Izan direlako, bagara. Askotan entzundako esaldia da eta tatuaje baten moduan grabatuta izan beharko genuke. Orain dela lau edo bost hamarkada, mugimendu feministan emakume eta gizonen arteko desberdintasunez haratagoa joan ziren, baita ere emakumeen arteko desberdintasunei garrantzia ematen hasi ziren. Imajinatu ahal duzue zelako iraultza izan zen hori?
Eta orain, ideia “berriak” esaten
diegu sexo-genero sistema landuz agertzen diren kontzeptu askori. Psicowoman-ek
esaten duen moduan, neofobia asko
dago gaur egun. Baina ezin dugu ahaztu gaur daukagun guztia norbaitek borrokatu
zuelako daukagula; beraz, datozen generazioei sor diegu gizarte hobea garatzea.
Garatzen ari garen irakurgaiatik
atera dudan ideia nagusia ondokoa da: mundua den bezalakoa da eta guk egokitu
behar dugu bertara, ez alderantziz. Nola izan ahal gara hain harro, errealitate
bat zalantzat jartzeko? Benetan errazagoa dela norbaiti esatea bere identitatea
ez dela erreala, hori ulertzen saiatzea baino? Nahikoa da, onar dezagun
normaltasuna ez dela ezer, edo guztia dela, baina berdintasunari buruz hitz
egiteari utz diezaiogun eta aldarrikatu dezagun EZBERDINKERIA.
Zentzua(K) izeneko blogeko
sarreran esaten den bezala, BELDURRA da gure oztoporik handiena. Gizakion
historian zehar aurrerapenak oztopatu dituen indarrik handiena beldurra da. Sistemari,
kasu honetan heteropatriarkatuari, aurre egiteari diogu beldurra; seinalatuak
izateari beldurra; biolentzia estrukturalari beldurra. Horregatik sexu-genero
sistema ulertzea eta barneratzea ezinbestekoa da: emaume eta gizon gisa sailkatzea
indarkeria guztiak artikulatzeko nahitaezkoa bada, zer botere geratuko
litzateke gizon eta emaumerik ez balego?
Azkenik, Psicowoman-en bideo hau gomendatu nahi dut, binarismoaren kontuak beste ikuspegitik ikusi ahal izateko:
Izan direlako, bagara. Izan daitezen, izan gaitezen!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina