3. jarduera: FEMINISMOEI BURUZ HAUSNARTZEN
Aurreko edizioetan FEMINISMOEN INGURUKO
ikastarokideen arteko hurrengoko post hau aukeratu dot:
https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/11/legea-gutxiago-eta-benetako.html
Hasieratik bere izenburuak
atentzioa deitu dozta: “Lege gutxiago eta
benetako eraldaketarako ekintza erreal gehiago!”. Izenburuarekin ez nago ados. Nire ustez lehen pausu
garrantzitsuena beti da legedia jartzea edo eraldatzea. Egia da bitartean
gizartea konbentzitu beharko dogula, legedia urratzearen ondorioak aplikatu
beharraren aurrean aurkitu baino lehen. Baina genero indarkeria gorpuzten duen
legedia gabe zertan ibiliko ginen orain?
Azkenean post honen egileak
argitzen du ez dagoela legediaren aurka, noski, baina bai dagoela bere ustetan
desproportzio bat ezartzen ari den legedia eta gizartearen erantzun motelaren
artean. Dena dela, ez zait iruditzen aukeratu duen izenburuak bere azken
ondorioarekin bat datorrenik. Azken finean, testu baten izenburuak lelo bihurtzeko
probabilitate asko duenez, kontu handiarekin aukeratu behar dela uste dot.
GALDEKETA
INGURU HURBILEAN
Nire lantokian galdera horrela
planteatu dot: ea bazekiten Espainian zein lege organikotan kontenplatu zen
feminismoa curriculum-aren edukin bezala lehen aldiz. Eta gehienek erantzun
zuzena eman didate, hau da, L.O.G.S.E.-n, Ley Orgánica General del Sistema
Educativo, 1990koa. Lege honekin aurreko
legea, 1970eko L.G.E., Ley General de Educación-ek zituen hainbat hutsune
zuzentzeko asmoarekin onartu zen. Orokorrean hezkuntzaren kalitatea hobetzeko egistasmoa
zuen nagusi. Eta horren baitan emakume eta gizonen arteko parekotasuna onartzen
zen printzipio bezala eskola curriculum-ean. Alderdi hauek Instituto de la
Mujer-gatik birpasatuak izan ziren.
Emakume feminista
Nik Rosa Luxenburgo figura aukeratu dot. Nahiz
eta feminismoa ez zen bere lehen aldarrikapena, azpimarratzekoa da bere
ibilbidea giza eskubide, langile eta emakume langileen aldeko borrokan. Borroka
honen ondorioz erahila izan zen. Honera dakart bere aipu bat non kritikatzen
duen burgesiaren sasi-feminismoa:
Monarkia eta emakumeen eskubiderik eza agintean dagoen
klase kapitalistaren tresnarik garrantzitsuenak bihurtu dira... Dama burgesen
alde bozkatu nahi izanez gero, estatu kapitalistak ezin izango luke ezer
espero, erreakziorako laguntza eraginkorra baino. Gizonezkoen
"prerrogatiben" aurkako borrokan lehoi gisa aritzen diren emakume
burges horietako gehienak ardi otzan gisa ariko lirateke erreakzio
kontserbadore eta klerikalaren esparruan, sufragioa izango balute (...) Lan edo
lanbideak dituzten apurrez gain, burgesiako emakumeek ez dute ekoizpen
sozialean parte hartzen. Beren gizonek proletarioei estortsioa egiten dieten
gainbalioaren kontsumitzailekideak baino ez dira (...) Gorputz sozialeko
bizkarroien parasitoak dira. Eta kontsumitzailekideak are amorratuagoak eta
krudelagoak izaten dira bizkarroi baten bizitzarako duten "eskubidea"
defendatzean, klase-domeinuaren eta esplotazioaren agente zuzenak baino (...)
Klase jabeetako emakumeek fanatikoki defendatuko dute beti langileen
esplotazioa eta esklabotza, horien bidez, zeharka, gizartean alferrikakoa
izateko bitartekoak jasotzen baitituzte (...) Emakumeen berdintasunera deitua,
emakume burgesen artean ondo garatzen denean, sustrai materialik ez duten talde
ahul gutxi batzuen ideologia garbia da, gizonaren eta emakumearen arteko
antagonismoaren mamua, berezitasun bat. Beraz, mugimendu sufragistaren izaera
fartsa.” Women's suffrage and class struggle” (1912)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina