3. JARDUERA: ZIRI-MIRI MOREA
1.a: GENERO
INDARKERIAREN 2 DATU ESANGURATSU:
Lehendabizi
aipagarriena: Espainia mailan erahiltzen
dituzten emakumeen batazbestekoa ia asteko bat dela. Nola heldu da gizartea
horrelako datu beldurgarri bat irenstera? Agian asteroko kontua denez ez al
gara ikaratzen edo arritzen? Posible da XXI.mendean horrelako estadistika
terrorifiko bat egunerokotasunean barneratuta egotea? Zer gertatzen zaigu? Gaixotuta
dagoena erahiltzailea da solik ala gizartea bere osotasunean?
Bigarren datua: Goi karguetan dauden emakumeen %75ak
jasotzen du genero indarkeria. Zergatik ematen ote da datu arrigarri hau?
Gizonek ez al dute jasaten emakume batek goi karguetan lana egitea? Ala
irakurketa kontrako norabidean egin ahal dugu, hau da, goi karguetan dauden
emakumeak genero indarkeria gehiago pairatu ezik, gehiago zalatzen dute
bestelako langileekin konparatuta, suposatzen zaien kontzientzia maila eta
kulturala altuagoa delako? Nire ustez,
bi suposizioak egitzat hartu ahal ditugu.
1.b. POSTERRA:
1.c. AURREKO EDIZIOETAKO POST-A:
https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/11/itxaropena-badago.html
“Itxaropena badago”
Posta hau aukeratu dut lehendabizi bere izenburuagatik. Horrenbeste datu
beldurgarri irakurri eta gero, horrelako zerbaiten beharra neukan. Egia bada
ere posta bera ez dela sakontasun gehiegitan sartzen, azkenean testua horrela
planteatzeak baditu ere bere abantailak, hau da, badirudi irtenbidea lortzeko
bidea ez dela hain iluna. Pentsatu dezagun horrelako izenburua daukan testu bat
luzea eta ulergaitza izango balitz. Apur bat subjetiboa den pertzepzio kontu
bat izan ahal da da, baina uste dot badaukala bere eragin positiboa.
Bestalde, hezkidetza lantzeko jarraibide desberdinak proposatzen ditu, modu
oso soil baina ulergarrian. Jarraian beste ikaskide baten post-a gomendatzen du
egileak. Azkenik, pertsonen giza eskubideen alde borrokatu zuen XX.mendeko
pertsonai esanguratsu baten aipua sartzen du bere testuan.
1.d. NIRE INGURUKO EREMU HEZITZAILEA
Nire inguruko lan eremuan orokorrean nahiko kontzientziatua dago
langileria. Egia bada ere oraindik gizonezkoen arten erresistentziak dauden, egiten
diren formakuntzek badute eragin zuzena horrelako kontrako jarreren aurrean.
Hezkidetza formakuntza proposamen baten aurrean lehen erreakzio batzuk ezkorrak
izan ahal badira ere, nire ustez denboraren kuestio bat da hau. Lan eremuan
egiten diren formakuntza saioak ziri-miriaren parekoak dira: ustez
euriarengandik salbu zaudelakoan, konturatu orduko blai eginda zaude, more
koloreko ur ttanttekin. Hori bai, zaparradarik gabe, poliki-poliki.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina