DESIKASTEN IKASIZ
Hezkidetza genero sistema suntsitzen irakurgaia eta honen inguruko gainontzeko aipuak irakurrita, konturatu naiz zenbat kontzeptu ditugun oraindik barneratuta guk geuk ere. Eta horretaz gain, beste post batean aipatzen den moduan, hezkidetza barruan dagoen hiztegi zabalaz ere ohartu naiz. Oraindik asko dut ikasteko!
Hainbat idazle eta autore aipatzen dira irakurgaian, eta denen artean Simon de Beauvoirrek zioen bezala “ez da emakume jaiotzen, emakume izatera iristen baizik”. 1949.urteko esaldia dugu. Horretan hezkuntza eta ohitura kontua dela ere aipatzen du, bertan sexua eta genero maskulino eta femeninoaren estereotipoak aipatuz.
Oinarrian, horretxek dira barneratuta ditugunak, eta nahiz eta norbere burua autokritikara eraman eta zalantzan jartzen saiatu, ikasteko desikasi egin behar dugula uste dut; eraldaketa hor hasiko baita. Izan sexu-generoan, identitatean, genero ikuspegian… Ikasle kritikoak nahi baditugu, hezitzaileok ere hiritar kritiko bihurtu behar gara.
Aurretiaz egindako eta aukeratu dudan post sarrera hau izan da:
https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/11/sexu-genero-estereotipoak-bueltaka.html
Gogorarazi dit, orain dela urte batzuk, unibertsitatean irakasle batek doktoretza egin behar zuela eta orduko 13-14 urteko ikasleei genero ikuspegiaren inguruko galdera batzuk egin zizkien. Irakasleak esaten zigun zur eta lur geratu zela ikusi zituen erantzunekin. Zergatik? Garai hartako gazteek guztiz barneratuta eta normaltzat hartzen zituztelako urteetan zehar borrokatzen ibilitako eskubide, kontzeptu eta iritzi asko, denak genero identitatearekin, binarismoarekin eta orohar, hezkidetzan lantzen ari garen hiztegi zabalarekin zerikusia zutenak. Erantzun haietariko batzuk hauek ziren:
- Emakumea etxean geratzea normala da, gizonezkoa da lana egiten duena.
- Normala da nire bikoteak (mutila), nire telefono mugikorra ikustea.
- Emakumeak umeak izan eta berak zaindu behar ditu.
- …
Aurretiaz aipatu bezala, gure bizitzan erroturik ditugun gai asko daude kontu honetan. Eta horiek denak konturatu gabe batzutan, ez digute uzten argi ikusten. Ondorioz, hezkuntza arlo formalean ezjakintasunak eta interes faltak oztopoak jartzen dizkigu.
Ondorioz, hezkuntza arloan behar beharrezkoa da hezkuntza inklusibotik heztea, eta denak askatasunean aritzea, errespetua oinarri hartuz. Goian aipatzen diren erantzunak berriro ere ez jasotzeko, ikasle kritikoak heztea eta bide horretan laguntzea tokatzen zaigu.
Bukatzeko, hau da aukeratutako leloa:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina