2020/01/26

BAKOITZAREN BURUA ORIENTATZEKO GAITASUNAK GARATZEN LAGUNTZEN


BAKOITZAREN BURUA ORIENTATZEKO GAITASUNAK GARATZEN LAGUNTZEN










Hona hemen Orientazioaren nire definizioa: Askatasunez, aukera-aniztasuna errespetatuz eta genero-baldintzapenik gabe aukeratzen laguntzeko prozesua.
Prozesua denez....bidetik  egindakoa, gure eta beste ingurukoen esku-hartze guztiekin.


Pasa den urteko posten artean, eta ildo berean Maria Erostarberena gustokoa izan dut:
https://hezkeh0506.blogspot.com/2019/01/orientazioa.html ; gustatu zait Haur Eskoletan egonda ere berak planteatzen duen erreflexioa: orientazioak, esku hartze eta etengabeko prozesua izan behar du, hezkuntzaren esparru eta maila guztietan, curriculumean integraturik egon eta hezkuntza-komunitate osoaren inplikazioa duena.
Hasiera hasieratik lantzen dugun prozesua, ezin baita gero 16-18 urterekin aukeraketa askea eskatzea momentu hori heldu arte aukerak murriztu ditugunean gure mezuekin, sailkapen binarioekin....Beraz, orientazio prozesua hasierako momentutik hasten da eta bidean sakontzen da, amaierako erabakietara heldu arte.


Erronka haundienak aipatzeotan, nik balio eta espektatibetan eta ezkutuko curriculumean jarriko nuke begirada.
Era inkontzientean transmititzen da askotan: komunikaziorako hizkera sexista; neska eta mutilekiko itxaropen bereiziak; neska eta mutilen jarrera eta ekintzen balorazio desberdinak, lana eta arduren banaketa ez parekidea, espazio eta denboraren erabilera, joko eta jostailuak, sinbolikoa, jaien antolaketa, antolakuntza, partaidetza eta botere espazioak, hezitzaileok modelatze lanean eskaintzen ditugun eredu baldintzatuak… 


Datuei erreparatuta, beti bezala egiaztatzen dugu estereotipei jarraituz ikasketa mota desberdinak ikasle nesken eta mutilen arten (Lanbide Heziketan zein Unibertsitatean), ikasketa maila handiagotzen den heinean emakume-irakasle kopurua beherantz doala, ikerkuntza jardueretan eta goi-mailako irakaskuntzan emakumeen partaidetza parekidea izatera iristeko oraindik ibili beharreko bidea dago eta aldi berean, lan merkatuko egoera antzekoa da.
Baina bizi dugun berdintasun espejismoa dela eta, neskek eta mutilek ez dute antzematen genero-estereotipoen eragina goi mailako ikasketen aukeraketan, haien ustez gustukoa izatea da pisu handia duen arrazoia.
Lan haundia egiteko beraz, egoeraren kontzientzia sortzen lehenengoz.
Elena Simón Rodriguezek dioen moduan: “eskolak ez du genero bazterkeriarik sortzen baina elikatu, hezi eta inertziaz erreproduzitzen du beste norabiderantz ez jokatzeagatik”.


Eta azkenik materialen artean nik konkretuki Berritzegune Nagusiko Rosa Ortegak Orientasaren (https://sites.google.com/site/orientasare/tutoretza/dbhrako-bildumak) aipatzen dituen batzuen nahasketa ibili ohi izan dut Orientazio eta Tutoretza programak garatzeko. 
Orientaziorako hain zuzen ere: Lanbide orientazioko hezkidetza programa eta GPS proiektua bereziki.


Bukatzeko bideo pare bat:






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina