2021/10/25

Estereotipoetatik at bizitza askeago bat!

 



Lolaren ALDE BATERA UTZI AURRERA EGITEN UZTEN EZ DIZUN GUZTIA! Sarrera aukeratu dut oso originala iruditu zaidalako besteak beste. Gainera irudi oso egokiak erabili ditu eta hau azkar bizi garen garai hauetan asko eskertzen da, iruditegitik ere asko abordatu baitezakegu. https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/10/alde-batera-utzi-aurrera-egiten-uzten.html

Zirku artista eta sortzaile naiz eta hain zuzen gure lehenengo pieza konpainia bezala gai hauek tratatzeko asmoz egin genuen. Gure gatazka pertsonaletik abiatutako gaia unibertsala zela ohartu nintzen. Sistemak berak estereotipo eta sexu-rolen bidez gizakiak mugatu eta baldintzatzen ditu jaio garenetik. Nik pertsonalki jasandako jazarpena nere arazoa soilik ez dela ohartzeak begiak zabaldu dizkit. Gure sorkuntzaren helburu garrantzitsuetako bat etiketa, botere harremanak, rolak eta generoarekin lotutako gatazkak lantzea da eta zirkua hain ikusgarria izanda, iruditegitik abordatu nahi izan dugu hau guztia, iruditegi berri bat sortuz eta gizarteari gure aportazioa eginaz. Hau dela eta, KONTURATU NAIZ neri aspalditik mugitu didan gaia arazo unibertsala dela eta ez pertsonala.

 

Eremu hezitzaileetan lantzeko oztopoetako batzuk honakoak direla deritzot:

  • Profesionalen formakuntza falta
  • Sexu-generoaren inguruan egindako hausnarketa eskasa edo hausnarketa eza
  • Familia eta hezitzaileen arteko komunikazio eta jarraipen urria
  • Praktikotasun falta. Askotan marko teorikoa ezagutzen da baina praktikara eramateko zailtasunak ageri dira eta baliabideak falta dira.


Azkenik gure sorkuntzaren teaser bideoa uzten dizuet, batez ere entzuten den abestia guri askotan egotzi zaizkigun etiketak direlako eta lehen aipatu bezala zirkuaren lengoaietik honelako gaiak ere zenbat landu daitezkeen erakusteko.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina