Feminismoan elkarren beharra duten bi subjektuen arteko lotura harilkatu zuen Simone de Beauvoirrek esaldi honetan, eta oso aproposa iruditu zait aste honetan landutako gaiekin lotzeko.
Hauxe da gomendatu nahi dizuedan artikulua; norberaren zaaintzaren inguruan hitz egiten du. Uste dut hori landu beharreko gaia dela, askok eta askok geure burua zaintzeari uzten diogu besteak zaintzearren. Horren inguruan hausnartu eta horren inguruko pentsamendu eta paradigma berria sortzeko beharra dago, zamak, erruak eta egin(beharrak) baztertuta. Eta horretarako feminismoa tresna ezinhobea dugu.
Nire inguruko inork ez du feminismoa curriculum eduki bezala inoiz jaso. Esan behar dut baina, nire kasuan, unibertsitatean Genero Ikasketak irakasgaia izan nuela.
Zaila zait emakume feminista bat eta bakarra ekartzea; hala ere, Lorea Agirreren inguruan idaztea erabaki dut. Hemen daukazue, beren inguruko informazio orokorra.
Lorea Agirre euskara eta feminismoaren arteko loturetan, antzekotasunetan sakondu du. Nire ustez ekarpen interesgarria egin dio bai feminismoari bai euskalgintzari. Bada, bere proposamenaren bitartez, intersekzionalitateari bide eman dio gurean ere bai.
Berak dakarren pentsamendua hobeto ezagutzeko, hemen duzue Agirrek argitaratutako artikulua: Euskalgintza eta feminismoa: Identitateak berreraiki, demokrazia sendotu, boteretze kolektiboa bultzatu eta subalternitate eraldatzaile unibertsalak eraikitzeko proposamen bat izenekoa.
Azkenik, hemen daukazue Lorea Agirreri egindako elkarrizketa laburra:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina