2021/10/30

GENERO-INDARKERIARI BURUZ HAUSNARTZEN

 

Argia-ren artikulua irakurri dudanean (https://www.argia.eus/albistea/bi-emakumetik-batek-indarkeria-matxista-pairatu-du-espainiako-estatuan) datuek harritu naute. Badakigu genero-indarkeriako kasu asko daudela gure inguruan, baina nire ustez benetan ez dakigu zenbateraino dagoen zabalduta. Artikuluaren arabera, emakumeen % 55ek baino gehiagok genero-indarkeria jasan du. Zifra honek harritu egiten gaitu gehienetan genero-indarkeria indarkeria fisikoarekin bakarrik lotzen dugulako, eta ez beste indarkeria mota batzuekin, hain agerikoa ez izan arren berdin kaltegarria eta mingarria dena.

Estatistiken gaiarekin jarraituz, aurreko egunean twitterren Marina Landak egindako inkesta bat irakurri nuen https://twitter.com/marinalanda_/status/1452946215017062403? T = H1iSdUvKcHJUYpkH1Mk-Q & s = 19 . Twitter duzuenei irakurtzea gomendatzen dizuet.

Bertan, honako emaitza hauek aurki ditzakegu emakumeei zuzendutako galderen aurrean, adibidez:

  1. Errudun sentitu al zara inoiz norbaiten oheratu ondoren? %63 bai

  2. Erabilita sentitu al zara inoiz norbaitekin oheratu ondoren? %63 bai

  3. Umilatua sentitu al zara inoiz norbaitekin oheratu ondoren? %70 bai

  4. Oheratu al zara inoiz norbaitekin gogorik gabe? %68 bai

  5. Oheratu al zara inoiz norbaitekin beldurragatik? %11 bai

Gutxi hitz egiten da gai horiei buruz. Askotan, emakumeak ez du inorekin komentatu nahi bere burua sexualki erabilia sentitu duela (batzuetan bikotekideekin ere), “ergela” deituko dioten beldurrez eta bere erru-sentimenduagatik.

Uste dut emakumeen aurkako indarkeriaren gaia gutxi lantzen dela arlo guztietan. Nahiz eta hedabideetan gero eta gehiago entzuten den eta genero-indarkeria arautzen duten legeak sortzeari dagokionez hobetu egin den, emakume askoren artean oraindik lotsa dago “ al qué dirán”, eta, ulertuak eta babestuak izan beharrean, epaituak izateko beldurra ere badago. Emakumeen artean , batez ere,gero eta gehiago hitz egiten den gaia izan bada ere oraindik beste pauso bat ematea falta zaigu; gizartearen % 100 kontzientziatuta egotea eta edozein genero-indarkeria mota erru eta/edo lotsa sentimendurik gabe salatu ahal izatea, eta indarkeria-motaren bat jasan duen emakume guztiak babestea, garrantzituak ez diren gauzengatik epaitu gabe (arropa mota, kalen egoteko orduak, lanbidea,lagun-motak, etnia..) genero-indarkeriaren benetako kausatik urruntzen gaituztelako, hau da, matxismoa.


https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/10/datuekin-dantzan.html iazko sarrera aipatzen diren datu batzuk kezkagarriak dira: Mutilen %20ak uste du genero-indarkeria ez dela existitzen, “asmakizun ideologikoa” dela. Duela lau urte baino bi aldiz gehiago. Zerbait gaizki egiten ari gara gizartean hobetu beharrean okerrera egiten dugunean. Hezkuntzaren arloko langile garenok, ezinbesteko zeregina dugu datu horiek hobetzeko.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina