatu nahi izan diot, eta konprobatu ahal izan dut emakumeok aurre hartzen diegula gizonezkoei, hona hemen datu orokorrenak:


Guztira114.159100,0





Gizonezkoak51.16744,8





Emakumezkoak62.99255,2

Datu hauek adierazten dute, besteak beste,  langabeziak gogorrago astintzen gaituela, oraindik orain.














https://eu.eustat.eus/elementos/ele0000700/ti_Paro_registrado_en_la_CA_de_Euskadi_por_sexo_y_edad_segun_territorio_historico_Diciembre_2019/tbl0000778_e.html

























Irauli gabeko errealitate honetan, Marian Morenok, "Queremos educar" liburuan idatzitako 3 aspektuak oso garrantzitsuak iruditzen zaizkit .Bertan "Tutoretza eta orientazio akademiko-profesional"hezkidetzaile batean agertu beharrekoak honakoak dira:

  • ELKAR-ARDURA eta ETXEKO LANA berdintasunean partekatzea gizon eta emakumeen artean.
  • LANA (ENPLEGUA)izatearen beharra emakume eta gizonentzat.
  • ESTEREOTIPOEN kritika, bazterkeriak aldentzera eramango dituztenak.
Hau guztia, aldiz, eskolako hezitzaileok, Haur Hezkuntzako Etapatik lantzen hasi beharra dugu, izan ere, garapenaren oinarri hortxe dugu.



























































iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina