2021/10/24

NIRE BAITAKO MUGAK HAUTSIZ

 Zenbat idei, galdera eta sentimendu  nire buruan  bueltaka dabiltza! 

Izenik ez duenak izanik ez duenez, aste honetan erronka handia izan dut  behar beharrezko hitz-kontzeptu berriekin.   Kontzeptu horiek   gogoeta hau egitera eraman naute; termino horiek pertsonen bizitzaren zati bat isladatzen dute beraz,   gure mundua,  gure errealitatea,  zer aberatsa eta anitza den! Hitzak hor daude: transexualitatea, transgeneroa, sexu-genero sistema, genero identitate bitarrak


Beste aldetik  jendartean suertatzen diren eta aldaketa bilatzen duten  mugimendu berriak izendatzeko erabiltzen diren termino potenteak hor daude:  transfeminismoa eta ikaragarri polita den intersekzionalitatea. Angela Davisek horrela dio: “arraza, genero eta klase kategoriak elkarri lotutako, uztartutako eta gurutzatutako kategoria gisa ulertzeko ahalegin intelektual organiko horren zentzuan ulertzen ditut nik intersekzionalitateari buruzko egungo ikuspegi feminista”

Edo Plateroren hitzat:Krisia aitzakia gisa erabiltzen ari dira politika sozialetan atzera egiteko eta jaenda zapaltzeko, eta horri aurre egitea dagokigu, gizon, emakume,haur, zahar, elbarriekin batera; intersekzioanlitateak aliantzak egiteko aukera ematen digu”.

Testuinguru honetan ezin ditut  Baumaren hitzak aipatu gabe utzi:Ideologiak belo trinkoak dira, ikusi gabe begiratzea eragiten dutenak”


Hau  behin jasota ezinbestekoa da  betaurreko moreak beti oso ondo jantzita eramateko beharra aldarrikatzea. . Jendartean transfeniminmoak eta  eskolan hezkidetzak,   genero ikuspegian oinarrituta azterketa kritikoak  egiten dituzte eta horrek  gizarte gisa aldaketa sozial batera bultzatzen gaitu.  


Sexu-genero sistemaz hitz egiterakoan zuok denok baliabidearen inguruan  eginiko ekarpenak izugarri estimatzen dut; guztiak aukeratu ezin direnez bi sarrera hauek   gomendatzera animatuko naiz, adierazten duten argitasuna eta ilusioa azpimagarria iruditzen zait eta. 

Estereotiporik EZ, Sexismorik EZ eta UTOPIATIK ERREALITATERA


Gai honekiko jakinminak Platero bezalako autoreek  esaten dutena ezagutzera eraman nau,  teoria eta praktikaren uztarketan gorpuzten dituztelako beraien ekarpenak. 


Eta bukatzeko hasierara  itzuliko naiz. Gure beldurrak dira  oztoporik handienak aurrera joateko, eta gugan  hain hertsiki ezarrita dauden hesiak gainditzeko. Beraz, modu zabal batean uler dezagun eta  errepika dezagun Euskal Herriko Bilgune Feministatik hartutako leloa: “Gure baitako mugak hautsi”


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina